(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak zortzi hilabeteko epean Nafarroako garapen ekonomikorako hamar plan estrategikoak onartuko ditu asteazkena, 2015.eko abenduak 30


Gobernuak 60 milioi euro inguru erabiliko ditu enpresetan, I+G+Ban inbertitzeko eta tunel nahiz zubiak hobetzeko


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak zortzi hilabeteko epe batean onartzea aurreikusten du Foru Komunitatearen garapen ekonomikoa antolatuko duten hamar plan estrategikoak: industrian, nazioartekotzean, teknologia berrietan eta ikerketa alorrean, besteak beste.

Haietatik garrantzitsuena, "Espezializazio Adimentsuaren Estrategia", Moderna Planaren eguneraketa, martxoan amaituta izango da, eta hura bultzatzeko, urtarrilean Gobernuak Sodenan organo aholku-emaile bat eratzea proposatuko du, eragile pribatuen partaidetza bideratzeko.

 CENER eraikina

Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategia martxoan onartuko dela aurreikusten da.

Nafarroako Gobernuak zortzi hilabeteko epe batean onartzea aurreikusten du Foru Komunitatearen garapen ekonomikoa antolatuko duten hamar plan estrategikoak: industrian, nazioartekotzean, teknologia berrietan eta ikerketa alorrean, besteak beste.

Haietatik garrantzitsuena, "Espezializazio Adimentsuaren Estrategia", Moderna Planaren eguneraketa, martxoan amaituta izango da, eta hura bultzatzeko, urtarrilean Gobernuak Sodenan organo aholku-emaile bat eratzea proposatuko du, eragile pribatuen partaidetza bideratzeko.

Sektore publiko, pribatuak eta ezagutzaren sektoreak parte hartuko dute. Organo berria honako honetaz arduratuko da: estrategia berrikusteaz, adierazleak neurtzeaz, edo plan sektorialetatik sortutako proiektuez.

Agiri horiekin (garapen-eredua eta industrializazio-planak, nazioartekotzea, ekintzailetza, ekonomia soziala, zientzia eta teknologia, energetikoa, turistikoa, merkataritza eta banda zabala), Gobernuak "oinarri sendoak" finkatu nahi ditu koadro makroekonomikoetan sumatzen diren susperraldirako, Manu Ayerdi lehendakariordeak azaldu duenez; Ayerdik, Ogasun eta Politika Ekonomikoko kontseilari Mikel Aranbururekin batera, prentsaurrekoa eman du urteko azken Gobernu Kontseiluaren ondoren.

Ayerdi lehendakariordeak adierazi du Gobernuak plangintzako lana egikaritzearekin nahasten duela. Azken alor horretan, Garapen Ekonomikorako Departamentuak 2016ko lehen hiruhilekora aurreratu nahi du laguntza-deialdien argitalpena, "lurraldean ahalik eta lasterren ebatzi daitezen eta ondorioak izan ditzaten". Berrikuntzen artean, departamentuak klusterraren sorrera babesteko deialdi bat aterako du; izan ere, Gobernuak enpresen arteko lankidetza sustatu nahi du, garapen ekonomikoan etorkizunean izan dezakeen eraginagatik.

Bestalde, Nafarroako Gobernua garapen ekonomikora bideratutako gastuetarako akordioak jadanik hartzen hasi da, 2016an larrialdi sozialei erantzun ondoren.

41 milioi euro I+G+Brako eta enpresa-inbertsoetarako

Hala, Gobernuko azken bileretan, 60 milioi inguruko urte anitzeko gastuek onartu dira, eta haietatik 24,5 milioi I+Gerako, proiektu estrategikoetarako eta Manunet IIrako dira (2016-2019), eta 16,5 milioi ETEetan nahiz industriako enpresa handietan inbertitzeko (2016 eta 2017)

Gainera, azpiegituretan, Gobernuak 7,5 milioi euro baimendu ditu N-121-A errepideko (Belate, Almandoz, Oieregi eta Sunbilla) tuneletan jarduketa-plan bat egiteko, 2004an ezarritako Europako gutxieneko segurtasun-baldintzei egokitu behar zaizkienak: bazterbide berriak, drainatze-sistemak eta toxikoen ebakuazioa, suteei aurre egiteko kableak, suteak itzaltzeko sistemak eta larrialdiko hornidura elektrikoa... Inbertsioak 2016 eta 2019 artean egingo dira.

6,6 milioi euro ere erabiliko dira Leitzarango Autobiako hiru zubiak (Astomela, Kasarna eta Larrazpi) datozen hiru urteetan konpontzeko (2016-2018); 4 milioi euro inbertituko dira lan horietan. Honako hauek ere konponduko dira: Iberokoa, Arakil gainean (NA-700); Tuterakoa, Ebro gainean (NA-8703); Mendigorriakoa, Arga gainean (NA-6031); Contiendakoa, Belaguan (NA-137); Lizarrakoa, Arga gainean (NA-1110) eta Miranda-Argakoa (NA-6140). Bestalde, Gobernuak 2,3 milioi euro bideratuko ditu bidaiarien garraio erregularreko zerbitzuen modernizazio teknologikorako.

2016an, departamentuak zonalde bakoitzeko enpresariekin biltzen jarraituko du, eta azpiegitura handiei buruzko eztabaida "arrazionalizatzen" saiatuko da (Ubidea eta AHT). Garapen Ekonomikoa ere elkarrenganako berme-sozietateekin akordio bat lortzen saiatzen ari da enpresa txiki eta ertainei finantzaketa jasotzeko aukera hobea eskaintzeko, inbertsioetan nahiz zirkulatzailean.

Testuinguru horretan, departamentua inbertsio-proiektuei erantzuten ari zaie.Volkswagen edo Tuterako Nekazaritza Elikagaien Hiriari, zerbitzu, energia edo industriaren beste ekimen batzuk gehitzen zaizkie. Halaber, Nafarroako hainbat zonaldetako eragile sozialekin harremanak izaten jarraitzen du.

Elkarrizketa Sozialaren Kontseilua

Kontzertazio sozialaren aldeko apustuaren arloan, urtarrilean ere Gobernuak Elkarrizketa Sozialaren Kontseilua aldatzeko proposatuko du, izen horrekin edo beste batekin, erakunde gehiagoren partaidetza errazteko, Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin jadanik egin den moduan.

Gobernuak aldaketaren foru-legea enpresa-erakunde eta sindikatuei helaraziko die, parlamentuan izapidetu aurretik eztabaidatu dadin.

Gobernuak hartuko duen neurri adierazgarrienetako baten bidez, eragile adierazgarrienei erreferentzia ez egitea proposatuko du (gaur egun UGT, CCOO eta CEN bakarrik daude ordezkatuta), eta % 10 baino handiagoko ordezkaritza-kuota bat ezartzea. ANEL gonbidatzea ere aurreikusten du, ekonomia sozialeko ordezkaria, ahotsa izanik baina botorik gabe.

Gobernuaren ustez, Kontseilu horren jarduera enpresa-ereduan eta zuzendaritza nahiz plantillen arteko harremanen ereduan oinarritu behar da (hitzarmen sektorialak, hitzarmenak ez betetzea, gatazkak konpontzea, arriskuen prebentzioa…). Elkarrizketa sozialaren barnean ez dagoela iritzi du, foro honetan: I+G+Bko politiken definizioa, nazioartekotzea, inbertsioaren sustapena, azpiegiturak... Gobernuaren ustez, alor horretan Gobernuak partaidetza kaltetutako eragile pribatuekin antolatu behar du. Adibidez, berrikuntzari buruz, enpresek, unibertsitateek, klusterrek eta abarrek hitz egin beharko dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa