(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak pertsona itsuei dokumentu judizialak eskuratzeko aukera emango die astelehena, 2015.eko abenduak 7


Beaumont kontseilariak eta Nafarroako ONCEko arduradunak gai horri buruzko lankidetza-hitzarmena sinatu dute


Hitzarmena sinatzen

Valentín Fortún hitzarmena sinatzen, Beaumont kontseilaria alboan duela. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak ikusteko desgaitasuna duten pertsonei Justiziako Administraziorako irisgarritasun unibertsala erraztuko die; hala, dokumentu judizialak kolektibo horretarako irisgarriak diren formatuetan emango dizkie.

Nafarroako Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari Mª Jose Beaumont Aristu kontseilariak eta Foru Komunitateko ONCEko Lurralde Kontseiluko lehendakari Valentín Fortún Arriezu lehendakariak lankidetza-hitzarmena sinatu dute ildo horretan; haren bidez, babes judizial eragingarria eta ikusteko desgaitasunen bat duten pertsonentzako aukera-berdintasunaren printzipioa bermatu nahi dira.

Estatu-mailan ONCEk izenpetzen duen era honetako lehen hitzarmena da.

Dokumentuan finkatzen denaren arabera, Foru Administrazioak euskarri informatiko bat garatzeko konpromisoa hartzen du eta, horri esker, ONCEko kideen esku dokumentazio judiziala (jakinarazpenak, zitazioak...) pertsona horientzako formatu irisgarrietan jarriko ahalko da.

Bestalde, ONCEk bazkideen fitxategiak eta eguneratutako datu-baseak emateko konpromisoa hartzen du, bai eta boluntarioak izateko ere pertsona itsuei laguntzeko eraikin judizialetara joan behar dutenean.

Nafarroan ikusteko desgaitasuna duten 810 pertsona daude gaur egun.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa