Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Programak 2017an ekarriko dituen berritasunen berri eman du Laparra kontseilariak, Tuterako Udala ekimen honetan sartzeko hitzarmena sinatu ondoren
Laparra lehendakariordea, Tuterako Udalarekin hitzarmena sinatzen.
(
irudia handitu
)
Interesik gabeko 12.000 euro arteko maileguak higiezinak egokitzeko, jabekideen erkidegoko gastuen zati bat ordaintzea eta energia-eraginkortasunaren ziurtagiria ordaintzea dira alokairurako etxebizitza-poltsaren 2017rako berritasun nagusiak; Poltsa hori Nafarroako Gobernuak sustatzen du NASUVINSA sozietate publikoaren bitartez.
Halaxe azaldu du gaur Foru Gobernuko Eskubide Sozialetako lehendakariorde eta NASUVINSA sozietate publikoko presidente Miguel Laparra jaunak, Tutera programa horretan sartzeko hiri horretako Udaleko alkate Eneko Larrarterekin hitzarmena sinatu ondoren.
Tutera alokairu-poltsan sartzeko akordioaren helburua da Nafarroako Gobernuak eta Tuterako Udalak lankidetzan jardutea udalerri horretan hutsik dauden etxebizitzak antzemateko eta mugiarazteko, etxebizitza horiek modu eraginkorrean okupatu eta egon daitezkeen etxebizitza-eskatzaileen esku jar daitezen.
Beste neurri batzuen artean, etxebizitzaren bulego bakarra sortzea jasotzen da, etxebizitza babestuen bizigarritasunarekin, birgaitzeekin eta errentamenduarekin lotutako kudeaketak zentralizatzeko helburuz.Adierazi bezala, hitzarmenaren sinatze-ekitaldian, Laparra lehendakariordeak iragarri du hainbat berritasun dakartzala Alokairu-poltsaren programak 2017. urte honetarako, erakargarriagoa izan dadin beren etxebizitza errentan eman nahi duten etxejabeentzako.
Lehenengo berritasuna da poltsako etxebizitzen jabekideen erkidegoko gastuak NASUVINSA sozietateak hartuko dituela bere gain, hileko 50 euroko mugarekin.Bigarren neurria izango da interesik gabeko finantzazioa eskaintzea etxebizitza Alokairu-poltsan sartu ahal izateko beharrezkoak diren egokitzapen-gastuetarako –12.000 euro gehienez–, errentamenduko ondorengo errentekin konpentsatuko direnak.
Azkenik, NASUVINSAk hartuko du bere gain Alokairu-poltsarako aurkezten diren etxebizitzetarako energia-eraginkortasunaren ziurtagiria prestatzeko zeregina ere, ziurtagiri hori aldez aurretik ez badute, edo bost urteren ondoren etxebizitza berriro eskaintzen denean poltsarako eta, kasu honetan ere, ziurtagiririk ez duenean.
Halaber, alokairu-poltsa handitzeko zabalkunde-ekintzak egitea aurreikusten dute; hala nola posta elektronikoak bidaliko zaizkie Nafarroako Gobernuko langileei horri buruzko informazioa emateko, gutun pertsonalizatuak ustez okupatu gabe dauden etxebizitzen titularrei eta etxebizitzen okupazioari buruzko ikuskapenak egingo dira, ez horrenbeste zehapen-helburuekin, poltsan sar daitezen saiatzeko baizik.
Tuterako Udala
Hitzarmen hori sinatuta, Tuterako Udala Nafarroako Gobernuak kudeatzen duen Alokairurako Etxebizitza-poltsa programaren erakunde laguntzailea da; horrek esan nahi du herritarrei programari buruzko informazioa emateko eta kudeaketak arintzeko konpromisoa hartzen dituela bere gain.
Halaber, Udalak aztertu egingo du Alokairu-poltsaren bitartez beren etxebizitza errentan ematen duten etxejabeei zerga-salbuespenen bat edo zuzeneko laguntzaren bat aplikatzeko aukera, eta udalerrian dagoen errentamenduko etxebizitzen eskaria zenbatuko du, eta babestutako etxebizitzen eskatzaileen errolda baten bitartez bideratuko du.Tuterako Udalaren konpromisoen artean, gainera, hutsik dauden etxebizitzak antzemateko mekanismoak aztertzea dago, jabeei etxebizitza horiek okupatzeko aukerak proposatzeko, eta interesa duten etxejabeei beren etxebizitzak eskaintzeko kudeaketak errazteko helburuz; etxejabeek NASUVINSAn edo udaletxean bertan aurkez ditzakete beren eskaintzak.
Maizter izango direnek udaletxean bertan aurkez dezakete kontratuak sinatzeko zein, babestutako etxebizitzen arloan indarrean dagoen araudiaren arabera jaso dezaketen errentamenduagatiko diru-laguntza eskatzeko edo berritzeko beharrezko dokumentazioa.
Programaren bermeak
Gaur iragarritako berritasunez gain, gogorarazi behar da honako berme hauek eskaintzen dituela Alokairu-poltsak:
errenta ziur eta dagokion garaian kobratzea; etxebizitza egoera onean itzultzea eta arrisku anitzeko etxebizitza-asegurua (edukitzailea) kontratatzea (enpresa publikoaren kontura), etxebizitzan gerta litezkeen ezbeharrak estaliko dituena.
Beren etxebizitzak programa horretan sartzeko interesa duten etxejabeek 848 420601 telefono-zenbakira deituta, Nafarroako Gobernuaren www.vivienda.navarra.es webgunean eta Tuterako Udalaren bulegoetan edo Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoan jaso dezakete informazioa.
Programa horrekin, Eskubide Sozialetako Departamentuaren helburua da alokairuan babestutako etxebizitza gehiago eskaintzea, Alokairu-poltsari atxikitako etxebizitza kopurua 400 bat etxebizitzatan handituta legealdi honetan, era horretan, hazten doan herritarren eskaria asetzeko. Gainera, jasangarritasun-neurri garrantzitsua da etxebizitza hutsak merkatuan jartzea, gutxiegi erabiltzen den baliabide bat berrerabiltzen eta hiriguneak dinamizatzen laguntzen baitu.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen