(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Onetsi dira Lehendakaritzako eta Kultura departamentuetako egitura organikoak asteazkena, 2015.eko irailak 9


Osatu da, beraz, Gobernuko departamentuen egitura


Nafarroako Jauregia.

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, bi foru-dekretu onetsi ditu. Horien bidez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren eta Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoak onetsi dira.

Gaur onetsitako foru-dekretuek aginte ertaineko unitateen (zerbitzu eta atalak) banaketa eta antolaketa ezartzen dituzte, iragan abuztuaren 28an eta irailaren 3an onetsitakoekin batera.

Gobernuaren departamentuen egitura osatu da, hortaz. Nafarroako Enplegu Zerbitzua, Nafarroako Berdintasunerako Institutua eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua organismo autonomoen egitura onestea besterik ez da falta.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa

Bost zuzendaritza nagusik osatzen dute Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua: Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko; Funtzio Publikoko; Barne; Justizia, eta Informatika eta Telekomunikazio zuzendaritza nagusiak.

Gaur onetsi den foru-dekretuak bost zuzendaritza nagusien egiturak garatzen ditu; 21 zerbitzu esleitzen dizkio:

-Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia:

-Aholkularitza Juridikoko Zerbitzua

-Gobernuko Idazkaritza eta Araudi Ekintzako Zerbitzua

-Gobernu Irekiko Zerbitzua

-Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia

-Langileen Gastuak eta Soldatak Kontrolatzeko Zerbitzua

-Langileak Kudeatzeko Zerbitzua

-Funtzio Publikoa Antolatzeko Zerbitzua

-Gizarte Prestazioen Zerbitzua

-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua

-Barne Zuzendaritza Nagusia

-Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzua

-Araubide Juridikoaren eta Langile Araubidearen Zerbitzua

-Suhiltzaileen Zerbitzua

-Babes Zibilerako Zerbitzua

-Segurtasun Eskola

-Justizia Zuzendaritza Nagusia

-Giza Bitartekoak eta Materialak Kudeatzeko Zerbitzua

-Justiziako Gizarte Zerbitzua

-Lege Medikuntzako Institutua

-Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza Nagusia

-Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzua

-Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzua

-Azpiegitura Teknologikoen Zerbitzua eta Laguntza Zentroa

-Osasun Alorreko Informazio Sistemen Zerbitzua

-Antolaketa eta Berrikuntza Publikoaren Zerbitzua

21 zerbitzu horiek, baita Idazkaritza Tekniko Nagusia eta Nafarroako Auzitegi Administratiboa ere, 63 ataletan daude banatuta.

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura

Kultura, Kirol eta Gazteriaren Departamentua Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoak osatzen dute. Horien estatutuak eta organigrama iragan abuztuaren 28ko Foru Gobernuaren bileran onetsi ziren.

-Vianako Printzea Erakundea-Kulturaren Zuzendaritza Nagusia

-Ondare Artistikoaren Zerbitzua

-Artxibo eta Ondare Dokumentalaren Zerbitzua

-Museoen Zerbitzua

-Liburutegien Zerbitzua

-Kultur Ekintzako Zerbitzua

-Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (zerbitzu mailako hiru zuzendariordetza ditu)

-Kirolaren Zuzendariordetza

-Gazteriaren Zuzendariordetza

-Garapen Estrategikoaren, Azpiegituren eta Baliabideen Kudeaketaren Zuzendariordetza.

21 atal dira guztira unitate horiek guztiak eta Idazkaritza Tekniko Nagusia.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa