(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak LAGS igoko die 2.800 bat langileri asteazkena, 2017.eko otsailak 1


Onuradunak dira desgaitasuna duten pertsonentzako Enplegu-zentro Berezietan, Gizarteratzeko Enpresetan eta gizarte-enplegu babestuko programen bitartez kontratatutako langileak


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak erabaki du gobernu zentralak onartutako Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren % 8ko igoera aplikatzea LAGSn aipatzen diren laguntza publikoei esker kontratatutako 2.800 lagun ingururi. Hain zuzen ere, desgaitasuna duten pertsonentzako Enplegu-zentro Berezietan, Gizarteratzeko Enpresetan (garai bateko Gizarteratzeko Zentroak) eta gizarte-enplegu babestuko programaren bitartez kontratatutako pertsonak dira onuradunak.

langileak

Langile taldea.

Nafarroako Gobernuak erabaki du gobernu zentralak onartutako Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren % 8ko igoera aplikatzea LAGSn aipatzen diren laguntza publikoei esker kontratatutako 2.800 lagun ingururi. Hain zuzen ere, desgaitasuna duten pertsonentzako Enplegu-zentro Berezietan, Gizarteratzeko Enpresetan (garai bateko Gizarteratzeko Zentroak) eta gizarte-enplegu babestuko programaren bitartez kontratatutako pertsonak dira onuradunak.

Gaur eman dute neurri horren berri Miguel Laparra Eskubide Sozialetako lehendakariordeak eta Mikel Aranburu Ogasuneko kontseilariak Gobernuaren saioan. Gaur egun, desgaitasunen bat duten 1.600 bat lagunek lan egiten du Enplegu-zentro Berezietan, 200 bat lagunek Gizarteratzeko Enpresetan, eta urtean 1.000-1.200 bat pertsona kontratatzen da udalei zuzendutako gizarte-enplegu babestuko programaren bitartez.

Soldata-igoera horri aurre egin ahal izateko, beharrezkoa izan zen parlamentuko bi zuzenketa aurkeztea Gobernua babesten duten lau alderdiek proposatuta, 800.000 eurokoa Enplegu-zentro Berezietarako eta Gizarteratzeko Enpresetarako. Gizarte-enpleguaren kasuan, programarako oro har aurrekontuetan aurreikusitako sei milioi euroko zenbatekoaren barruan sartzen da kostu hori.

Gainera, bi kontseilariek azaldu dute 2017rako lanbide arteko gutxieneko soldata ezartzen duen abenduaren 30eko 742/2016 Errege Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriak ezartzen duela % 8ko igoera ez zaiela aplikatuko LAGSn aipatutako gizarte-laguntzei. Laguntza horietarako aurreko LAGS aplikatzen da, eta Eragin Anitzeko Errenta Adierazle Publikoa (IPREM) handitzen den heinean handituko direla laguntzok. Oraingoz Gobernu Zentralak ez du IPREM igo eta, beraz, LAGSn aipatutako Nafarroako gizarte-laguntzak 2016an bezala geratuko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa