(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Mendeko 3.000 pertsona inguru Nafarroako prestazio-sisteman sartuko dira ostirala, 2015.eko urriak 30


Laparra lehendakariordeak uztailaren 1etik gradu moderatuarekin baloratutako pertsonei luzatu zaizkien laguntzen berri eman du, aurreikusitako hiru mailetatik, arinena


Transcripción textual del video

Gradu moderatuko (jasotzen diren hiru mailetatik, arinena) mendeko 3.000 bat pertsona mendekotasunerako prestazio nahiz laguntzen sisteman sartzea aurreikusten du Nafarroako Gobernuak; orain arte, mendekotasun handieneko pertsonek (maila gorena) eta mendekotasun larria zutenek (maila ertaina) bakarrik eskuratu zitzaketen.

Mendeko moderatu modura baloratutako pertsona horiek hilero diru-kopuru bat eskuratuko dute, 762 eta 60 euro artean, jasotako prestazioaren eta beren errenta-mailaren arabera.

Mendeko pertsona.

Gradu moderatuko (jasotzen diren hiru mailetatik, arinena) mendeko 3.000 bat pertsona mendekotasunerako prestazio nahiz laguntzen sisteman sartzea aurreikusten du Nafarroako Gobernuak; orain arte, mendekotasun handieneko pertsonek (maila gorena) eta mendekotasun larria zutenek (maila ertaina) bakarrik eskuratu zitzaketen.

Mendeko moderatu modura baloratutako pertsona horiek hilero diru-kopuru bat eskuratuko dute, 762 eta 60 euro artean, jasotako prestazioaren eta beren errenta-mailaren arabera.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak (ANADP) egindako kalkuluen arabera, datorren urtean mendeko 10.800 nafar prestazio eta laguntzen sistemaz baliatu ahalko dira; 32,3 milioi euro inbertituko dira, eta haietatik, 26,7 Nafarroako Gobernuak jarriko ditu, eta 5,7 Estatuak.

Hala ezagutarazi du gaur goizeko prentsaurrekoan Eskubide Sozialetako lehendakariorde Migel Laparrak; mendeko moderatuek laguntza horiek jaso ahal izateko (iragan uztailaren 1etik jasotzeko eskubidea dute) Foru Gobernuak prestatutako erregulazio berria xehatu du Laparrak, Mendekotasun Legearen aplikazio-egutegiak aurreikusten zuen moduan (2006koa). Prestazio-sistema hori zabaltzeak 4,6 milioi euroko inbertsioa ekarriko du.

Gaur egun, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako datuen arabera, 13.255 nafar mendekotasun pertsona gisa baloratuta daude. Haietatik, 3.310 mendekotasun handikoak dira (gradu gorenak), 5.102 larriak dira (gradu ertaina) eta 4.843 moderatuak (gradu arinena).

 

Prestazioak eta zenbatekoak

Mendekotasuna duten pertsonek gehien eskatutako laguntzak etxean eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko beharrezko zaintzagatik eskatutako prestazio ekonomikoak dira. 180 eta 60 euro artean izan daitezke, hilean.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak kalkulatzen duenez, mendekotasun moderatua duten 2.579 pertsonak eskatzen dute prestazio hori, nahiz eta zifra hori handitu daitekeen une honetan mendeko moderatu gisa baloratutako 3.734 pertsonataraino, prestaziorik ez dutenak eta hura jasotzeko eskubidea dutenak.

Beste prestazio bat mendeko pertsona moderatuari ematen zaion diru-laguntza da zerbitzu jakin bat kontratatu ahal izateko, eguneko zentro batean plaza bat izateko, adibidez, une horretan plaza publiko bat ez dagoenean. ANADPen ustez, datorren urtean 149 eta 373 pertsona artean eskatuko dute laguntza hori. Hilean 103,44 eta 762,90 euro artean dira eguneko zentroetan arreta emateko. Maila horretan sartzen dira ere, egokitutako garraioagatik emandako laguntzak.

Laparra lehendakariordeak gaur goizean aurkeztutako arauzko aldaketek ere kasu berezi batzuk jasotzen ditu, eta aurreko paragrafoan aipatutako prestazio horien zenbatekoak aurreikusitako gehieneko zenbatekoak gainditu ahalko ditu. Gainera, pertsona onuraduna hiltzen bada, familiak hileroko laguntza osoa jaso dezala aurreikusi da, eta ez soilik heriotzaren egunera arte, orain arte gertatzen zen moduan.

Azkenik, aurreikusitako beste prestazio bat laguntzaile pertsonalarena da, mendeko pertsonari laguntza ematen diona eguneroko zereginetarako, adibidez: gorputzeko zaintzak, etxeko lanak edo beren lantoki edo ikastetxetara eraman eta laguntza ematea. Prestazio hori eskuratzeko, mendekoa denak lan egin behar du, goi-mailako ikasketak egin edo bizitza independenteko plan bat osatu.

Nafarroako Gobernuak laguntzaile pertsonala kontratatzeko kostuaren zati bat finantzatzen du, eta hark hilean 80 orduz egin beharko du lan mendekotasun handi edo larriko pertsonentzat, eta hilean 40 orduz gutxienez mendekotasun moderatuko pertsonentzat. Gradu moderatuko mendeko 8 pertsonak prestazio hori eskatuko dutela kalkulatzen da, eta 509,67 eta 203,87 euro artean jasoko dute hilean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa