(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

563 langabe gutxiago izan da Nafarroan abuztuan, eta orain 41.767 pertsona daude lanik gabe asteazkena, 2015.eko irailak 2


% 1,33 jaitsi da aurreko hilabetearekin alderatuz, eta 2014ko abuztuarekin konparatuz, 4.435 langabe gutxiago izan da (% 9,6)


Langileak

Bi langile.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko (NEZ) Enplegu Agentzietan 41.767 pertsona langabe erregistratu ziren abuztuan, hau da, aurreko hilean baino 563 gutxiago (-% 1,33); aurreko hilabete horretan 42.330 langabe zeuden. 2014ko abuztuarekin alderatuz, 4.435 langabe gutxiago izan da, hots, % 9,6 jaitsi da balio erlatiboetan.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak "langabeziaren jaitsiera egonkorraren joera" "positibotzat" jo du berriz. Haren aburuz, "datu absolutuak eta erlatiboak hobetzen ari dira, aurreko hilabeteari nahiz urte artekoari dagokionez. Egoera horri esker, enplegu-agentzietan izena emandako langabeen kopurua murriztu da".

Nolanahi ere, erakunde horrek jakin badaki "lan-eskaintzen alderdi egonkorra dakarten uda garaiko datuak direla oraindik", eta erantsi du "ohiko egitatea izanda ere, kontuan hartu beharreko elementu bat dela pixkanaka haren mendekotasuna murriztu dadin".

NEZek adierazi duenez, "Nafarroako Gobernua lehen urratsak egiten ari da enpleguaren egonkortasuna eta kalitatea suspertuko dituzten formulak bilatzeko". Gainera, aldi baterako kontratuen murrizketa eta mugagabeen portzentajeari eusten zaiola ikusita ere, "kalitate handiagoko enplegua pixkanaka indartu nahi du, kontratuen iraupenean nahiz haien ordainsarietan". "Alderdi horiek –Nafarroako Enplegu Agentziak dioenez– enpresen lehiakortasun handiagoa eta gizarte-kohesioa handiagoa ekarriko dute".

Okupazio-taldearen arabera, oinarrizko okupazioen langabezia jaitsi egin da (-423 pertsona), eta teknikari nahiz profesional zientifiko eta intelektualena igo (141 pertsona).

Enplegu-agentzien arabera, langabeziak behera egin du Lodosa (-% 8,57), Agoitz (-% 4,42), Tutera (-% 3,08), Tafalla (-% 2,77), Arrotxapea (-% 1,13) eta Zabalguneko (-% 0,77) agentzietan. Eta igo egin da Lizarra (% 2,61), Doneztebe (% 1,33), Altsasu (% 0,98) eta Yamaguchikoan (% 0,12).

Jarduera ekonomikoari erreparatuz, ia jarduera ekonomiko guztietan jaitsi da langabezia abuztuan: elikaduraren industrian (-209 pertsona); nekazaritza, abeltzaintza, basozaintza eta arrantzan (-172); aurreko enplegurik gabekoan (-66); eraikuntzan (-65); handizkako merkataritzan (-52) eta txikizkako merkataritzan (-41 pertsona). Enpleguari (35 pertsona) eta janari nahiz edariei (34 pertsona) lotutako jardueretan langabezia igo egin da.

Sexuaren arabera, 23.589 emakume daude lanik gabe (-% 0,53), eta 18.178 gizon (-% 2,35), aurreko hilarekin alderatuz.

Adinaren arabera, langabezia jaitsi egin da 25 urtetik gorakoen artean (-% 1,62), eta orain 37.839 pertsona dira; 25 urtetik beherakoen langabezia, berriz, % 1,6 igo da, eta 3.928 dira orain.

Kontratazioa

Nafarroako Enplegu Zerbitzuan 26.182 kontratu erregistratu ziren abuztuan, hau da, aurreko hilean baino 7.377 gutxiago. Erregistratutako 26.182 kontratuetatik, 968 mugagabeak izan ziren, hots, kontratu guztien % 3,7. 2014ko abuztuarekin alderatuz, kontratuen kopurua % 16,02 igo da.

Sexuaren arabera, 12.904 gizonek (uztailean baino 4.488 gutxiago) eta 13.278 emakumek (uztailean baino 2.889 gutxiago) kontratu bat sinatu zuten. Adin-taldeen arabera, kontratazioa honako era honetan banatu da: 5.425 kontratu 25 urtetik beherakoen artean (aurreko hilean baino 2.007 gutxiago), 14.457 kontratu 25 eta 44 urte arteko langileen artean (uztailean baino 4.116 gutxiago) eta 45 urtetik gorakoek sinatutako 6.300 kontratu (1.254 gutxiago).

Jarduera-sektoreen arabera, 16.143 zerbitzu-sektorean (uztailean baino 5.776 gutxiago), 7.867 industrian (uztailean baino 1.513 gutxiago), 1.309 nekazaritzan (uztailean baino 9 gutxiago) eta 863 eraikuntzan (uztailean baino 79 gutxiago).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa