(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eremu ez-euskalduneko D ereduaren eskaintzari buruzko informazio-hitzaldien zikloari ekingo zaio astelehenean osteguna, 2017.eko urtarrilak 26


Lodosa, Castejonen, Caparroson, Cintruenigon, Tafallan, Antzinen, Tuteran, Allon, Los Arcosen, Zangozan, Noainen, Larragan, Mendigorrian eta Peraltan


Haur eta Lehen Hezkuntzan aurre-inskripzioa egiteko hurrengo aldiari begira ikastetxeak promozionatzeko "Aukeratu publikoa. Kalitateagatik, gertutasunagatik" lelopean egingo den publizitate-kanpaina orokorraren barruan, datorren astelehenean, urtarrilak 30, eremu ez-euskaldunean informazio-hitzaldien ziklo bati ekingo zaio Lodosan eta Castejonen; asteartean, hilak 31, Caparroson eta Cintruenigon; asteazkenean, otsailak 1, Tafallan eta Antzinen; otsailaren 2an, osteguna, Tuteran eta Allon; ostiralean, hilak 3, Los Arcosen eta Zangozan; otsailaren 6an, astelehena, Noainen eta Larragan, eta asteartean, otsailak 7, Mendigorrian eta Peraltan. 17:00etan hasiko dira hitzaldi guztiak.

http://www.navarra.es/home_eu/especial/PreinscripcionEscolar/ helbidean egin daitezke aurre-inskripzioak, eta 848426617-848426977 telefono zenbakietara deituta jaso dezakezue informazio gehiago.

Publizitate-kanpaina orokorraren gastu osoa 56.000 eurokoa da, eta prentsan, irratian eta aldizkarietan egingo da.

Hiru urteko ia sei mila ikasle hasi dira Nafarroako hezkuntza-sisteman 2016-2017 ikasturtean.

Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan matrikulatutako guztien artean, 18.395 ikaslek eman dute izena irakaskuntza publikoko D ereduan.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa