(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunak osasun-ikerketako 13 proiektu nafarri 500.000 euroko laguntza eman die

osteguna, 2015.eko abenduak 10


Haietako 5 hiru zentro publikotan egiten dira: Nafarroako Ospitalegunean, Navarrabiomed-en eta NUPen


Osasun Departamentuak Osasun Zientzien arloko ikerketa sustatzeko laguntza-deialdia ebatzi du berriki; haren bidez, Nafarroako osasun-zentroetako 13 proiekturi 500.000 euroko laguntza emango zaie.

13 proiektuetatik, 5 zentro publikoetan egingo dira: bat Nafarroako Ospitalegunean, Carmen Ezpeletaren zuzendaritzapean (Mikel Larumbe beka, osasun publiko eta osasun-zerbitzuei buruzko proiektu onena saritzeko); beste bat Navarrabiomed-en (Natalia López Andrés); hirugarren bat Lehen Mailako Arretan (Luis Carlos Saiz Fernández); eta beste bi NUPeko Smart Cities institutuan (Carlos Ruiz Zamarreño eta Jesús María Corres Sanz).

Gainerakoak honako hauei dagokie: Nafarroako Unibertsitatea (4: Silvia Carlos; Mª Angeles Zulet; Mª Dolores Odero; eta Mª Jesús Moreno); Ikerketa Mediku Aplikaturako Fundazioa (3: Victoriano Segura, Ortiz de Landázuri beka, ikerketa klinikoari buruzko proiektu onena saritzeko; Josune Orbe; eta Xabier López) eta Nafarroako Unibertsitate Klinikoa (1: Jaime Gállego Pérez de Larraya).

Proiektuak ondorengo gaixotasunen azterketan oinarritzen dira: GIB, Huntington, Alzheimer edo gibeleko zirrosia; horrez gain, onkologian eta beste arlo batzuetan ere oinarritzen dira.

81 proiektu aurkeztu ziren deialdira, eta haietako gehienei (% 72) Estatuko Ebaluazio eta Prospektiba Agentziak kalifikazio ona edo hobea eman zien, haien artean, hautatutako 13 proiektuak. Azken horietatik, 8 bikain kalifikatu ziren.

Erizaintzan ikertzeko ideien lehiaketa

Bestalde, teknologiak (tableta informatikoak) elikatze-jokabideko asaldurak (anorexia eta bulimia, batez ere) dituzten haur nahiz nerabeek tresna terapeutiko modura erabiltzeari buruzko azterketa batek lehen saria eskuratu du Erizaintzako Zaintzen Ikerketarako Ideien II. Lehiaketan (Nafarroako Ospitalegunean). Lanak Nafarroako Ospitaleguneko erizain Sergio Ladron Aranak aurkeztu zuen.

Beste hiru lanek accesitak erdietsi zituzten, eta hura egiteko laguntza metodologikoa jasoko dute. Ana María Mateo (Nafarroako Ospitalegunea), Esther Salgado (Nafarroako Ospitalegunea) eta Engracia Navarcorenak (Burlata LM) aurkeztutako azterketak dira. Guztira, 16 proposamen aurkeztu ziren deialdira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa