Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Laparra lehendakariordeak Mugarik Gabeko Medikuak erakundeari (MGM) Foru Gobernuaren elkartasuna eta doluminak helarazi dizkio hildako 22 pertsonarengatik, pazienteak eta osasun-zentroko langileak kontuan hartuta
Nafarroako Jauregia.
Nafarroako Gobernuak ostiral honetan Kanpo Gaietarako eta Lankidetzarako Ministerioari honako hau helaraziko dio: AEBetako armadak Kunduzko (Afganistan) ospitalean egindako bonbardaketari buruz nazioarte-mailako ikerketa bat egiteko beharra dagoela, Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak eskatzen duen moduan.
Zehazki, Nafarroako Gobernuak Nazioarteko Inkesta Batzorde Humanitarioak egin dezala eskatuko du; Genevako Itunen protokolo osagarrietan du jatorria hark, eta Nazioarteko Eskubide Humanitarioaren indarkeriak ikertzeko berariaz sortutako organo iraunkor bakarra da.
Gainera, Nafarroako Gobernuak, Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparraren bidez, Nafarroako Gobernuaren babesa eta elkartasuna helarazi dizkio Mugarik Gabeko Medikuak erakundeari. Iparraldean GKE horrek duen ordezkari Alma Saavedraren bidez egin du, bere doluminak agertuz bonbardaketa horretan hildako guztiengatik. Urriaren 3an izan zen erasoa, eta 22 pertsona hil ziren, pazienteak eta erakunde horretako langileek kontuan hartuta.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen