(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak 360.000 euro inguru inbertitu du Foru Komunitateko zortzi zohikaztegi kontserbatzen osteguna, 2015.eko urriak 22


Ekimen hori Life-Tremedal proiektuaren barnean egin da, eta haren azken mintegia Bertizen egingo da gaur eta bihar artean


Belateko zohikaztegia. ( irudia handitu )

Nafarroak 358.429 euro inbertitu du Foru Komunitateko zortzi zohikaztegi kontserbatzen, Life-Tremedal proiektuaren barnean egindako ekimena, eta haren mintegia Bertizko Jaurerriko Parke Naturalean egingo da gaur eta bihar artean. Zohikaztegiak ura lur-mailaren azpitik dagoen lursailen guneak dira, nahiz eta inguruan egindako eragina erabakigarria den eta bertan bizitzako landare- nahiz animalia-motak baldintzatzen dituen. Guztira, paraje horiek guztiak kontserbatzeko 716.858 euro erabili dira, % 50 Foru Komunitateak emanda eta gainerako % 50, LIFE+Natura Europako funtsak.

Gaur goizean ireki da mintegia, eta irekiera hori Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusi Eva Garciak egin du. Gaurko saioan, proiektuan parte hartutako erakundeetako langile teknikoak aritu dira, eta ondorengo gaiak jorratu dituzte: Europako zohikaztegien sailkapena, hezeguneak kudeatzeko eta kontserbatzeko jardunbide egokiak, hezegune kontinentaletako flora eta fauna kontserbatzea, eta hezeguneetako zerbitzu ekosistemikoak. Bihar, ostirala, mintegia amaituko da, eta txango bat egingo da Baztan eta Zugarramurdi arteko Arxuriko zohizkategia bisitatzeko, bai eta Baztan nahiz Ultzama arteko Belatekora ere (15.000 urte baino gehiago ditu).

Jarduketak eta azterketak

Azken urteotan, Nafarroako Tremedalen sartutako zortzi kokalekuetan lan egin da: Belate, Lixketa, Alkurruntz, Xuriain, Okolin, Maulitx, Arxuri eta Mendaurren. Haietan guztietan, zenbait jarduketa egin dira, adibidez: habitat eta espezie interesgarrien azterketak nahiz laginak, eta funtzionamendu hidrologikoari eragindako kalteak konpontzea egurrezko dikeak eraikiz zenbait eremutan hezetasun-maila areagotzeko; hala, zohikaztegi-inguruko landaretzako komunitate propioak garatzeko guneak sortzen dira. Gainera, erabilera tradizionalak kokalekuetako balioen kontserbazioarekin bateragarri egiteko jarduerak egin dira, esaterako: atetilak eta itxiturak egokitzea, bideak konpontzea.

Life-Tremedal markoaren barnean ere, Nafarroak orain arte sortutako azterketa paleoingurumeneko informazio guztia batu du, eta Belate nahiz Arxuriko zohikaztegien ezagutza paleoingurumenekoa osatu du; izan ere, zohikatz-gordailu horiek azterketa horietarako informazio-iturri garrantzitsuenak dira.

Padura hitza zenbait tokitan zohikatzak eta putzuz betetako beste lursail batzuk adierazteko erabiltzen da, lurrak "dardara" egiten du bertatik oinez igarotzen denean. Balio ekologiko handiko habitatak dira, haiek dauden guneetako biztanleekin harreman estua dute, bertako kultura eta bizimoduarekin (Europako proiektuan sartuta dauden alderdiak dira ere). Kokaleku horiek aipatzeko gehien erabilitako beste hitz bat "zingira" da, bertan pertsonak edo ganadua trabatuta geratzeko erraztasun handia dagoelako.

Nafarroako Gobernuak hamar urte daramatza zohikaztegien eta haiei lotutako beste habitat batzuen egoerari buruzko azterketak egiten. Plan horietan, Life-Tremedalek aztertzeko eta berrezartzeko hezegune gehienak sartzen ziren.

Life-Tremedal proiektua

Life-Tremedal proiektua Europar Batasunaren tresna bat da, natura kontserbatzeko proiektuak finantzatzen ditu, eta 2,8 milioi euroko aurrekontua du Kantauri isurialdeko hezeguneak berrezarri eta kontserbatzeko. % 50 Europako Erkidegoko funtsekin finantzatzen da eta gainerako % 50, bazkideen ekarpenekin.

Ura protagonista den habitatetan oinarritzen da. Kasu batzuetan, bistakoak dira, aintzira eta urmaelak, esaterako, eta beste batzuetan, zohikaztegietan, adibidez, ur-maila erabakigarria da, eta bertan bizi diren landare- nahiz animalia-mota baldintzatzen ditu.

Red Natura 2000ren ikerketan, plangintzan eta kudeaketan esperientzia duten zenbait erakunde publikok elkarrekin egindako ahaleginetik sortu zen (Gestión Ambiental de Navarra S.A. –GANASA- Nafarroako Gobernuko sozietate publikoa, Oviedoko Unibertsitatea, Santiago de Compostelako Unibertsitatea, Ihobe, Arabako Foru Aldundia eta Europako Mendien Parke Naturala), beren lurralde-esparruan mehatxatutako hezeguneak kontserbatzeko lan egiteko. Horren emaitza izan da ondorengo proiektua: "Iberiar Penintsulako iparraldeko hezegune kontinentalak: zohikaztegi eta ingurune higrofiloen kudeaketa eta berrezartzea", eta proiektu horri Tremedal akronimoa ezarri zaio; hitz hori erabiltzen da, haien gainen oinez ibiltzean zenbait habitat higrozohikaztegietako lurrak dardara egitean adierazteko.

Urrian amaitzen den proiektuaren % 50 Europar Batasunak finantzatzen du LIFE+Natura funtsen bidez, eta beste % 50, erakunde parte-hartzaileek.

Proiektuaren helburu nagusia Europar Erkidegoko zohikaztegi-habitaten eta habitat higrofiloen kontserbazio-egoera hobetzea zen penintsula iparraldeko 25 tokitan, Galizia, Asturias, Gaztela eta Leon, EAE eta Nafarroan banatuta. Horretarako, zenbait neurri hartu dira, esaterako: hezeguneak berrezartzeko lursailak eskuratzea; populazioak indartzeko espezieak landatzea; espezie inbaditzaileak kentzea; bere eremuko erabilerak arautzea; edo ingurune horietako landareen beraien haziak edo aldaxkak biltzea haiek, ondoren, gorde eta landatzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa