Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Gaurko jardunaldietako partaideak.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Hezkuntza departamentuko ikuskaritza zerbitzuak antolatuta, Nafarroako, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Aragoiko ikuskaritza zerbitzuetako ordezkariak elkartu dira gaur Hezkuntza departamentuan, ikuskaritza-praktiken inguruko lan saioan.
2017-18 ikasturterako Nafarroako hezkuntza ikuskaritza-zerbitzuak ezarriko dituen berrikuntzak aurkeztu dituzte lan-saioan. Izan ere, aurrerantzean ikasleak eta ikastetxeak izango dira aintzat ikuskarien ebaluaketetan, beti ere egiten diren balorazioen hobekuntza bermatzeko.
Horrez gainera, 3 erkidegoetako kideek elkarbizitza eta eskola-absentismoa izan dituzten hizpide jardunaldian. Bizikidetzaren kasuan, Nafarroako kasua beste biekiko desberdina da, batez ere, Nafarroako hezkuntza-ikuskaritzan bizikidetza atala ere badagoelako eta beste bietan ez. Eskola-absentismoren kasuan, ados etorri dira hiru erkidegoetako ikuskaritza zerbitzuak jarraipen estua egin behar zaiola, ebaluaketan duen eragina handia baita.
Ikuskaritza-zerbitzuen jardunaldietan EAEko lau ordezkarik eta Aragoiko zortzik parte hartu dute, probintzia guztietakoak, alegia. Aurten, bada, lehenengoz egin da hiruko bilera Nafarroan eta aurrerantzean elkarlanean jarraitzeko konpromisoa adierazi dute guztiek, eta datorren urtean beste erkidegoren batean elkartzeko asmoa adierazi dute, bestelako gaietan ere iritzia elkartrukatzeko eta ikuskaritza zerbitzuak ontzen joateko.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen