(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Davalor Salud enpresak milio bat euro jasoko du ikusmena hobetzeko teknologien proiekturako asteazkena, 2015.eko irailak 9


Nafarroako Gobernuak hitzarmen bana sinatu du inbertsioa foru-interesekotzat jotzeko eta SODENAk enpresari diru-laguntza emateko.


Transcripción textual del video

Inbertsioa foru-interesekotzat jotzea eta Davalor Salud SL enpresak sustaturiko enpresa-proiekturako milioi bat euroko laguntza ematea erabaki du Nafarroako Gobernuak. Enpresa sustatzaileak ikusmen-arazoak konpontzeko teknologiak garatu eta merkaturatzen ditu.

Inbertsioa foru-interesekotzat jotzea eta Davalor Salud SL enpresak sustaturiko enpresa-proiekturako milioi bat euroko laguntza ematea erabaki du Nafarroako Gobernuak. Enpresa sustatzaileak ikusmen-arazoak konpontzeko teknologiak garatu eta merkaturatzen ditu.

Davalor Salud 2011n eraturiko enpresa nafarra da. Taxoaren du egoitza, eta tituludun 48 langilek osatzen dute plantilla, eta tituludun beste 60 pertsonari ematen die lana zeharka. Alor hauetakoak dira: ingeniaritza, informatika, optometria, etab.

Inbertsio handia egin dute I+G+B ardatz duen proiektuan: ikusmen-arazoak dituztenentzako (konbergentziaren gutxiegitasuna, tropia, hipermetropia, presbizia, etab.) miaketa, diagnostikoa eta terapia egiteko hardware eta softwarea garatu eta merkaturatzean datza. Biztanleen erdiak ikusmen-disfuntzioren bat du, eta arazo larriak dira horien % 10en kasuan.

2015 amaitu aurretik, Davalor Salud enpresak bere lehen ekipo eta zerbitzuak merkaturatuko dituela aurreikusi da.

Manu Ayerdi Garapen Ekonomikorako lehendakariordeak Gobernuaren saioaren ondorengo prentsaurrekoan azaldu duenez, Nafarroako enpresaren proiektuak mundu mailako aurrerapen teknologikoa du oinarri. Ahal handia du, balio erantsi handiko enplegua sortzeko aukera ugari eskaintzen dituelako eta osasunaren alorreko proiektua delako, hau da, Nafarroako Gobernuaren garapen-alor estrategikoetako batekoa.

Hori dela eta, proiektua foru-intereseko inbertsiotzat jotzea eta SODENAri (Nafarroako Garapen Sozietateari) 15 eguneko epean milioi bateko laguntza (partaidetza-mailegu edo bestelako formula egoki baten bidez) ematea erabaki du Foru-gobernuak. "Hala, --erantsi du Ayerdik-- enpresa-proiektu horrekiko duen konpromisoa eta ilusioa erakutsi nahi ditu Gobernuak".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa