(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sexu eta ugalketako osasun-arreta Nafarroako gizartearen eskaerari egokituko zaio asteazkena, 2015.eko urriak 28


Gobernuak Osasunaren proposamenaren berri izan du gaurko bilkuran, abortuak sare publikoan egitea aurreikusten duena, eta laguntza bidezko ugalketa bakarrik dauden emakumeei eta sexu bereko bikoteei zabaltzen die


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak sexu eta ugalketako osasun-arretaren eredu berriaren proposamena ezagutu du gaurko bilkuran; haren bidez, sare publikoan haurdunaldia eten ahal izatea bermatzen da edo laguntza bidezko ugalketa bakarrik dauden emakumeen edo sexu bereko bikotearen kasuan agindu terapeutikoen beharrik izan gabe, beste prestazio batzuen artean.

Gobernua sexu eta ugalketako osasun-arretaren eredu berri bat lantzen ari da.

Nafarroako Gobernuak sexu eta ugalketako osasun-arretaren eredu berriaren proposamena ezagutu du gaurko bilkuran; haren bidez, sare publikoan haurdunaldia eten ahal izatea bermatzen da edo laguntza bidezko ugalketa bakarrik dauden emakumeen edo sexu bereko bikotearen kasuan agindu terapeutikoen beharrik izan gabe, beste prestazio batzuen artean.

Xede horretarako, gaurtik aurrera Gobernu Irekiaren atarian kontsulta daitekeen Foru Dekretuaren zirriborroa prestatu da, pertsona eta erakunde interesdun guztiek egokiak iruditzen zaizkien ekarpenak egin ahal ditzaten.

Osasun Departamentuko titularrak aurkeztutako testuak sexu eta ugalketako osasuna osasun-hezkuntza sustatzea jasotzen du faktore erabakigarri modura, gazteen artean bereziki honako hauek prebenitzeko: sexu-transmisioko infekzioak, nahi gabeko haurdunaldiak, abortuak, genero-indarkeria, erasoak, abusuak eta sexu-esplotazioa. Alor horretako arreta era integral batean aztertu eta antolatu nahi da, finean, prebentzio, hezkuntza eta prestakuntzari arreta berezia eskainiz, eta osasuneko prestazioen eskuratzea bermatuz, errealitatearekin nahiz egungo gizartearen eskaerekin bat datozen politika batean (osasun zein hezkuntzako alorretan). Bi departamentuak elkarlanean ariko dira hezkuntza afektibo-sexualeko hezkuntza-programa bat prestatzeko eskolako sarean aplikatze aldera.

Sexu eta Ugalketa Osasuneko Prestazio eta Zentroak

Dekretuak barnean jasotako zerbitzu guztiak banan-banan aipatzen eta zehazten ditu, honako hauei lotutakoak, esaterako: sexu-orientazio eta -hezkuntza; familiako plangintza; haurdunaldiari eta erditzeari emandako arreta; arreta ginekologikoa eta klimaterioa; eta minbizi ginekologikoaren detekzio goiztiarreko programak.

Gainera, ondorengo hauei lotutako alderdi guztiak ere barnean hartzen ditu: sexu-transmisioko gaixotasunak; gazteentzako berariazko programak, esku hartzekoak eta arrisku-taldeetan lan komunitarioa egiteko programak, prostituzioan lanean diharduten pertsonak bereziki; jaio aurreko diagnostikoa, gomendio eta azterketa genetikoa eta laguntza bidezko ugalketakoa; haurdunaldia etetea; arreta andrologikoa; emakumeei emandako laguntza bidezko ugalketa sexu bereko bikotea dutenean edo bikotea gizonezkoa ez denean, agindu terapeutikorik gabe; eta transexualitateari emandako arreta.

Laguntza-eredu berriak zerbitzuak emango dituzten zentroak berriz antolatzen ditu ere. Hala, egungo Emakumeei Arreta Emateko Zentroek Sexu eta Ugalketako Osasun Zentroak izena hartuko dute, eta bi sexuetarako irekita izango dira, arreta integrala, diziplina anitzekoa emanez, eta sexu-osasunaren errealitateari hobeto egokituta; hezkuntza eta laguntzeko zerbitzuak zabalduko dira, haurdunaldia eteteko teknika farmakologikoak barne.

Honako hauei lotutako ohiko prestazio tokoginekologikoak ere eskaintzen jarraituko da: haurdunaldiari emandako arreta, erditzea eta erdiberriaroa, bularreko minbiziaren eta ginekologikoaren detekzio goiztiarra, familiako plangintza, antzutasunaren diagnostikoa eta hasierako tratamendua eta jaio aurreko diagnostikoa.

Haurdunaldiaren borondatezko etendura

Aurreikusita dago, Foru Dekretua indarrean sartzen denetik, Osasunak haurdunaldiaren etendura farmakologia eskainiko duela Sexu eta Ugalketako Osasuneko bi zentrotan (Txantrea-Andraize eta Iturrama-San Juan) eta, pixkanaka, urtebeteko epean, zentro guztietan. Mediku-arrazoiengatik (amaren gaixotasuna edo umekiaren malformazioa) tresna bidezko etendurak (kirurgikoak) izatekotan ospitale publikoen sarean egingo dira testua indarrean sartzen denetik.

Urtebeteko epean ere, Osasunbideak bertako propioak erabiliko ditu tresna bidezko haurdunaldien borondatezko etendurak egiteko haurdun dagoenak hala eskatuta, haurdunaldiaren lehen hamalau asteen barnean. Kasu horretan, emakumeak prestazioa sare publikoko sarean edo itunpeko zentro batean egitea aukeratu ahalko du.

Aurrez, osasuneko profesionalek kontzientzia-eragozpenerako eskubidea egikaritu ahalko dute, horretarako dagoen erregistroan erregistratuta; horrenbestez, osasun-sistemak prestazio bermatzeko beharrezko antolaketa-neurriak hartu ahalko ditu.

Laguntza bidezko ugalketa eta transexualitateari emandako arreta

Eredu berriak, gainera, alde batetik, laguntza bidezko gizakien ugalketako tratamenduak bermatzen ditu sexu bereko bikotekidearekin bizi diren emakumeen kasuan; bestetik, intseminazio artifizialeko teknikak bikotekidea gizonezkoa ez den emakumeen kasuan, agindu terapeutikoa dagoela egiaztatzeko beharrik izan gabe.

Halaber, transexualitateari arreta integrala eskaintzen dio, legeak ezarritako prestazioak aitortuz, hau da, ez diskriminatzea genero-identitateko arrazoiengatik eta pertsona transexualen aitorpeneko arrazoiengatik, hormona bidezko terapiak barne, bularretako, gorputz-enborreko kirurgia plastikoak, edo sexu-egokitzeko kirurgiak, bai eta arreta psikologikoa, psikoterapeutikoa eta sexologikoa ere kasu horietan jarraitu beharreko prozesua erabakitzeko, egoera pertsonalei, osasun-egoerari eta norberak hala sentitzen duen sexuaren araberako aldaketarako nahiei egokituta.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa