(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

524 langabe gutxiago izan da irailean Nafarroan eta orain 41.243 pertsona daude lanik gabe ostirala, 2015.eko urriak 2


Aurreko hilaren aldean % 1,25 jaitsi da, eta 2014ko irailarekin alderatuz, 4.783 langabe gutxiago dago (% 10,74)


Nafarroako Enplegu Zerbitzuen (NEZ) Enplegu Agentzietan 41.243 pertsona zeuden erregistratuta irail amaieran, hau da, aurreko hilean baino 524 langabe gutxiago (-% 1,25); abuztu amaieran, 41.767 ziren. 2014ko irailarekin alderatuz, 4.783 langabe gutxiagoa dira, % 10,74ko balio erlatiboetan.

Nafarroako Enplegu Zerbitzua "pozik" agertu da berriz iragan hilabetean eta azken urtean langabe-kopuruak behera egin duelako.

Erakunde horrek azpimarratu duenez, "uda-garaiko kontratuen amaiera irakaskuntza-sektoreko eta nekazaritza-elikagaien sektorearen zati bateko kontratazio-hasierarekin konpentsatu da". Gainera, azaldu du irailean "kontratu mugagabeen kopurua aurreko hilekoa halako bi izatea lortu dela".

Nolanahi ere, NEZak aipatu duenez, mugagabeen aldean hilero egindako "kontratu-kopuru handia murrizteko irtenbideak bilatu behar dira", Haren iritziz, datu horiek "errotazio-maila handia erakusten dute edo kontratuen iraupen laburrekoa langile aktiboen bolumenari eusteko". Arrazoi hori dela-eta, azpimarratu du "enplegua hazteko" aldi horretan, Nafarroako Gobernuko jardueraren aukera "lan egonkorrago bat edo kalitatezko lana lortzeko neurriak hartzea" izan behar dela.

Okupazio-taldearen arabera, langabeziak behera egin du langile tekniko eta profesionalen taldeetan, zientifiko eta intelektualenean (-441 pertsona) eta kualifikazio gutxieneko langileen taldean: sukaldaritza-zerbitzu, zerbitzu pertsonal, babesteko zerbitzu eta saltzaileak diren langileen langabezia, berriz, igo egin da, (178 pertsona).

Enplegu-agentzien arabera, langabezia jaitsi egin da honako agentzia hauetan: Lodosa (-% 14,20), Altsasu (-% 4,33), Doneztebe (-% 3,22), Lizarra (-% 2,25), Tutera (-% 2,12), Tafalla (-% 1,94), Yamaguchi (-% 0,95) eta Arrotxapean (-% o,40). Eta ondorengoetan, igo: II: Zabalgunea (% 0,39) eta Agoitz (% 8,19).

Jarduera ekonomikoaren arabera, ia jarduera ekonomiko guztietan langabezia jaitsi egin dela azpimarratu behar da: hezkuntza (259 pertsona), elikagaien industria (-165), eraikuntza (-98), nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantza (-82) eta enpleguari lotutako jarduerak (-69). Osasun-jardueretan langabezia hazi da (259 pertsona), kirol, aisialdi eta entretenimenduko jardueretan (87), janari eta edarien zerbitzuetan (81 pertsona), eraikinetako zerbitzuetan eta lorezaintzako jardueretan (80) eta ostatu-zerbitzuetan (76).

Sexuaren arabera, 23.347 emakume daude lanik gabe, -% 1,03 jaitsi da, eta 17.896 gizon (-% 1,55), aurreko hilaren aldean.

Adinaren arabera, 25 urtetik gorakoen arteko langabezia -% 1,62 jaitsi da (37.226 pertsona), eta 25 urtetik beherakoen artean, handitu (% 2,27), eta 4.017 dira orain.

Kontratazioa

2015eko irailean 36.598 kontratu erregistratu dira Nafarroako Enplegu Zerbitzuan, hau da, aurreko hilean baino 10.416 gehiago. 36.598 kontratu horietatik, 1.889 mugagabeak, hau da, kontratu guztien % 5,16; aurreko hilabetean baino 921 kontratu mugagabe gehiago.

Sexuaren arabera, 17.167 gizonek (abuztuan baino 4.263 gehiago) eta 19.431 emakumek (abuztuan baino 6.153 gehiago) kontratu bat sinatu zuten. Adin-taldeen arabera, kontratazioa honako era honetan banatu da: 25 urtetik beherakoen artean izandako 6.172 kontratuak (aurreko hilean baino 747 gehiago), 25 eta 44 urte arteko langileek sinatutako 21.736 kontratuak (abuztuan baino 7.279 gehiago) eta 45 urtetik gorakoek sinatutako 8.690 (2.390 kontratazio gehiago).

Jarduera-sektoreen arabera, 24.345 zerbitzuen sektorean (abuztuan baino 8.202 gehiago), 9.924 industrian (abuztuan baino 2.057 gehiago), 1.557 nekazaritzan (abuztuan baino 248 gehiago) eta 772 eraikuntzan (abuztuan baino 91 gutxiago).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa