(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako ibaietako laginketa-puntuen %80ak egoera ekologiko ona edo oso ona erakutsi du ostirala, 2017.eko abuztuak 4


2016ko azterketaren arabera, 2000tik 2016ra bitarte egindako guztien artean emaitzarik onena izan da


Nafarroako ibaietan, laginketa-puntuen %80ak egoera ekologiko ona edo oso ona eman du; hau da, aztertutako 128 puntutatik 102 puntutan lortu da emaitza hori. Nafarroako Ingurumen Kudeaketa (

GAN-NIK)  enpresa publikoak NILSA  (Navarra de Infraestructuras Locales, SA) enpresarekin batera 2016an egindako azterketaren arabera, 2016ko diagnostikoa 2000. urtetik 2016ra bitarte egindako guztietan emaitza onena jaso duena izan da, 2014koekoen antzera eta 2000-2016 serieko azken sei urtekoen ildoan, urteko emaitzarik onenak horietan pilatzen baitira.

Azterketa honetan, komunitateko araudian (Uraren Esparru Zuzentaraua eta Nitratoen Zuzentaraua) eskatutako baldintzak zenbateraino betetzen diren egiaztatzeko 2016an zehar egindako diagnostikoak eta segimendua jasotzen dira.

Lurpeko urei dagokienez, kalitate onekoak dira kontrolaturiko puntu gehienetan; izan ere, dauden 113 puntutatik soilik 16tan ikusi dira ez betetzeak laginketa-mailan (Nitratoen Zuzentarauak ezarritako urteko batez besteko 50 mg/l baino altuagoak). Horiek guztiak nekazaritza nagusi den zonetan kokatzen dira, batez ere Ebroren ardatzean eta ibaiadar nagusien alubioietan. Zehazki, lurpeko uretan nitratoen kontzentrazio handiak dituzten puntu gehiago antzematen diren zonak hauek dira: Cidacos-eko alubioia, Aragoikoa eta Ebrokoa, bereziki Aragoiren ibai-ahotik.

Ibaien 128 laginketa-puntutan eta lurpeko ur-masekin loturiko 113 puntutan jasotako datuekin, 2016an egiaztatu da aurreko urteekin alderatuta izan den bilakaera. Ur-masen egoeraren gaineko diagnostikoa egiteko, denboraldi handiagoko, hainbat urtetako, datu-seriek erabili behar dira, datu zehatzak baino gehiago, Nafarroako ibaietan etengabe aurkezten diren arazoak detektatzen baititu urteko txostenak. Oro har, kutsadura lausoaren arazoak eta presioak nabarmentzen dira eta hiri eta industriako isurtze jakin batzuen presio historikoa ere bai.

Azterketaren helburua

Azterketaren helburua da Nafarroako Gobernuak berak ezarritako plan eta neurri ezberdinen garapenak ondoriorik baduen ur-masen egoeran. Beraz, joerari buruzko txostenak dira eta ez kalitatearen alertari buruzkoak. Nafarroaren argazki orokorra egiteko aukera ematen dute, erabakiak hartzeko beharrezko datu eta ondorioekin.

Memoriak Nafarroako Ingurumen Kudeaketa (GA-NIK) enpresa publikoak egin ditu NILSA (Navarra de Infraestructuras Locales, SA) enpresarekin elkarlanean, helburu nagusietariko bat Nafarroako ibaien Segimendu Planaren jardueren segimendua egitea da eta.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa