(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak salgaien 9.000 edukiontzi merkaturatuko ditu urtean Bilboko portuaren bidez 

osteguna, 2015.eko abenduak 17


Tuterako Nekazaritza Elikagaien Hiria izango da trenbidez eta errepidez salgaiak kudeatzeko eta garraiatzeko zentro baten egoitza


Bilboko Portuari lotutako salgaiak kudeatu eta garraiatzeko zentro bat Tuteran jartzeko akordioaren sinatzaileak. ( irudia handitu )

Nafarroak, datorren urtetik aurrera, Bilboko Portuari lotutako trenbidez eta errepidez salgaiak kudeatu eta garraiatzeko logistika-zentro bat izango du. Itsasoko plataforma multimodal bat da, eta Erriberako enpresa esportatzaile eta inportatzaileen salgaiei itsas garraiorako sarbide bizkorragoa eta lehiakorragoa eskainiko die.

Tuterako Nekazaritza Elikagairen Hirian kokatuko den konplexuak 17.000 m2 inguruko azalera izango du, eta gutxienez 9.000 edukiontzi mugituko ditu hasiera batean Bizkaiko hiriburuko portu aldera eta baita beste hiri batzuetako portuetara ere (Bartzelona edo Valentzia).

Akordio eta proiektu osagarria Bilboko Portuan

Akordioa berriki sinatu dute Bilbon Tuterako Nekazaritza Elikagairen Hiriko ahaldun Iñaki Goñik; Portu Agintaritzako lehendakari Asier Atutxak; eta PMM Plataforma Marítimo Multimodal S.L. sozietateko administratzaileetako bat den Javier Aldanak (Tuteran du egoitza), jarduera kudeatzeaz arduratuko dena. Sinadura-ekitaldian izan ziren ere, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari eta Tuterako Nekazaritza Elikagaien Hiriko Administrazio Kontseiluko lehendakari Isabel Elizalde; Portu Agintaritzako operazio-zuzendari Luis Gabiola eta PMM enpresako gainerako bazkideak: Jon Loroño, Javier García eta José Luis Alzaga.

Ekitaldian, Elizalde kontseilariak "Nafarroako Erribera osoaren nazioarteko garapenerako proiektu horrek duen garrantzia" azpimarratu du, eta esan du "balio erantsi handia izango dela zonalde horretara enpresa berriak etorri ahal izateko". Ildo horretatik hitz egin du ere Iñaki Goñik; azken horrentzat, akordio hau"Nafarroako enpresetarako aukera paregabea da, plataformari esker salgaien garraioa arinagoa, fidagarriagoa eta eraginkorragoa izango da, beren lehiakortasunari eragingo dio eta nazioarteko merkatuetan sartzea erraztuko die".

Bestalde, Bilboko Portuko Agintaritzako lehendakari Asier Atutxak nabarmendu duenez, "proiektu hau garrantzitsua da, Tuterarako bereziki, eta Nafarroarako oro har, Bilboko Portua garatzeko zonalde estrategiko eta naturala baitira". Alde horretatik, eta Tuterako Nekazaritza Elikagairen Hiriko plataforma berri horren osagarri, Bilboko Portuko zabaltze-gunean 10.000 metro koadroko emakida bat izapidetzen ari dira.

Portu Agintaritzak bere administrazio-kontseiluari horri lotutako bi proiektuen berri eman dio.

Salgaien kudeaketa eta garraio intermodala

Nazioarteko garraio multimodala herrialde batetik bestera salgaiak garraiobide bat baino gehiago erabiliz garraiatzea da (errepidez, trenez, airez, itsasoz edo ibaian zehar), zama-hausketarik izan gabe. Hau da, salgaiak garraiobidea alda dezake ibilbidean zehar, baina garraio-aldaketa horretan salgaiak batuta izan behar du. Plataforma berrian salgaiak sendotzeko eta ez sendotzeko lanak egingo dira funtsean, edukiontziak utziko dira, eta salgaiak jaso eta entregatuko. Edukiontziak hutsik ez joatea da helburua, eta zonaldeko enpresen sinergiak baliatzea eta plataforma multimodaleko zentralizazioa baliatzea. Baina ondorengo abantailak ere izango ditu: arintasun dokumentala, logistika-kostuak aurreztea eta zerbitzu multimodalak hobetzea.

Tuteran jarriko den plataforma zonaldearen garapen multimodalerako lehen urratsa da; izan ere, aldi berean, beste azpiegitura batzuk abiarazteko egokitasuna aztertuko da, Castejon trenbideko korapilo intermodala, adibidez.

Tuterako Nekazaritza Elikagaien Hiria

Itsasoko plataforma multimodal berriaren garapena mugarri bat da, Tuterako logistikako nodo berriaren garapen eta kudeaketan lan asko egin ondoren lortutako emaitza. Tuterak Ebroko Korridorean duen eragina baliatuz, Nafarroako hegoaldeko enpresak lotu daitezke, eta beren produktu nahiz zerbitzuak estatuko eta nazioarteko ibilbideetan jar ditzakete. Hala, 2008. urtean, jadanik, nodo horrek azpiegitura aurreratuenak izango zituela aurreikusten zen eta, hari esker, Erriberako garraio eta logistikako jarduera publiko eta pribatuak koordinatu ahalko ziren.

Tuterako Nekazaritza Elikagaien Hiriak eskainitako zerbitzuak finkatzea dakar, gainera; hura nekazaritza-elikagaien sektoreko enpresen kostuak nahiz ahaleginak aurrezteko asmoz sortu zen, estatu eta nazioarteko enpresa-parke bihurtzeko asmoz, bertan azpiegiturak modu iraunkorrean partekatzeko eta berrikuntza prestakuntzako zerbitzuak izateko.

Tuterako Nekazaritza Elikagaien Hiriak milioi bat metro koadro ditu gaur egun, eta bertan 40 enpresatik gora dago, geografikoki leku paregabean dagoela erakarrita, zerbitzu zentralizatuak dituztelako eta energia-hornidurari lotutako gastuetan aurrezte handia eragiten dutelako.

2007.urtean abian jarri zenetik, 2014ko ekitaldia historiako onena izan da; 4 proiektu berri hartu ditu (62.000 m2), eta haien artean azpimarratu behar dira, UVESAren inkubagailu berria, Jamones Volatínen fabrika berria, Bardeetako gasolina-zerbitzugunea zabaltzea eta Jata enpresaren ekoizpen, logistikako eta merkataritzako proiektu berri bat.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa