(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak mundu osoko ehun bat eskualderekin akordio bat sinatu du isurketak 2050era arte murrizteko astelehena, 2015.eko abenduak 7


Ekitaldia atzo, igandean, egin zen Parisen, Klima Aldaketari buruzko Gailurraren barnean


Zuzendari nagusia (eserita, ezkerretik hirugarrena), Mato Grossoko (Brasil) gobernadore Blairo Maggiren alboan. Haren atzean, Artur Mas lehendakari katalana; Baden-Württemberg-eko lehendakari Winfred Kretschmann; AEBek Frantzian duen enbaxadore Jane Hayfield; eta Kaliforniako gobernadore Jerry Brown. ( irudia handitu )

Nafarroak munduko ehun bat eskualderekin akordio bat sinatu zuen atzo, igandean, Parisen 2050era arte berotegi-efektuko gas-isurketak % 80 murrizteko, egunotan Frantziako hiriburuan egiten ari den Klima Aldaketari buruzko Gailurraren barnean.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusi Eva Garcia Balaguerrek izenpetu zuen testua Nafarroako Gobernuaren izenean, Parisko Amerikako Enbaxadan egindako ekitaldian. Under2Mou sarea izeneko ekimena da, eta Kaliforniako estatua (AEB) eta Baden-Württemberg (Alemania) dira buru.

2050 arte berotegi-efektuko gas-isurketak % 80 murriztea Gailurraren azken helburuari gehitzen zaio, hau da, berotze globala 2 gradu Celsius baino gutxiagora mugatzea mende honen amaierarako.

Beste eskualde batzuen artean, akordio honekin bat egin dutenak dira: Rhône-Alpes, (Frantzia), Eskozia (Erresuma Batua), Acre (Brasil), Columbia Britainiarra, Ontario eta Quebec (Kanada), Oregon eta Vermont (AEB) Cross River State (Nigeria), edo Behe Kalifornia, Chiapas, Jalisco eta Yucatán (Mexiko), Euskal Autonomia Erkidegoa eta Katalunia.


Eva García, Kaliforniako gobernadore Jerry Brown-ekin. ( irudia handitu )

Akordioa sinatu duten eskualdeek ondoren konpromisoa hartu dute, beste alderdi batzuen artean: hornidura elektrikoaren berdiseinuari eta haren sareari dagokionez, informazioa nahiz esperientziak partekatzea, eta energia berriztagarrietarako aldaketa sustatzea, horniduraren segurtasuna bermatzeko asmoz. Garraioaren arloan, eskualdeek ekintzak egingo dituzte ibilgailu arin eta zamako ibilgailuetatik sortutako berotegi-efektuko gas-isurketak murrizteko. Isurketak murrizteko beharrezko beste arlo bat hondakinena da; beraz, sinatzaileek teknologiak partekatuko dituzte hondakinak murrizteko edo bigarren mailako lehengai edo energia bihurtzeko. Gainera, iraunkortasun laburreko klima-kutsatzaileak murrizten lagunduko dute (ikatza eta metanoa, esaterako), eta horrela aire-kalitatean epe laburreko onurak eragingo ditu, eta kliman eragiten duten kutsatzaileak murriztuko.

Guztien jarrera bateratua berotze globala aztertzeko ahalegin orokorra egitea da, eta horrek maila azpinazionaleko ekintzak ekarriko ditu. Alde horretatik, aipatu behar da Garapenerako Nazio Batuen Programaren arabera, klima-aldaketari aurre egiteko beharrezko mitigazio nahiz egokitzapeneko ekintzen % 50-80 gobernuko maila azpinazionaletan edo tokikoetan egingo direla.

Eskualdeko gobernu horiek nazioarteko lankidetza-eredu zabalagoa eskaintzen dute, beren eskumeneko alorretan garatuko da, honako hauetan oinarrituz: eraginkortasun energetikoa; trafikoa eta garraioa; baliabide naturalen babesa eta hondakinen murrizketa; zientzia eta teknologia; komunikazioa eta partaidetza publikoa; eta klima-kutsatzaile suntsikorrak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa