(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 3,6 milioi euro erabiliko ditu gizarte-larrialdiko laguntzetarako eta babestutako gizarte-enplegu eta gazteen enplegurako ostirala, 2015.eko urriak 2


Toki-erakundeek kudeatuko dituzte hiru deialdiak, eta datozen egunetan argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 3,6 milioi euro erabiliko diru gizarte-larrialdiko laguntzetarako eta babestutako gizarte-enplegua eta gazteen enplegua sustatzeko, Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak gaur goizean prentsaurrekoan jakinarazi duenez.

Toki-erakundeek egiten dituzten kudeatze-lanak, eta laguntza-deialdiak datozen egunotan argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Laparra lehendakariordea bere zerbitzuko zuzendariekin.

Ezkerretik eskuinera: Fernández, Laparra lehendakariordea, Mañú eta Legal toki-erakundeekin egindako bileran. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 3,6 milioi euro erabiliko diru gizarte-larrialdiko laguntzetarako eta babestutako gizarte-enplegua eta gazteen enplegua sustatzeko, Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak gaur goizean prentsaurrekoan jakinarazi duenez.

Toki-erakundeek egiten dituzten kudeatze-lanak eta laguntza-deialdiak datozen egunotan argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Laparra lehendakaria, hain zuzen, ostegun honetan bildu da Iruñean, udaleko gizarte-zerbitzuetako lehen mailako arreta-sareko 140 profesionalekin, eta baita toki-erakundeetako 30 ordezkarirekin ere, abiarazteko prozesua arintze aldera. Bilera horietan ere parte hartu zuten Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendari nagusi Gema Mañuk; Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari-kudeatzaile Paz Fernandezek; eta Lehen Mailako Arreta eta Gizarteratze Zerbitzuko zuzendari Josune Legalek.

Zehazki, Nafarroako Gobernuak 2 milioi euro erabiliko ditu gizarte-larrialdiko laguntzak finantzatzeko, 1 milioi gazteen kontratazioa sustatzeko eta 600.000 euro babestutako gizarte-enplegua finantzatzeko.

3,6 milioi euro horiez gain, Nafarroako Gobernuak 420.000 euro gehiago erabiliko ditu udalaren oinarrizko gizarte-zerbitzuen finantzaketatik ondorioztatutako defizitari aurre egiteko. Eskubide Sozialetako lehendakariordearen aburuz, "aurreko legealditik dagoen" finantzaketa falta hori konpontzea "funtsezkoa" da; izan ere, udalak eta bertako oinarrizko gizarte-zerbitzuek kudeatuko dituzte gaur goizean aurkeztutako hiru deialdiak.

2 milioi euro gizarte-larrialdietako laguntzetarako

Gizarte-larrialdietako laguntzak (falta den 2015eko urte honetan aplikatuko dira), gabezi ekonomiko edota sozio-ekonomikoak dituzten pertsonentzat dira, zailtasun handiak dituzten pertsonak, hain zuzen, beren ostatu, energia, nutrizio, osasun nahiz hezkuntzako oinarrizko beharrak premiaz eta berehala betetzeko.

Diru-laguntza horiek Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen toki-erakunde titularren bidez bideratuko dira, eta haiek arduratuko dira gizarte-larrialdietako laguntza-programak egiteaz. Nafarroan erroldatutako 18 urtetik gorako egoiliarrentzat da, eta familia-unitateak Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata (LGS) baino 2,5 aldiz txikiagoko baliabide ekonomikoak dituztenak hilean, eta ezinbesteko edo nahi gabe sortutako egoeran daudenak

Programa eredu deszentralizatu batekin kudeatuko da eta, hari esker, "malgutasun eta bizkortasun handiagoa izan ahalko da, hartzaileentzako oinarrizko baldintzekin eta oinarrizko gune bakoitzean hautemandako beharrei egokituz", adierazi du Eskubide Sozialetako lehendakariordeak.

Kontzeptuaren gastu guztia diruz lagundu ahalko da eta, gehienez, urtean 3.000 euro arreta emandako familia-unitate bakoitzeko. Zehazki, ondorengo kontzeptuak diruz lagunduko dira:

- Ostatu hartzea: urtero 2.000 euro gehienez familia-unitate bakoitzeko etxebizitzaren alokairua ordaintzeko, hipoteka-maileguaren kuota ordaintzeko, partekatutako etxebizitzako gela ordaintzeko edo beste edozein ostatu-mota ordaintzeko (ostatu-etxea, hotela…). Gainera, eskatzen duenaren ohiko bizitoki erreal eta eraginkorra izango den alokairuko etxebizitza berriko kontratua diruz lagunduko da, aparteko hasierako gastua denean eta haren baliabide ekonomikoekin etxebizitzaren ohiko ordainketa bermatu dezakeenean.

- Energia: 600 euro gehienez familia-unitate bakoitzeko. Laguntza horien barnean sartzen dira, argindarra, gasa eta ura ohiko etxebizitzan; eta ohiko etxebizitzako energia-hornidurako kontratuen altak.

- Nutrizioa eta osasuna: alde batetik, eguneroko janariaren eta higieneko gastuak diruz lagunduko dira, 180 eta 355 euro arteko lau hileko ordainketak eginez gehienez (jarraian edo ez) hilean pertsona batentzat edo lau edo pertsona gehiagorentzat, hurrenen hurren. Atal honen barneko beste kontzeptu bat osasun sistema publikoak estali gabeko gaixotasun edo farmaziatik sortutako gastuak dira (500 euro gehienez, pertsonako). Gainera, laguntzak emango dira funtzionamendu pertsonal integratu baterako beharrezko elementuak eskuratzeko (entzutekoak, ikustekoak…): pertsonako 500 euro gehienez.

Laguntza horiek gizarteratzeko/laneratzeko edo aparteko egoeretarako diru-laguntzekin osatuko dira.

1 milioi euro baino gehiago gazteen enplegurako

1 milioi euro baino gehiagoko neurri horrekin, sei hilabetez lanaldi osoz kontratatu nahi da 30 urteko 160 adingaberen baliokidea, Gazte Bermerako Sistema Nazionalean alta emanda daudenak.

Kontratuak abenduaren 31 baino lehen hasiko dira, eta diru-laguntzaren zenbatekoa kontratatu behar den pertsonaren kotizazio-taldearen araberakoa izango da:

- 1. taldea (ingeniariak eta lizentziadunak): 6.500 euro kontratutako lanaldi oso bakoitzeko.

- 2. taldea (ingeniari teknikoak eta perituak: 6.200 euro kontratatutako lanaldi bakoitzeko.

- 3tik 11rako taldeak (gainerako taldeak): 5.990 euro kontratutako lanaldi odo bakoitzeko.

Gainera, toki-erakunde bakoitzari diruz lagun daitezkeen lanaldi osoen gehieneko kopuru bat finkatzen da, biztanle-kopuruaren arabera: gehienez 1.000 biztanle, 2 lanaldi oso; 1.001etik 5.000 biztanlera, 4 lanaldi; 5.001etik eta 10.000 biztanlera, 8 lanaldi: 10.001etik 40.000ra, 10 lanaldi; eta 40.000 baino gehiagoko udalerrien kasuan, 35 lanaldi. Alde horretatik, aipatu behar da lanaldiak mugatzen direla, ez kontratuak; izan ere, toki-erakundeak lanaldi erdirako bi pertsona kontrata ditzake lanaldi erdirako.

600.000 euro babestutako gizarte-enplegurako

Babestutako gizarte-enplegurako deialdiarekin, 600.000 eurokoa eta 2016tik harago luzatuko dena, 150 enplegu sortzea espero da sei hilabete eta urtebeteko iraupenarekin. Diru-laguntzaren zenbatekoa 2015eko ekitaldiari dagokio, baina hurrengo urtean jarraitu ahalko da aurrekontu berriaren kargura. Programan parte hartutako urtean gizarteratze-errentako hartzaile diren unitateko kideentzat da, edo partaidetzaren aurreko urtean izan direnak, edo gizarte-bazterkeriako egoeran daudenak eta gizarte-laguntza behar dutenak gizarteratzeko bidea burutzeko.

Laguntza horien hartzaileak: gizarte-bazterkerian edo izateko arriskuan dauden pertsonak kontratatzeko proiektuak sustatzen dituzten toki-erakundeak, eta enplegua izateko edo hari eusteko zailtasunak dituztenak.

Egindako kontratuak aldi baterako izango dira, gehienez 12 hilabete iraungo dute eta 3 orduko lanaldiarekin gutxienez. Komunitatearen mesedetan egindako lanak izango dira, enplegugarritasuna hobetzeko eta haren ondoren lan normalizatuak egin ahal izateko. Gainera, emakumeen enplegua eta lanpostuetarako egokitzapena sustatzen dituzten proiektuak lehenetsiko dira gizon eta emakumeen bizitza pertsonala, lanekoa, familiakoa eta gizarte-mailakoa bateragarriak egiteko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa