(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foruzaingoaren Esku Hartzeko Dibisioak bere lan-metodoa berritu du, Beaumont kontseilariak legealdiaren hasieran dagoeneko jakinarazi zuen moduan ostirala, 2017.eko ekainak 9


Foruzainek bi ikastarotan parte hartu dute beraien prozedurak eguneratzeko, Ertzaintzako eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako irakasleekin 


foruzaingoa

Beumont kontseilaria Barne Departamentuko eta Foruzaingoko arduradunekin ibilgailu berriak ezagutu zituenean. ( irudia handitu )

Foruzaingoaren Esku Hartzeko Dibisioak bi prestakuntza-ikastarotan parte hartu du herritarren segurtasunarekin zerikusia duten esku-hartzeetan beraien prozedura eta teknikak eguneratzeko, lan-metodoa berritzeko helburuarekin.

Prestakuntza-jarduera horiek lau astetan egin dira, eta Ertzaintzako eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako irakasleek eman dituzte Iurretan (Bizkaia) eta Arkauten (Araba) hurrenez hurren. Ikastaro honetan Foruzaingoaren Esku Hartzeko Dibisioa osatzen duten 66 pertsonek parte hartu dute.

Prestakuntzak, prozedurak eguneratu eta poliziaren esku-hartze unitateen askoz ere modernoagoa den planteamendu batera egokitzeaz gain, gomazko piloten jaurtigailuak ordezkatu dituzten istiluen aurkako material berrien erabileran ere sakontzen du, Barne Departamentuko Zuzendaritza Nagusian adierazi duten moduan.

Ikastaroaren helburu zehatzen artean honako hauek daude: poliziaren lana gizarte-errealitate berrira egokitu behar dela ulertzea; taldeen portaerak eta erantzunak, eta parte-hartzaileengan duten eragina ezagutzea; mugimendu eta eskuadretako eraketa taktikoetan trebatzea; hedatzea trebatzea ibilgailuekin; prebentzio-kontrolak egitea, eta gorabehera konplexuen aurrean aplika daitezkeen prozedurak ezagutzea.

Ibilgailu berriak eta hain kaltegarriak ez diren materialak

Foruzaingoaren Esku Hartzeko Dibisioaren jarduteko irizpidea berritzeaz gain, material berri eta bi furgoneta ere erosi ditu. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari Mª José Beaumont atzo bertan ikusi zituen horiek Beloson dagoen (Iruñean) Komisaria Nagusian.

Hain zuzen bi Ford Transit dira, eta Foruzaingoaren beharretarako egokitu dira. Esaterako, seinalizazio optiko eta akustikoa dute; ekintza bandalikoen kontrako kristalak; babesteko burdin hesiak aurreko argietarako, seinale-argietarako eta ihes-hodirako; armazain homologatuak eta neurrirako armairuak txalekoak, maskarak, seinaleak, zizailak eta beste material batzuk gordetzeko. Ibilgailuak erosteko eta egokitzeko inbertsioa 93.310 eurokoa izan da.

Bestalde, gogoratu behar da iaz Foruzainak gomazko pilotak ordezkatu zituela, hain kaltegarriak ez diren istiluen aurkako beste material batzuk erabiltzeko. Horrenbestez, jaurtigai horiek erabiltzeari utzi zion, Gobernua osatzeko Programa Akordioan ezarritakoari jarraiki.

Horrez gain, jarduera-protokoloak eguneratu ziren eta istiluen kontrako baliabide berriak erabiltzeko prestatu ziren foruzainak, "herritarren osotasun fisikoa eta bizitza arriskuan jar ez daitezen beraien zerbitzura eta babesteko daudenen aldetik", Beaumont kontseilariak 2016ko uztailean dagoeneko Bruselan egindako hitzaldi batean aurreratu zuen moduan.

Istiluen kontrako baliabide berriak Foruzaingoaren arauzko armen barruen daude, eta horien erabilera lehen aldiz erregulatu du Nafarroako Gobernuak. Erregelamendu horrek, Beaumont kontseilariaren foru-agindu batean oinarrituta dagoenak, edozein motatako armak erabili behar diren esku-hartzeak hasten direnean, egokienak diren prebentzio-neurriak hartu beharko dituztela ezartzen du, kongruentzia, aukera eta proportzionaltasun printzipioen arabera. Behar ez bezala erabiltzen badira zehapena ezarriko da, indarreko legediaren arabera, eta horrez gain, dagozkion zigor-erantzukizunak ere gain hartuko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa