(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak herritarren partaidetza bultzatzeko Plana onetsi du asteazkena, 2017.eko ekainak 21


Bere helburu nagusia herritarrek erabakietan eta administrazio- eta gobernu-jardueretan gehiago parte hartzea da


Transcripción textual del video

Foru-gobernuak akordio bat egin du gaurko bilkuran, eta horren bidez, Nafarroan 2017-2019 aldian herritarren partaidetza bultzatzeko Plana onetsi du. Horren helburu nagusia herritarrek erabakietan eta administrazioaren eta gobernuaren jardueretan gehiago parte hartzea da. Aurrekontua 758.000 eurokoa da eta planaren indarraldia barne hartuko du, 2019. urtera arte.

 

Gobernuak herritarren partaidetza bultzatzeko Plana onetsi du.

Foru-gobernuak akordio bat egin du gaurko bilkuran, eta horren bidez, Nafarroan 2017-2019 aldian herritarren partaidetza bultzatzeko Plana onetsi du. Horren helburu nagusia herritarrek erabakietan eta administrazioaren eta gobernuaren jardueretan gehiago parte hartzea da. Aurrekontua 758.000 eurokoa da eta planaren indarraldia barne hartuko du, 2019. urtera arte.

Partaidetza politika publikoen plangintzan eta aurrekontuaren, herritarren zerbitzuen kudeaketan eta araudiaren garapenean aplika daiteke. Zerbitzuen kudeaketan aplikatutako partaidetzaren helburua da herritarren ikuspegia eta esperientzia zerbitzuen diseinuan, zehaztean eta hobekuntzan kontuan hartzea.

Horrez gain, partaidetza publikoa tresna eraginkorra da politika publikoen gobernantzarako, eta administrazio-jardueraren printzipio konstituzional eta orokorra da. Halaber, nazioarteko eta Europako araudiak ekarritako eskaera eta helburu bat da, Administrazioaren maila guztiek garatu eta aplikatu behar dutena, neurri praktikoen bidez, baliabide ekonomikoak eta giza baliabideak esleituz, eta batik bat, administrazioaren kultura aldatuz, herritarrak politika publikoen eta administrazio-prozeduraren erdian jartzeko.

Funtsezko printzipioak

Planak herritarren partaidetzaren helburuen zerrenda bat jasotzen du, eta horien artean hauek nabarmen daitezke: politika publikoak eta kalitate demokratikoa hobetzea; erakundeetan konfiantza sortzen eta gizarte-loturak ezartzen laguntzea; politikoaren kudeaketa herritarren beharrei erantzuten dieten politiketara orientatzea; gizarteratzea sustatzea; politika publikoetan berrikuntzari laguntzea; eta aktiboagoa den eta ezagutzeko, aztertzeko eta kritika egiteko gaitasun handiagoa duten herritarrak izateko.

Nabarmendu behar da funtsezko printzipio gisa, partaidetzak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunera aurrera egiteko tresna gisa duen garrantzia jasotzen duela planak. Hori dela eta, genero-ikuspegia Planean sartzen da zeharka, eta horrez gain, berariazko neurriak barne hartzen dira oinarrizko printzipio horri lotzeko, hala nola kide anitzeko organoetan emakumeak sartzea edo genero-adierazleak barne hartzea administrazio publikoak bultzatzen dituzten partaidetza-prozesuen diseinuan eta kudeaketan. Planaren beste elementu garrantzitsu bat da tokiko erakundeetan herritarren partaidetza ezartzea.

Egindako 131 ekarpenen % 95 sartzea

Planak 131 ekarpen eta proposamen jaso zituen dokumentua hobetzeko, 2016ko maiatz eta azaroaren artean egindako partaidetza-prozesuaren ondoren, eta horietatik % 95 planera sartu dira.

Planak dagoeneko aipatutako genero-ikuspegiari buruzko alderdi berriak edo partaidetzaren arloan lege-proposamen berri bat prestatzeko beharra barne hartu ditu, lan-talde bat sortuz eta partaidetza publikoko prozesu bat garatuz.

Horrez gain, lankidetza-mekanismoak indartzen dira tokiko ekintza-taldeekin, toki mailan herritarren partaidetza sustatzen duten lurralde-sinergiak sortzeko, eta neurri berriak gehitu dira, hala nola gomendioen gida bat egitea, partaidetza-prozesuak diseinatzeko, kudeatzeko eta ebaluatzeko.

2017ko ekintza nagusiak

2017. urte honetan zehar partaidetza aktiboko prozesuak diseinatu eta prestatzen ari dira departamentuekin. Bestalde, NAPIren Prestakuntza Planaren proposamena egiten ari da Gobernuko langileendako eta enpresa publikoendako. Dagoeneko lan-jardunaldiak antolatu dira enpresa publikoekin, eta beste bat GKEekin, sektore horietan herritarren partaidetza-beharrei ekiteko.

Horrez gain, departamentuek eta enpresa publikoek plan, programa eta arautegiekin lotutako partaidetza-prozesuak antolatzerakoan kontuan hartu beharreko kalitatezko irizpideei buruzko gida bat prestatzen ari da; etorkizuneko Partaidetza Behatokia arautuko da eta herritarren partaidetzan jardunbide egokiak ezagutzeko deialdi bat egingo da.

Halaber, nabarmendu behar da herritarren partaidetzari buruzko memoria integral bat egingo dela lehen aldiz Nafarroan, departamentuek, tokiko entitateek eta beste erakunde batzuek (ikastetxeak, unibertsitateak, herritarren elkarteak eta enpresak besteak beste) emandako informazioarekin.

Kide anitzeko organoen azterketa eta beste ekintza batzuk

Horren aurretik, iaz, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak Nafarroako Gobernuko gainerako departamentuei partaidetza-planak egiten laguntzeko eta aholkatzeko sistema bat egin zuela. Horrez gain, herritarren partaidetzarekin zerikusia duten Gobernuko kide anitzeko 44 organoren ebaluazioa egin zen; 25 plan eta proiekturen informazio eta partaidetza publikoko jarduerak egin dira, eta 120 arau, 21 plan eta 25 proiektu jendaurrean ikusgai jarri dira. Bestalde, 2016. urtean sortutako Herritarrek Parte hartzeko Autonomia arteko Sareak egindako bi bilkuretan parte hartu da.

Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioarekin eta tokiko entitateekin lankidetzan, lankidetza-protokolo bat sinatu da, tokiko erakundeek arlo horretan dituzten beharrak identifikatu dira, oinarrizko aholkularitza- eta laguntza-sistema bat hasi da eta tokiko entitateei zenbait proiektutan aholkatu zaie.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa