(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafar Lansarek 3,4 milioi euroko laguntza-deialdia egin du lehentasunez langabeei zuzendutako ikastaroak antolatzeko astelehena, 2017.eko ekainak 19


Prestakuntza-eskaintzaren eta laneratzearen artean lotura handiagoa izateko, Nafar Lansarek prestakuntza-erakundeek ikasleentzat kontratuak lortzeko duten konpromisoa eta ikastaroetan parte hartzen duten ikasleen lanpostua aurkitzeko aukera baloratuko du


Astelehen honetako NAOk diru-laguntzen deialdi bat argitaratu du gaur, astelehena, lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza finantzatzeko. Batetik, 914.961 eurorekin finantzatuko du 2017ko ikastaroen eskaintza; bestetik, 2,52 milioi bideratuko ditu 2018. urtean garatuko diren ekintzetarako.

Bigarren urtea da jarraian Nafar Lansarek oinarrien argitalpena aurreratzen duela. Horrela, 2018ko ikastaroak urtarrilaren 2tik aurrera hasi ahalko dira.

Enplegurako prestakuntza emateko erregistratuta dauden prestakuntza-entitate publikoek nahiz pribatuek jaso ahalko dituzte laguntza horiek, titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako Zentro Integratuek barne. Eskaerak aurkezteko azken eguna uztailaren 11 izango da.

2017ko lehen laguntza-deialdian 1.500 plaza eskaini ziren, 101 ikastarotan (46 Iruñetik eta eskualdetik kanpo), eta 2,5 milioikoak izan ziren. Kopuru horri deialdi honen 915.000 euroko laguntza gehitu behar zaio.

2016. urtean 177 ikastaro antolatu ziren (26 Iruñetik kanpo), 2.655 plazarekin, 3 milioi eurorekin (1.215.300 euro 2016ko lehen deialdian eta 1.784.700 euro 2016ko bigarren seihilekorako, 2016/2017 urte anitzeko deialdian).

Sinplifikazioa, kontratazioa, laneratzea eta gauzatze-maila

Deialdiak lau nobedade garrantzitsu ditu, eta horietako bat kudeaketari buruzkoa da: sinplifikazioa. Pertsona landunentzako ikastaroetarako azken laguntza-deialdian barne hartu zen bezala, diru-laguntza moduluen bidez egiaztatuz justifikatuko da. Hau da, prestakuntza-ekintzaren lanbide arloaren eta kualifikazio mailaren araberakoa izango da laguntza, eta parte-hartzaileko eta prestakuntza orduko ordainduko da. Orduko 5,6 eta 8,97 euro artekoa izango da.

Beste nobedade batzuk langabeen enplegagarritasunean aurrera egiteko dira.

Zehazki, gehieneko puntuazioaren % 19k prestakuntza-ekintza egiten den bitartean edo amaitutakoan ikasleak kontratatzeko duen konpromisoa baloratuko du, lanaldia edo kontratua aldi baterako edo mugagabea den kontuan hartuz. Kontratua Nafarroako Foru Komunitateko lantokietan egingo da, eta prestakuntza-jarduerarekin lotutako lanpostuetan.

Beste % 19 gutxi gorabehera, azken ekitaldian erakundearen prestakuntzan parte hartu duten ikasleen laneratze-indize garbiarekin lotuta egongo da. Prestakuntza-zentroak edo erakundeak eman dituen prestakuntza-espezialitateekin zerikusia duten lanbideekin lotutako kontratazioa kontuan hartuko da, edo autoenpleguaren bidez egindako laneratzea, prestakuntza-ekintza bakoitza amaitu eta hurrengo sei hilabeteetan, gutxienez, hilabete batekoa bada.

Horrez gain, % 12,5ekin, aurreko ekitaldian diruz lagundutako ikastaroen gauzatze-maila ere baloratuko da. Bestalde, osorik edo partzialki ez bada gauzatzen (% 10etik gora), etorkizuneko deialdien baremoaren % 20 eta % 40 arteko zehapenak ezarri ahalko dira.

Aurrekoetan bezala, besteak beste prestakuntza-entitatearen esperientzia eta espezializazioa, eraginkortasun ekonomikoa eta Nafar Lansarek egiten dituen inkestetan ikasleek emandako balorazioa kontuan hartuko dira.

Lurraldeko eta eskualdeko azterketa

Prestakuntza-ekintzen abiapuntu gisa, sektore ekonomikoak eta Nafarroako Foru Komunitatearentzat lehentasunezkoak diren ekoizpen arloak identifikatu dira, baita sektore eta arlo horiekin lotutako profesionaltasun ziurtagiriak ere. Horretarako zenbait iturri erabili dira, hala nola Estatuko eta foru planak, Nafar Lansarek egindako edo diruz lagundutako azterlanak, kontratatzeko perspektibei eta Nafarroako enpresek epe labur eta ertainean gehien eskatuko dituzten profilei buruzkoak.

Horrez gain, enplegu-agentziak egindako eskaerak ere kontuan hartu dira. Horrela, eskaintzak Nafarroako eskualdeetako programazioan eragina izango du.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa