(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntzak “Eskolako bertsolaritza” programa berreskuratu du mintzamena eta bertsoa indartzeko astelehena, 2015.eko urriak 26


Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako mila bat ikaslek parte hartuko dute berrogei ikastetxetan


Bertsolaria

Bertsolarien emanaldia.

Urriaren 22tik abenduaren 22ra euskarazko ahozkotasuna indartzeko eta bertsoa sustatzeko"Bertsolaritza eskolan" programa martxan jarriko da berriz; bi urte etenda izan ondoren, ikasturte honetan ikasgeletara itzuliko da. Jarduera Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan egingo da, eta 40 ikasle-taldek parte hartuko dute, mila ikasletik gora.

Programaren helburua komunikatzeko gaitasunak areagotzea da, mintzamena bereziki, hizkuntzaren bat-bateko erabilerak sartuz. Bertsoak ikaslearen norberaren konfiantza eta segurtasun sustatzen ditu, hari ikusaraziz bere komunikazioa hobetu daitekeela eta hitz-jarioa indartu. Programak bertsoaren ezaugarriak landuko ditu: teknika, erritmoa, metrika eta errima. Gainera, bertsoaren ahozko tradizioa euskal literaturan nolakoa izan den ezagutaraziko da.

Programa hamar saiotan antolatu da, astean behin, eta haietako bat bertsoen bat-batekotasunaz ariko da ikasitako doinuak praktikan jartzeko. Zenbait alderdi landuko dira hizkuntz jolasekin, bertso tradizionalak ikasiko dira, bertsoaren historia eta historiako bertsolariak ezagutuko, bertsoaren forma berritzaileak, irrati-saioak, emanaldi-mota askotarikoak eta ahozko bertsoak nahiz bertso idatziak. Ikasle bakoitzak gida didaktiko bat eta koaderno bat jasoko ditu ikasturterako. Proposamen didaktiko horren barnean, euskararen euskalkietan egindako bertsoak sartzen dira. Saioak ematen dituen bertsolariarekin batera, taldeko irakasleak ere izango dira. Irakasle horiek bertsolariarekin koordinatuko dira, eta azken horrek bertsolaritza irakasteko metodoen berri emango die; horrekin batera, gai zehatz batzuei buruzko aholkularitza teknikoa emango die bertsolaritzako saio edo lehiaketak egiteko.

Bilduma bat argitaratuko da parte hartutako talde guztien bertso onenekin.

Programa Nafarroako Bertsozale Elkarteko bertsolarien elkartearekin egingo da, 2015-2016 ikasturteko lehen hiruhileko honetarako, 20.000 euroko laguntza teknikoko kontratu bat sinatuz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa