Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Lanaldia murrizteko modalitateak gehitzearekin batera, honako kasu hauetarako lizentziak eta baimenak hobetu dira: ospitaleratzea edo gaixotasuna, heriotzak, haurdunaldiak, tratamendu medikoak, senideen zaintza, prestakuntza eta lan-bizitza eta familia bateragarri egitearekin zerikusia duten betebeharrak
Transcripción textual del video
Foru Gobernuak eta sindikatuek aho batez onartu dituzte Nafarroako Administrazio Publikoetako langileen lan-bizitza eta familia bateragarri egitea errazteko neurri berriak, gaur eguerdian, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Mª José Beaumont kontseilariak prentsaurrekoan ezagutzera eman duen moduan, Funtzio Publikoaren Negoziaketako Mahai Orokorraren bilera, zuzendu duena, amaitzean.
Foru Gobernuak eta sindikatuek aho batez onartu dituzte Nafarroako Administrazio Publikoetako langileen lan-bizitza eta familia bateragarri egitea errazteko neurri berriak, gaur eguerdian, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Mª José Beaumont kontseilariak prentsaurrekoan ezagutzera eman duen moduan, Funtzio Publikoaren Negoziaketako Mahai Orokorraren bilera, zuzendu duena, amaitzean.
Neurri horiek "sindikatuen aldarrikapen historikoak dira, aurreko Gobernuek artatu gabeak", Beaumont kontseilariak adierazi duen moduan. Halaber, adierazi du horiei esker Nafarroako administrazio publikoak parekatuko direla neurri horiek duela asko hartutako beste autonomietako administrazioekin.
LAB, ELA, CCOO, AFAPNA eta UGT sindikatuekin lortutako akordioan, batetik, lan-bizitza eta familia uztartzeko langileek duten eskubiderako lanaldiak murriztuko dira, eta, bestetik, lizentziak eta baimenak emango dira kasu ezberdinetarako: jaiotzak, gaixotasun bidezko ospitaleratzeak, heriotzak, senitartekoak hartzea edo zaintzea, besteak beste.
Modu horretan, orain arte, langile publikoek lanaldia seiren bat, heren bat edo erdia soilik murrizteko aukera bazuten, orain, oro har, beste lau modalitate izango dituzte: lanaldiaren zortzirena, laurdena, bi bosten eta bi heren.
Hobekuntzak ordaindutako lizentzietan eta baimenetan
Ordaindutako lizentzia eta baimenei dagokienez, berri batzuk sortu dira: haurdunaldian 37. astetik aurrera, seme-alaba goiztiarrak jaiotzeagatik (ospitalean egon beharra badute), ezkontidea edo bikote egonkorra edo lehen mailako senideak zaintzeko gaixotasun oso larriaren kasuetan, erradioterapia edo kimioterapia tratamenduak jaso ondoren zerbitzuan berriz sartzea errazteko, ezkontideari edo bikote egonkorrari edo lehen mailako senideei laguntzea eskatzen duten prozedura diagnostikoak edo kirurgikoak egitera laguntzeko eta odola edo odoleko osagaiak emateko. Era berean, ordaindu gabeko baimena sortu da lanbidea perfekzionatzeko ikastaroetara joateko.
Horrez gain, lehendik zeuden lizentziak eta baimenak hobetu eta gehitu dira. Halaber, testuan sartzen dira aurreko sindikatuen akordioetan zeuden baimenak, araudi-esparrura eraman gabeak, eta lan-bizitza eta familia bateragarri egitearekin zerikusia duten betebeharrak eta ezinbesteko betebehar publiko edo pertsonalak betetzeko baimenak definitu dira.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen