(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak etxebizitza sozialen alokairurako 12,9 milioi euroko laguntza emango du, % 17,27 gehiago osteguna, 2015.eko azaroak 26


Laparra lehendakariordeak Eraikitzaile eta Sustatzaileen Elkarteari alokairuaren aldeko apustua egiteko eskatuko dio, egungo etxebizitza-eskaeraren % 80 hartzen duena


Foru Gobernuak etxebizitza sozialak alokatzeko laguntzak handituko ditu datorren urtean (% 17,27), 12,9 milioi euroraino heldu arte, Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektuan ageri denez. Laguntza horiek hileroko errentaren % 75, % 50 edo % 25 izan daitezke, pertsona onuradunaren diru-sarreren arabera, eta % 90eraino heldu ahalko da mutur-muturreko beharra ikusten den kasuetan.

Une hauetan, Nafarroako Gobernuak jasotzen duen etxebizitza-eskaeraren % 80 alokairuan interesatuta dago, ez erostean. Arrazoi hori dela-eta, Eskubide Sozialetako Lehendakariordetzak legealdi honetarako jarritako lehentasuna "etxebizitza sozialen eskaintza handitzea izango da, herritarren eskaerari aurre egiteko".

Helburu hori lortzeko, Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak Nafarroako Eraikitzaile eta Sustatzaileen Elkarteari honako hau eskatuko dio gaur arratsaldean: "Alokairuko etxebizitza sustatzeko inbertsioan ahalegina egin dezala". Bestalde, Laparra lehendakariordeak horretarako laguntza publikoak sustatzeko konpromisoa hartuko du, sektore publikotik bertatik alokairuko etxebizitzak sustatzeaz gain. "Era garrantzitsuan aurrera egitea da kontua, etxebizitza duin bat eskuratzea Nafarroako herritar guztientzako eskubidea izan dadin", adierazi dute Eskubide Sozialetako Lehendakariordetzatik.

Miguel Laparrak erakunde horren urteroko batzar orokorraren itxiera-ekitaldian azpimarratuko du ere, alokairu sozialeko prezioak egokitzeko beharra dagoela "familia gehiagok etxebizitza eskuratzeko eskubidea bermatu ahal izateko", eta babestutako alokairuko etxebizitzak "benetako dimentsio soziala izan dezala".

Birgaitzea eta laguntza soziala

Bere agerraldian, Miguel Laparrak gogora ekarriko du Nafarroako Gobernuak alor honetan duen lehentasun nagusia etxebizitza birgaitzeko politikak berrikusi eta hobetzea izango dela. "Jarduera horrek ondorio oso positiboak ditu enpleguaren sorreran, ingurumenaren iraunkortasunean, udalerrien berreskuratzean eta pobrezia energetikoa arintzen, energia-gastuak aurrezten laguntzen duen neurrian", azaldu du Eskubide Sozialetako lehendakariordeak.

 

Alde horretatik, aipatu beharra dago laster eraginkortasun energetikoko talde-proiektuetarako birgaitze-laguntzen hobekuntza indarrean sartuko dela (% 10); hala, lehen % 40 diruz laguntzen zen, eta orain % 50 lagunduko da. Toki-erakunde, etxebizitza-sektore eta beste eragile batzuekin lan-talde bat sortuko da birgaitzeko laguntzak berrikusteko eta, aldi berean, beste hobekuntza batzuk jasoko dira, esaterako: obra txikiagoa diruz laguntzea eta enpleguan "oso intentsiboa" izango dena, laguntzen kobrantza bideragarriagoa egiteko eta haiek kobratzeko ordainketa-sistema errazagoak; edo baliabide urriko familientzako laguntza garrantzitsuagoak.

Azkenik, Laparra lehendakariordeak Nafarroako Eraikitzaile eta Sustatzaileen Elkarteari Foru Gobernuak etxebizitza publikoak (lehengo bidezainena) birgaitzeko erabiliko dituen 0,4 milioi euroren berri emango die; etxegabetzeak jasandako familientzat diren Etxebizitza Sozialen Foru Funtsaren barnean sartuko dituzte.

Nafarroako Gobernuak VAIS programa ere % 50ean gehituko du; etxebizitza sozialeko alokairurako laguntza sozialerako programa da, eta 300.000 euro jasoko ditu orain (200.000 euro, lehen).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa