(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak enplegatu publikoei Nafarroako gizartearen lehentasunekin “ahalegin solidarioa” egiteko eskatu die asteartea, 2015.eko abenduak 1


Beaumont kontseilariak Funtzio Publikoko Mahaiari % 1eko igoera proposatu dio 2016rako eta aurreko Gobernuak kendutako aparteko ordainsaria itzultzeko egutegi bat, hiru urtez 2,25 aparteko ordainsaria urtean jasotzea eragingo duena


Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari Maria Jose Beaumontek Funtzio Publikoko langileei Nafarroako gizartearekin "ahalegin solidarioa" egiteko eskatu die beren soldata-aldarrikapenak proposatzeko orduan; horrenbestez, hezkuntza, osasun eta eskubide sozialen sektoreetan egindako inbertsioa ez da arriskuan jarriko.

Alde horretatik, Beaumontek negoziagarria den proposamen bat aurkeztu du, eta haren barnean, alde batetik, % 1eko soldata-igoera sartzen da 2016rako, eta bestetik, datorren urtarrilean UPNren aurreko Gobernuak kendutako aparteko ordainsariaren % 25 itzultzea. Proposamenaren barnean, gainerako % 50 2017 eta 2018 artean itzultzea sartzen da; hala, hiru urtetan funtzionarioek 2,25 aparteko ordainsaria kobratuko zuten urteko, Mahaiko kontseilariak azaldu duenez.

Foru Komunitateko Administrazioan azken bost urteotan gertatzen den soldata igotzeko lehen eskaintza da; izan ere, 2010. urtetik, Funtzio Publikoko soldatek murrizketak edo izozte-politikak jasan dituzte.

Gobernuaren proposamena kontseilariak gaur goizean bildu den Funtzio Publikoko Mahai Orokorrari helarazi dio. Kontseilariak aurreko Gobernuak 2012an kendutako aparteko ordainsari guztia itzultzeko borondate irmoa adierazi du, baina zehaztu du itzulketa hori era "zorrotz, arrazoituan egin behar dela eta sindikatuekin negoziatuta". Gogoratuko denez, Madrilgo PPren Gobernuak 2012an erabaki zuen enplegatu publikoei aparteko ordainsari bat kentzea, eta erabaki hori Nafarroako Gobernuak une horretan berretsi egin zuen.

Alde horretatik, kontseilariak azaldu duenez, "jasotako egoera ekonomikoa eta defizitaren aurreikuspen ezkorrak ikusirik, zentzuzkoena aparteko ordainsaria itzultzeko egutegi bat negoziatzea da". Horrenbestez, Gobernuaren proposamena honako egutegi honetan gauzatzen da:

2016

- 2016ko urtarrila: % 25, 2012ko atzeratutako aparteko ordainsaria, eta % 75, ekaineko aurreratutako aparteko ordainsaria. Guztira: % 100

- 2016ko ekaina: % 25, ekaineko aparteko ordainsaria ,eta % 50, abenduko aurreratutako aparteko ordainsaria. Guztira: % 75

- 2016ko abendua: % 50, abenduko aurreratu gabeko % 50. Guztira: % 50

Guztira: 2,25 aparteko ordainsari

2017

-2017ko urtarrila: % 25, 2012ko atzeratutako aparteko ordainsaria

- 2017ko uztaila; % 100, uztaileko aparteko ordainsaria

- 2017ko abendua: % 100, abenduko aparteko ordainsaria

Guztira: 2,25 aparteko ordainsari

2018

- 2018ko urtarrila: % 25%, 2012tik atzeratutakoa

- 2018ko uztaila: % 100, uztaileko aparteko ordainsaria

- 2018ko abendua: % 100, abenduko aparteko ordainsaria

Guztira: 2,25 aparteko ordainsari

Kontseilariak gogora ekarri duenez, maniobratzeko tartea Gobernu berriak topatu duen egoera ekonomikoak baldintzatzen du. Bestalde, ondorengoa ohartarazi du: Nafarroako Gobernuak defizita betetzen ez badu, "egoera horrek autogobernua murriztea ekar dezakeela Estatuko Gobernuak gure finantza-autonomian esku hartzeko arriskuaren aurrean".

Nolanahi ere, kontseilariak ziurtatu du Gobernuak "bere langileekin dituen betebeharrak betetzeko" borondatea duela, "baina horrek ez duela esan nahi hezkuntzan, osasunean eta eskubide sozialetan murrizketak egin behar direnik".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa