(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 22.000 pentsio osatuko ditu 2017an, % 8ra arteko igoerekin asteazkena, 2017.eko otsailak 15


% 8 igoko dira alarguntasun-pentsioetarako kenkari fiskalak, eta zenbateko txikiagoko gainerako kotizaziopeko pentsioak hiru urtetan parekatuko dira


Transcripción textual del video

Nafarroako 22.000 pentsioduni osatuko zaizkie beren pentsioak 2017an, % 8ra arteko igoerekin, Miguel Laparra Eskubide Sozialetako lehendakariordeak gaurko Gobernuaren saioaren ondorengo prentsaurrekoan jakinarazi duenez. Batetik, % 8 handituko dira alarguntasun-pentsioetarako kenkari fiskalak 2017an eta, bestetik, Lanbide Arteko Gutxieneko Soldatara iristen ez diren kotizaziopeko pentsioak pixkanaka igotzen joango dira, hiru urtetan alarguntasun-pentsio berriekin parekatu arte.

Nafarroako 22.000 pentsionistari osatuko zaizkio bere pentsioak 2017an.

Nafarroako 22.000 pentsioduni osatuko zaizkie beren pentsioak 2017an, % 8ra arteko igoerekin, Miguel Laparra Eskubide Sozialetako lehendakariordeak gaurko Gobernuaren saioaren ondorengo prentsaurrekoan jakinarazi duenez. Batetik, % 8 handituko dira alarguntasun-pentsioetarako kenkari fiskalak 2017an eta, bestetik, Lanbide Arteko Gutxieneko Soldatara iristen ez diren kotizaziopeko pentsioak pixkanaka igotzen joango dira, hiru urtetan alarguntasun-pentsio berriekin parekatu arte.

Kostuen eta ondorio sozialen azterketa egin ondoren gaur Gobernuari aurkeztu zaion proposamenak planteatzen du 2017an % 8 igotzea alarguntasun-pentsioetarako kenkari fiskala; hau da, Lanbide Arteko Gutxieneko Soldatak izan duen igoera bera. Igoera horrek 9.490 bat alarguni eragingo dio; horietatik % 98 emakumeak dira. Horrek eskatzen du inbertsio soziala % 300 baino gehiago handitzea; 3,2 milioi eurokoa izan zen 2016an, eta 2017an 10 milioikoa izatea aurreikusten da.

Halaber, Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata baino errenta txikiagoa duten kotizaziopeko pentsioak jasotzen dituzten eta alarguntasun-pentsioen kenkari fiskalik jasotzen ez duten pertsonek osagarri bat izango dute 2017. urtetik aurrera, hiru urtez, beren pentsioak 2017ko Lanbide Arteko Gutxieneko Soldatarekin parekatzeko. 707,60 eurokoa da gutxieneko soldata hori (hileko 825,53 euro, aparteko ordainsarien berdinbanaketarekin). Kolektibo horretan, emakumeak dira % 56, eta gizonezkoak % 44.

Horrela, 2016ko Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata baino diru-sarrera txikiagoak dituzten pentsionista guztiek % 2ko igoera izango dute beren diru-sarreretan; horri gehitu behar zaio 2016ko Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren eta jasotzen zuten zenbatekoaren arteko aldea. Hau da, hileko 668,30 euro, edo 779,6 euro, aparteko ordainsariak berdinbanatuta. 2018an eta 2019an, pertsona horiek % 3ko beste igoera bat izango dute urte bakoitzeko; horrek esan nahi du, 2019. urterako, alarguntasun-pentsioekin erabat parekatuko direla beren errentak.

Aurreikusita dagoenez, bigarren neurri horrek gaur egun Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata baino pentsio txikiagoak jasotzen dituzten eta, beraz, alarguntasun-pentsioak jasotzen dituzten pertsonekin alderatuta desabantaila egoeran dauden 12.466 onuradun izango ditu. Aurreikusten denez, 2019an erabat garatuta dagoenean, neurri hori abian jartzeko egin beharreko inbertsio soziala urte bakoitzeko 9,6 milioi eurokoa izango da. Eskubide Sozialetako Departamentuak –Gizarte Segurantzarekin datuak kontrastatuta– egindako kalkuluen arabera, 2016ko abenduan, hileko 408,10 euroko ZBNS (zahartzaro eta baliaezintasuneko nahitaezko sorospena) pentsioak zituzten 53 pertsona zeuden Nafarroan; 65 urtez azpiko pertsona bakarreko titularren 1.818 pentsio, hileko 586,50 eurokoak; hileko 627,7 euroko 8.871 pentsio; eta 1.724 lagun, hileko 677 euroko batez besteko pentsioarekin. Lehendabiziko hiru taldeei % 63,7, % 12 eta % 4,8, hurrenez hurren, igoko zaie jaso beharreko zenbatekoa 2017an; eta laugarrena, berriz, % 3,41 igoko da 2018an. 2018an jasoko dituzte zenbateko osagarriak, 2017ko errenta-aitorpena egiten dutenean; eta 2019an, berriz, 2018an igoko diren pentsioen kasuan.

Pentsio guztiak parekatzeko prozesua amaitzen denean, urtero 16,6 milioi euroko inbertsio soziala egin beharko dela zenbatesten da alarguntasun-pentsio guztiak eta Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataz azpiko kotizaziopeko pentsioak osatzeko; horrek esan nahi du bost aldiz handituko dela inbertsioa, gaur egunekoarekin alderatuta.

Erosahalmen-mailari eustea

Nafarroako Gobernuaren proposamenak jasotzen du hurrengo urteetan pentsio horiek guztiak –gehi Nafarroak ematen duen osagarria– birbaloratzea, Nafarroako KPI handitzen den neurri berean, pentsionisten ez dezaten erosahalmen-maila galdu.

Eskubide Sozialetako lehendakariordeak neurri horien balorazio oso positiboa egin du; izan ere, "programa-akordioan ezarritako helburu bikoitza lortzea dakar; hau da, alarguntasun-pentsioak hobetzea eta abantaila egoeran zeuden pentsionistak parekatzea".

"Badakigu pentsio-sistema eta gizarte-segurantza gobernu zentralaren ardura direla, eta hobe izango litzatekeela gobernu zentralak hartzea bere gain jende guztiak gutxieneko pentsio duin bat izateak dakarren kostua, baina, nolanahi ere, Nafarroako Gobernuak uste du, kontuan hartuta Nafarroan dugun bizitza-kostuaren aldea eta Gobernu honek lehentasuna ematen diola alderdi sozialari, beharrezkoa dela guk geuk egitea ahalegin bat egoera ekonomiko eskasagoan dauden adineko pertsonen bizi-baldintzak hobetzeko", azpimarratu du Laparrak.

Laguntzako pentsioak

Alarguntasun-pentsioak eta kotizaziopeko pentsioak jasotzen dituzten 22.000 pentsionista ingururi eragingo dieten neurri horiez gain, Errenta Bermatua 65 urtetik gorakoei zabaldu izanari esker, zenbatesten da laguntzako pentsioak jaso eta Errenta Bermatua baino kopuru txikiagoak jasotzen dituzten 1.300 familia-unitatek prestazio horretan ezarritako zenbatekora arteko aldea estaliko duen osagarri ekonomikoa jasoko dutela 2017an. Gizarteratzeko eta Errenta Bermaturako Eskubideari buruzko Foru Legearen Proiektuaren txosten ekonomikoan jasotzen denaren arabera, neurri horrek kolektibo horri bideratutako urteko 5 milioi euro inguruko inbertsio soziala eskatzen du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa