(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute 2017. urterako astelehena, 2017.eko ekainak 19


Iñaki Caminoren "Amikuze eskualdeko eskuara" liburua ere aurkeztu dute, iazko hitzarmenaren barruan egindakoa 


Transcripción textual del video

Ana Ollok, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak, eta Andres Urrutiak, Euskaltzaindiko euskaltzainburuak, Nafarroako Gobernuaren 149.000 euroko ekarpen bat jasotzen duen hitzarmena sinatu dute gaur goizean.

Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen bitartez, eta Euskaltzaindiak, kultura-proiektuak egiteko lankidetzarekin jarraituko dute 2017. urtean. Xede horretarako, lankidetzaren oinarri orokorrak ezartzen eta bi entitateek hartuko dituzten konpromisoak arautzen dituen hitzarmena berritu dute gaur goizean bi entitateek Nafarroako Jauregian.

 

Ollo kontseilaria eta Urrutia, hitzarmena sinatu eta gero, Caminoren ondoan. Atzean, ezkerretik eskuinera: Iñigo eta Arregi. ( irudia handitu )

Ana Ollok, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak, eta Andres Urrutiak, Euskaltzaindiko euskaltzainburuak, Nafarroako Gobernuaren 149.000 euroko ekarpen bat jasotzen duen hitzarmena sinatu dute gaur goizean.

Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen bitartez, eta Euskaltzaindiak, kultura-proiektuak egiteko lankidetzarekin jarraituko dute 2017. urtean. Xede horretarako, lankidetzaren oinarri orokorrak ezartzen eta bi entitateek hartuko dituzten konpromisoak arautzen dituen hitzarmena berritu dute gaur goizean bi entitateek Nafarroako Jauregian.

Hitzarmen horretan, Nafarroako Gobernuaren 149.000 euroko ekarpena jasotzen da, eta sinatzeko ekitaldian Andres Iñigok, Euskaltzaindiko ordezkari gisa, eta Mikel Arregik, Euskarabideko zuzendari kudeatzaileak ere parte hartu dute.

Ekitaldian Iñaki Caminoren "Amikuze eskualdeko eskuara" liburua ere aurkeztu dute, entitatearekin iaz sinatutako hitzarmenaren barruan egindakoa. Mendaur bildumaren barruan argitaratu da eta Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak bilduma hori abian jarri zutenetik hamaikagarren lana da. Egileak azaldu duen moduan, Nafarroa Behereko herri horren (Amikuze) euskararen azterketa filologiko sakona egiten du bere lanean.

Euskararen onomastika, toponimia eta hiztegiari buruzko azterlanak

Zehazki, lau proiektu finantzatzeko erabiliko da diru-laguntza:

1. Euskal Corpus Onomastikoari buruzko lanarekin jarraitzea. Aurrekontua 66.435,22 euroko da.

2. Onomastika eta Toponimiari buruzko lanekin jarraitzea. Aurrekontua 17.891,07 eurokoa da.

3. Euskalkiei buruzko "Euskara ibiltaria" erakusketa, Nafarroako Parlamentuarekin lankidetzan egindakoa. Aurrekontua 10.000 eurokoa da.

4. Joakin Lizarraren hiztegiaren azterlana. Aurrekontua 54.673,71 eurokoa da.

Aurkezpenean hauxe nabarmendu du kontseilariak: "normalizatzeko eta lankidetzan aritzeko helburuari erantzuten dio, euskara gure Komunitateko berezko hizkuntza bat gisa garatzeko eta aztertzeko". Horrez gain, hauxe adierazi du: "ez dugu nahi, euskara, laborategi filologiko batean aztertu eta gordetzen den erlikia eta kultur altxor bat izatea. Horregatik, Euskaltzaindiaren helburu bera dugu, hots, gure hizkuntzaren gizarte-estatusaz arduratzea".

Euskaltzaindiaren sortzailea

Nafarroako Foru Aldundia Euskaltzaindiaren sortzaileetako bat izan zen 1918. urtean, euskara garatzeko helburuarekin. Harrezkero, Nafarroako Gobernuaren eta Euskaltzaindiaren arteko harremanak ez du etenik izan. Horri esker, kultura-erakundearen sustapena eta laguntza izan duten hainbat ekimen abian jarri dira.

Gaur sinatu duten hitzarmenarekin Gobernuak erakunde akademiko horri ematen zizkion diru-laguntzekin jarraitzeko aukera egongo da. Horrela, Euskaltzaindiak euskararen garapenarekin eta araudiarekin zerikusia duten gaiak aztertzen eta zabaltzen jarraitu ahalko du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa