(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hektor Xabier Ruiz, Nafarroako Lehendakariaren Kabineteko aholkulari berria astelehena, 2017.eko maiatzak 8


Enpresa pribatutik dator, eta komunikazio estrategikoaren eta enpresa-komunikazioaren aholkularitzan espezializatu da


Hektor Xabier Ruiz

Hektor Xabier Ruiz. ( irudia handitu )

Uxue Barkos Nafarroako Lehendakariak bere Kabineteko aholkulari izendatu du gaur Hektor Xabier Ruiz Diez.


Bilbon jaio zen Hektor Xabier Ruiz 1970ean, eta Nafarroan bizi da 1996az geroztik; gure komunitatean egin du bere ibilbide profesionalaren zatirik handiena, komunikazio estrategikoko eta enpresa-komunikazioko aholkulari gisa. Elektronikako goi-mailako ikasketak egin zituen.


“Funtsak” komunikazio- eta branding-agentzian egin du bere ibilbide profesional gehiena; berak sortu zuen enpresa hori, beste batzuekin batera, eta sormen-zuzendaria izan da orain arte. Enpresa horretan, Foru Komunitateko erakunde, entitate eta alderdi politikoentzako lan egin du, bai eta toki, Estatu eta nazioarteko mailako enpresentzako ere.

Gainera, 2015. urteaz geroztik, LIS Solutions aholkularitza-enpresarekin –Gasteizen eta Alemaniako Ulm hirian ditu egoitzak– kolaboratu du, eta big datan, marketinean eta enpresen digitalizazioan espezializatu da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa