(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak % 2,9ko hazkunde-aurreikuspenari eusten dio 2016. urterako asteazkena, 2015.eko abenduak 30


Aranburu kontseilariak aurreratu duenez, Foru Komunitateak defizitaren helburua beteko du


Transcripción textual del video

Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdik aipatu du"zuhurtzia logikoaren barnean zentzuzko baikortasuna" duela Foru Komunitateren etorkizunari dagokionez. Hark azaldu duenez, Estatuko nahiz nazioarteko zalantzak jarraitzen duten arren, koadro makroekonomikoari eusten zaio; irailean jadanik % 2,8 haziko zela aurreikusten zuen 2015ean eta % 2,9 2016an, eta datorren urtean 6.000 enplegu sortuko zirela.

Gobernuko azken kontseiluaren ondoren emandako prentsaurrekoan, Ayerdik eta Ogasun eta Finantza Politikako kontseilari Mikel Aranburuk aipatu dute jarduera ekonomikoaren hobekuntza hori (enpresa-jarduera handiagoa eta enpleguaren hobekuntza) 2015ean izandako zerga-bilketaren igoeragatik gertatu dela; hari esker, kontuak orekatu ahalko dira.

Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdik aipatu du"zuhurtzia logikoaren barnean zentzuzko baikortasuna" duela Foru Komunitateren etorkizunari dagokionez. Hark azaldu duenez, Estatuko nahiz nazioarteko zalantzak jarraitzen duten arren, koadro makroekonomikoari eusten zaio; irailean jadanik % 2,8 haziko zela aurreikusten zuen 2015ean eta % 2,9 2016an, eta datorren urtean 6.000 enplegu sortuko zirela.

Gobernuko azken kontseiluaren ondoren emandako prentsaurrekoan, Ayerdik eta Ogasun eta Finantza Politikako kontseilari Mikel Aranburuk aipatu dute jarduera ekonomikoaren hobekuntza hori (enpresa-jarduera handiagoa eta enpleguaren hobekuntza) 2015ean izandako zerga-bilketaren igoeragatik gertatu dela; hari esker, kontuak orekatu ahalko dira.

Aranburu kontseilariak aurreratu duenez, Nafarroak defizitaren helburua beteko du. 2014 milioi euro finantzatzeko beharra dago. 127,8 milioi euro defizitaren helburuari dagokio (BPGaren % 0,7), eta 2013 nahiz 2014tik ordaintzeke zeuden Estatuari egindako ordainketak (72,8 milioi) ez dira kontatuko (Hitzarmen Ekonomikoaren otsaileko erabakia). Beraz, 3,5 milioi euroko desbideratzea dago. "Egonkortasun horren helburua bete egingo da", esan du Aranburuk, eta desbideratzea "ez dela garrantzitsua".

2015.urtea finantzakoak ez diren 61,6 milioiko diru-sarreren igoera batekin itxiko dela aurreikusten da eta, gastuan, 121,8 milioiko desbideratzearekin.

Zerga-bilketa

Abenduko datuak zein diren jakiteko zain, zerga-bilketa % 6,6 igo da (197 milioi): 2.976tik 3.173 milioira. Diru-sarreren jokabide egokia PFEZen, Sozietateen gaineko Zergaren eta BEZaren diru-bilketagatik gertatu da bereziki, bai eta loterien kargatik ere.

Zerga zuzenak % 8,8 igo dira. PFEZari dagokionez, % 5,7 igo da (+62 milioi euro). Nolanahi ere, lan-txikipenen igoera suspertze ekonomikoagatik espero zena baino txikiagoa izan da, 2014ko amaieran onartutako zerga-erreformak eragin baitu (2015eko aurrekontuan 30 milioiko kostua kalkulatu zen). Gainerako osagaiek (aurreztea, kuota diferentziala),oro har, PFEZ bidezko diru-bilketa igotzea eragin dute, Aranburuk azaldu duenez. Gainerako zergetarako, zerga-arau aplikagarria 2014koa zen, urte horretako zerga-erreformaren aurretik.

Sozietateen gaineko Zerga % 11 igo da (+23 milioi). Estatuarekin harmonizatutako zerga zuzen berriek (loterien karga, banku-gordailuak eta energia elektrikoaren ekoizpenaren balioa) azaltzen dute 31,7 milioi euro. Ondarearen gaineko Zerga % 6,7 igo da (3 milioi euro).

Zeharkako zergetan (+% 4,7), BEZa da figura garrantzitsuena eta zergen bidezko diru-sarrerak igotzen gehien laguntzen duena. Haren diru-bilketak 93,4 milioiko igoera izan du 2014ko urtearekin alderatuz (% 8,5). Igoera hori gertatu da, alde batetik, kudeaketa zuzeneko diru-bilketa hobetu delako eta, bestetik, batez ere, jasotako BEZagatik izandako doikuntza fiskalagatik. Aldiz, zerga bereziek ez dute jokabide egokia izan.

Aurrekontu-zailtasunak jarraitzen du

Nolanahi ere, aurrekontu-zailtasunak jarraitzen du. 2010-2015 epean, Nafarroak finantzaketa-gaitasunean 775 milioi euro galdu du (Estatuari egindako ekarpenaren areagotzea, zor publikoaren interesen ordainketa, gehieneko defizitaren murrizketa). Egoera zail horiei 2014ko zerga-erreforma gehitu behar zaie, 2015 eta 206 artean 103 milioiko diru-bilketa ekarriko duena.

Egoera horri erantzuteko, larrialdi sozialeko egoerei erantzuteko eta zerbitzu publikoak sendotzeko, Nafarroako Gobernuak zerga-erreforma sustatu du; 2014ko zerga-egoerara bueltatzen du eta progresibitatearen mekanismoak jasotzen. Gainera, 2016an, Ogasunak iruzurraren aurkako borroka berrikusiko du ere, eta 2015-2020 urteen ekarpena negoziatu beharko du Estatuarekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa