Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Beaumont kontseilariak Justiziako Sektore Konferentzian parte hartuko du asteazken honetan, eta erregistro zibilak publiko izaten jarraitzearen alde agertuko da
Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari Mª José Beaumontek bihar, asteazkena, arratsaldean honako hau defendatuko du Madrilen egingo den Justiziako Sektore Konferentzian: ordezkatze-haurdunaldiaren edo amatasun subrogatuaren bidez jaiotako adingabeak, sabel alokatua izenarekin ezagutzen dena.
Problematika hori bilera horren gai-zerrendan sartu da Beaumont kontseilariak hala proposatuta, Foru Gobernuak jakin ondoren atzerrian hogeita hamar bat adingabe, haietako batzuk Nafarroan bizi direnak, erreprodukzio-teknika hori erabiliz sortu direla (Espainian estatuko legeriak debekatu egiten du), eta Erregistro Zibilean inskribatzeko aukera ukatu egin zaiela.
Mª José Beaumonten iritziz, Espainian bizi diren adingabe horiek "linbo juridiko" batean daude Erregistro Zibilean ez direlako inskribatu, "Justizia Ministerioaren mendeko Erregistro eta Notariotzako Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideen aurka eta Europako Giza Eskubideen Auzitegiko doktrinaren aurka hartutako erabaki judizialengatik".
Bestalde, Justiziako zuzendari nagusi Lourdes Aldaverekin batera izango den Beaumont kontseilariak Nafarroako Gobernu berriaren jarrera berria erakutsiko du, hau da, erregistro zibilak publiko izaten jarraitu behar dutela, eta Justizia Administrazioko abokatuek kudeatu behar dituztela (lehen idazkari judizial modura ezagutzen zirenak), aurreko Foru Gobernuak esaten zuenaren aurka eginez; aurreko Gobernu horrek azken Sektore Konferentzian bere eskumenak jabetza eta merkataritzako erregistratzaileek bere gain hartu behar zituztela defendatu zuen.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen