(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ogasunak 3.249 milioi euro bildu zuen iaz, 2015ean baino % 1,6 gehiago ostirala, 2017.eko urtarrilak 27


% 5,3 igo dira PFEZtik datozen diru-sarrerak, eta % 11,5 Sozietateen gaineko Zergatik datozenak


Zerga Ogasunaren egoitza.

Nafarroako Zerga Ogasunak 3.249 milioi euro bildu zuen guztira 2016an; horrek esan nahi du urte arteko % 1,6ko igoera gertatu dela, hau da, aurreko ekitaldian baino 51 milioi euro gehiago jaso dela. Igoera hori PFEZtik (% 5,3ko igoera) eta Sozietateen gaineko Zergatik (% +11,5) datozen diru-sarrerei esker lortu da batez ere.

Zentzu homogeneoan, % 3,7 igo da diru-bilketa 2016ko ekitaldiaren itxieran, 2015eko datuekin alderatuta. Hori gertatu da, batez ere, 2016an BEZren 13 hilabete itzuli direlako ohiko 12 hilabeteren ordez.

PFEZri dagokionez, nabarmentzekoa da lan-atxikipenen bilakaera positiboa izan dela urtean, urte arteko % 5,3ko hazkundearekin; horrela, hasierako aurreikuspenak gainditu egin dira. Hazkunde horren arrazoietako bat 2015eko abenduan onartutako erreforma fiskala da, eta lan-merkatuaren jokaera ona. Garrantzi erlatibo txikiagoarekin bada ere, nabarmentzekoak dira, halaber, autonomoek eta profesionalek egindako PFEZren ordainketa zatikatuak, % 8,16 igo dira.

Sozietateen gaineko Zergari dagokionez, esanguratsua da zerga horren konturako ordainketaren % 11,5eko igoera; horretan eragina izan du Estatuko araudiaren arabera zergak ordaintzen dituzten enpresetarako Espainiako Gobernuak urritik aurrera onartutako igoerak, nahiz eta urte osoko datuetan horrek izan duen eragina bigarren hiruhilekoan izandakoa baino askoz txikiagoa izan.

Gainerako zerga zuzenetan, berriz, jokaera negatiboa izan da oro har. Batetik, deigarriak izan daitezke Oinordetzen gaineko Zergaren eta Ondarearen gaineko Zergaren kuotek izan dituzten jaitsierak, % 17,1ekoa eta % 35,6koa hurrenez hurren, batez ere 2014an onartutako erreforma fiskalaren ondorioz. Bestalde, kapital-atxikipenek % 13ko gainbehera izan dute, merkatuak duen interes-tasa txikien ondorioz. Hala ere, badirudi urteko azkeneko hilabeteetan moteldu egin dela joera negatibo hori.

Zeharkako zergak

BEZri dagokionez, aipatzekoa da, oro har, diru-bilketa 2015ekoaren antzerakoa izan dela, % 0,2ko igoera txikiarekin. Hala ere, zerga horren osagaiak aztertuz gero, ikusiko dugu diru-bilketa bera % 6,21 hazi dela urte arteko alderaketan.

Bestalde, hazi egin dira enpresa esportatzaileen jarduera eta enpresek egindako inbertsio-prozesuak; horri 13 hilabeteko itzulketak (2015ean 12 ordaindu ziren) gehitzen badizkiogu, esan nahi du % 12ko igoera egon dela BEZren itzulketetan. Datu horren arabera, kudeaketa zuzeneko diru-bilketak % -5,4ko bariazioa izan du.

Zerga Bereziek, oro har, % 7,88ko igoera izan dute, batez ere 2013. urteari dagokion Hidrokarburoen gaineko Zergaren doikuntzaren likidazioagatiko urte arteko alderaketan oinarrituta; doikuntza hori 2015eko abenduan egin zen, eta Nafarroari ordaintzea egokitu zaio. Zerga horien kudeaketa zuzeneko diru-bilketari dagokionez, 2015ekoaren ia berdina da, jaitsiera txikiarekin (% 0,26).

Aurrekontuetan jasotako diru-sarrerekiko alderaketa

Aurrekontuen hasierako aurreikuspenekin lotuta, % 98,27an bete dira; hau da, % 1,73ko aldea dago. Aurrez aipatutako BEZren itzulketaren inguruabarraz gain, beste arrazoietako bat da ez dela aurrerapenik izan Estatuarekiko negoziazioan. Horregatik, ezinezkoa izan da 2015-2019 bosturtekoaren zeharkako zerga-bilketaren doikuntzarako indize eta metodo berriak hitzartzea; 75 milioi euroko aurrekontua zegoen horretarako.

Inguruabar horiek alde batera utzita, betetakoaren portzentajea % 101,5ekoa izango litzateke; hau da, aurreikusitakoa baino % 1,5 handiagoa eta, beraz, aurrekontuaren aurreikuspenen barruan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa