(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak 2015-2016 ikasturtea inauguratu du Garesen ostirala, 2015.eko irailak 18


Haur eta Lehen Hezkuntzako 390 bat ikasle joaten diren udalerri horretako ikastetxe publikoan egin da ekitaldia


2015-2016 ikasturtearen irekiera Garesen

Barkos Lehendakaria Garesko ikastetxeko ikasgeletako batean. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek 2015-2016 ikasturtea ofizialki inauguratu du Garesko ikastetxe publikora ostiral honetan egindako bisitan.

390 ikasle inguru joaten dira bertara ikastera: 124 bat Haur Hezkuntzakoak eta 266 bat Lehen Hezkuntzakoak. Barkos Lehendakariarekin batera, Parlamentuko lehendakari Ainhoa Aznárez eta Hezkuntzako kontseilari José Luis Mendoza izan dira.


Ikastetxera iristean, Barkos Lehendakariak hedabideen aurrean azpimarratu du ikasturtea normaltasun osoz hasi dela, eta izandako gertakari zehatzei erantzun bizkorra eman zaiela, Altsasuko 0 eta 3 urte arteko ikastetxean piztutako suari, esate baterako. Langileen bitarteko izaera gainditzeko Gobernuak duen borondatea ere aipatu du.

Guztira, ikasturte honetan 102.000 ikasletik gora hasiko dira Haur Hezkuntzan (bigarren zikloa), Lehen Hezkuntzan, DBHn, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan. Zira horren barnean ez dira sartzen: kontserbatorio, dantza nahiz hizkuntz eskola, helduen zentro, hezkuntza berezi, urruneko Lanbide Heziketa edo proba libreko ikasleak.

D ereduko beste ikastetxe bat (Abartzuza) duen aurtengo ikasturtea arazorik gabe hasi da, Altsasuko 0 eta 3 urte arteko ikastetxearen kasuan salbu; izan ere, iragan irailaren 9an, sute bat piztu zen bertan.

Iragan irailaren 10etik aurrera, Foru Komunitateko 299 ikastetxetan hasi da ikasturtea; haietatik 170 publikoak dira, 61 institutuak eta 68 itunpekoak. 170 ikastetxe publikoetatik, 69 elebidunak (euskara-gaztelania) eta 101 elebidunak ez direnak; 61 institutuen artetik (DBHI, BHI eta LHI), 24 elebidunak dira, eta 37 ez dira elebidunak. Gainera, lehen zikloko Haur Hezkuntzako 83 eskola publikoak dira, eta haietatik 32k lana euskaraz egiten dute. Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloa ematen duten itunpeko zentroei dagokienez, berriz, 18k euskaraz ematen dute, eta 50ek, gaztelaniaz.

Gainera, institutuei atxikitako Berme Sozialeko Programen zazpi jarduera egingo dira, nahiz eta beste ikastetxe mota batzuetan ematen diren. Hezkuntza Bereziko bost zentrotan ere eskolak hasiko dira (haietatik bi publikoak dira, eta hiru, pribatuak), bai eta Lanbide Heziketako 29 ikastetxetan ere.

Bestalde, 15 zentrotan, 7 publiko eta 8 itunpekoetan, PAI programa (Ingelesez Ikasteko Programa) ezartzen hasiko dira ikasturte honetan. Guztira, 102 ikastetxek izango dute programa hori (75 publiko eta 27 itunpeko). Iazko ikasturtean, 87 zentrok ematen zuten PAI programa, eta haietatik 68 publikoak ziren eta 19 itunpekoak. Gainera, bost ikastetxe British Council-en mende daude, batek irakaskuntza alemanez ematen du eta beste batek, frantsesez.

Haur eta Lehen Hezkuntzan, 175 eskola-egun izango dira eta 7 jaiegun; DBHn eta Batxilergoan, aldiz, 172 eskola-egun eta 7 jaiegun.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa