Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Administrazioaren egitura organiko berria garatu du eta berrogei erabaki onartu hainbat alorretan
Transcripción textual del video
Nafarroako Gobernuak bere legealdiko lehen bi hilabeteetan egindako jarduera bizia eta positiboa izan dela uste du, uztailaren 23an gobernukideak karguaz jabetu zirenetik.
Gaurko bilkuran, Foru Gobernuak lehen hirurogei egun hauetako jardueraren balantzearen laburpen bat egin du. Kontseilari-eledun Ana Ollok bileraren ondorengo prentsaurrekoan jakinarazi duenez, denbora-tarte horretan, Gobernuak zazpi bilkura egin ditu. Bilera horien emaitza modura, aipatu beharra dago Foru Administrazioaren egitura organiko berria garatu duten 22 foru-dekretu onartu direla, eta 90 zuzendari nagusi eta zerbitzuko edo kidekoen zuzendari izendatu direla.
Nafarroako Gobernuak egindako bileretako bat.

41 erabaki ere onartu dira, eta haien artean Gestión Ambiental de Navarra SA (GANASA) sozietate publikoari emandako milioi bat euroko mailegua sartzen da, plaza gehiago izatea suhiltzaileen oposizioan edo Davalor enpresari emandako kreditua.
Hezkuntza-alorrean, Gobernuak Ingelesa Ikasteko Programa (PAI) ebaluatzeko eta hobetzeko prozesua sustatu du; prozesu horretan, 50 ikastetxek eta 35 udalek parte hartzen dute. Behar ekonomiko larria duten ikasleentzako beken zenbatekoa ere % 10 handitu du.
Gizarte-alorrean, neurri batzuk ere hartu dira, esaterako: Gizarteratzeko Errentarako (RIS) aurrekontu-partida 5,6 milioi euroan handitzea, eta kopuru horri beste 4 gehituko zaizkio.
Azkenik, lehen bi hilabete hauetan ere Estatuarekin akordio batera heldu da Toki Administrazioko Legeari dagokionez, enpresa-sektore publikoari buruzko hausnarketa-prozesu bat ireki da eta zintzilik zegoen FMko irrati-etxeak emateko lehiaketa desblokeatu da.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen