(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta agente sozialek akordio-printzipioa lortu dute 2017-2020 Enplegu Planean jasoko diren enplegu-politika aktiboen inguruan asteazkena, 2017.eko abuztuak 2


Laparra lehendakariordea pozik agertu da aurrerapen hori medio, eta irailaren 20an berrestea espero du, ondoren Planaren barruko gainerako edukiak jorratzeko


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Enpresarien Konfederazioa (CEN), Langileen Batasun Orokorra (UGT), Langile Komisioak (CCOO) eta Gizarte Ekonomiako Enpresa Konfederazioko (CEPES) agente ekonomikoek eta sozialek akordio-printzipioa lortu dute etorkizuneko 2017-2020 Enplegu Planeko enplegu-politika aktiboen inguruan.

Reunión cion agentes sociales

Enplegu-politika aktiboei buruzko bileraren irudia. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Enpresarien Konfederazioa (CEN), Langileen Batasun Orokorra (UGT), Langile Komisioak (CCOO) eta Gizarte Ekonomiako Enpresa Konfederazioko (CEPES) agente ekonomikoek eta sozialek akordio-printzipioa lortu dute etorkizuneko 2017-2020 Enplegu Planeko enplegu-politika aktiboen inguruan.

Adostutako dokumentuan, honako eremu hauetako helburuak eta jarduera-ildoak jasotzen dira: enplegua sortzea (ekintzailetza, gizarte-ekonomiaren edo lehiakortasunaren garapena edo enpresa-garapena), biztanleria aktiboaren enplegagarritasuna hobetzea (prestakuntza eta lan-aktibazioa), taldeak sartzea eta aukera-berdintasuna eta enpleguaren kalitatea. Udan, gai horietarako aurrekontuaren inguruko konpromisoak zehaztu nahi dira datozen urteei begira.

Helburua da dokumentua eta aurrekontua behin betiko onartzea irailaren 20an, Nafar Lansarearen gobernu-batzordean.

Irailetik aurrera, akordio-printzipioaren arabera, Enplegu Planaren zirriborroko beste zenbait alderdi negoziatuko dira; hala nola, elkarrizketa soziala, lan-osasuna, aitortu gabeko enplegua edo enpleguaren egonkortasuna.

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparra gustura agertu da aurrerapen horrekin. "Enplegu Planaren barruko gainerako gaien negoziazioa konpontzen du, irailetik aurrera egingo dena, eta enplegua Gobernuaren eta agente sozialen kezka nagusia eta helburua dela egiaztatzen du", esan du Laparrak.

Ikuspegi berria eta agenteen ekarpenak

Gobernuak kontuan izan ditu SNE-NLko gobernu-kontseiluko agente sozialen ekarpen gehienak. Bat datoz Europako eta estatuko zuzentarauekin eta Foru Gobernuaren beste plan estrategiko batzuekin, bereziki Nafarroako S3 Espezializazio Adimentsuaren Estrategiarekin.

Aldeek uste dute erantzuna eman behar zaiela biztanleria aktiboaren eta enpresen premiei, ikuspegi berri baten bitartez; hain zuzen ere, segmentazioan eta malgutasunean oinarrituta. Alegia, jarduera-ildo ezberdinak langileen edo langabeen (taldeen premia espezifikoak) eta enpresa-sektoreen egoeretara egokituko dira.

Halaber, lehendakariordeak nabarmendu du aldeak ados zeudela langabeziaren aurka erantzuteko sistema bat abian jartzeko dagoen beharrarekin, langabeen "enplegagarritasuna" hobetze aldera, arreta berezia eskainita ahulenei eta laneratzeko zailtasun handiena dutenei eta enplegu prekarioak dituzten pertsonei. Horretarako, 55 urtetik gorakoen iraupen luzeko langabeziaren eta gazteen langabeziaren aurka borrokatzeko neurriak indartuko dira.

Era berean, enplegagarritasuna erraztearren, Gobernuak eta agenteek, batetik, uste dute enplegurako prestakuntzak kalitatezkoa eta bizitzan zeharrekoa izan behar duela, enplegua aurkitzeko "prebentzio-izaerarengatik", lan-trantsizioei aurre egiteko eta eskualdearen lehiakortasuna bultzatzeko. Emaitza hobeak eskaintzen dituzten programen aldeko apustua egingo da (prestakuntzako eta enpleguko programa mistoak edo enplegagarritasun-ibilbideak) eta aipatu segmentazioan oinarrituko dira (sektoreen eta taldeen premien arabera).

Enplegagarritasunaren eremuan, akordio-printzipioan neurriak jasotzen dira langabeei edo enplegua hobetu nahi dutenei orientazio integrala indartzeko. Zerbitzua hobetzeko asmoarekin, prestakuntza-plan bat egongo da SNE-NLko eta erakunde kolaboratzaileen sareko teknikariak trebatzeko.

Gobernua eta agenteak, baita ere, bat datoz honako puntu hauei dagokienean: lan-baldintzak hobetu beharra (ingurune prekarioak, desberdintasun eta diskriminazio egoerak), enpresa-ekimena eta sektore emergenteena suspertzea, enpresariak edo norberaren konturako lana aitortzea lanpostuak sortzen dituena bezala, eta enpresen lehiakortasuna indartzea enpresak finkatuaz eta haziaz, honako hauetan oinarrituta: kalitatezko enplegua, giza kapitala, Erantzukizun soziala, nazioartekotzea, profil estrategiko kualifikatuak (eteen kudeatzaileak edo zuzendari nagusiak) edo kudeatzeko eredu berriak.

Horrez gain, dokumentuan atal berritzailea sartu da, tratuaren berdintasuna bermatzera edo enpleguan edozein egoera sozial edo pertsonalaren bidezko diskriminazioaren aurka egitera bideratua: etnia, hizkuntza, sexua, sexu-orientazioa, adina, ideologia, erlijioa eta politika eta sindikatu batekoa izatea.

Era berean, enpleguaren igoeran Gizarte Ekonomiaren eragina aitortzera daramaten neurriak indartuko dira: bazkideak sartzea, enpresaren hazkundea, nazioartekotzea, ekintzailetza, prestakuntza, kolektiboen laneratzea (ezintasuna, bazterketa, gazteen enplegua).

Azkenik, kontseilariak azpimarratu duenaren arabera, adostasunera iritsi dira SNE-SLren zerbitzu publikoaren lana modernizatzeko eta indartzeko proposamenari dagokionean, Zerbitzu horrek enplegu-sistema artikulatzeagatik, "beharrezko lankidetza publiko-pribatutik". LAB sindikatuak aurreratu du ez duela onartuko aterako den dokumentua, baina positibotzat jo du kudeaketa publikoa, lanbide-heziketa eta enpleguko diskriminazioaren aurkako politikak indartzea


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa