(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 250 plaza deitu ditu mendekotasunaren arloko lanbide-egiaztapenerako astelehena, 2015.eko azaroak 2


Titulua lortzeko prozeduran izena emateko epea azaroaren 4tik 11ra zabalik izango da


Asteazken honetatik, hilak 4, azaroaren 11 arte, mendekotasun arloko lanbide-gaitasuna egiaztatzeko prozeduran izena emateko epea zabalik dago (250 plaza ditu).

Nafarroako Gobernuak onartu du mendekotasuna duten pertsonentzako arreta soziosanitarioaren esparruan lan-eskarmentuz eta prestakuntza ez-arautuaren (ez formalaren) bitartez eskuratutako gaitasunak ofizialki aitortzeko deialdia. Arreta hori gizarte-erakundeetan eta etxeetan bertan ematen dena izan daiteke.

Egiaztapen-prozesu honetan parte hartzeko deialdia, informazio guztiarekin eta baldintzekin, iragan ostiralean, urriak 30, argitaratu da Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAOeko 216. zenbakia). Halaber, deialdi honi eta Nafarroako eskumen profesionalen egiaztapeneko prozedura orokorrari buruzko informazioa http://cualificaciones.educacion.navarra.es/ eta Enpleguaren Atarian topa daiteke.

Egiaztapen horiek eskuratzeko interesa duten pertsonek eskaeraNafarroako Gobernuko erregistroetako batean edo, Internet bidez formalizatu dezakete, Foru Gobernuko zerbitzuen katalogoan. 

Eskaerak aurkeztu ondoren, onartutako pertsonek hiru fase hartuko dituen prozedura batean parte hartuko dute:   

- Aholkularitza: aholkulari batek hautagaiari laguntza emango dio bere gaitasunak identifikatzen, dokumentazioa prestatzen eta dauden prestakuntzako aukerei buruzko laguntza ematen.


- Ebaluazioa: ebaluazio-batzorde batek, hautagaiak izena eman duen gaitasuneko unitate bakoitzerako, egiaztatuko du hark eskatutako lanbide-gaitasuna frogatzen duen.

- Egiaztapena: hautagaiak ebaluazio-fasea gainditzen badu, egiaztapen bat emango zaio frogatutako gaitasun-unitate bakoitzagatik.

Ia 6.000 ziurtagiri emanda

Profesionaltasuneko ziurtagiriak langile batek lan-jarduera bat egiteko eskuratutako lanbide-gaitasunak egiaztatzeko titulu ofizialak dira, honako hau berretsiz: titulu horiek dituen pertsonak lan egiteko beharrezko trebetasun nahiz ezagutzak dituela, hau da, kualifikatuta dagoela, eta lanbide bat betetzeko lanbide-profila betetzen duela.

Programa hori Eskubide Sozialetako eta Hezkuntzako departamentuen arteko lankidetzaren bidez egiten da.

Profesionaltasuneko ziurtagiriak zenbait bideren bitartez lor daitezke:

- Esperientzia: Eskuratutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedurak lan-esperientziaren bidez edo prestakuntzako formalak ez diren bideen bidez.

- PCPI: Lanbide-kualifikazioko programak eginez, eta haien helburua Graduatu titulua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan lortu ez duten ikasleei aukerako bide bat eskaintzea da eta, aldi berean, lan-munduan sartzen lagunduko dien lanbide-kualifikazio bat eskura dezatela.

2009. urtetik 2015eko irailera arte, Nafarroako Gobernuak, Foru Komunitateko eragile ekonomiko eta sozial adierazgarrienekin lankidetzan, 5.695 langileren lanbide-gaitasunak egiaztatu ditu. Sarbide-bideetatik, % 72k prestakuntzaren bidetik lortu zuen (4.057), % 16k esperientziaren bidez eta % 12k PCPIren eskutik (hasierako lanbide-kualifikazioko programak).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa