(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Arreta Espezializatuan huts egindako hitzorduak %12 gutxitu dira urtearen lehen seihilekoan ostirala, 2017.eko abuztuak 4


2017ko lehen sei hilabeteetan, hitzordura, batere abisatu gabe, joan gabe geratu dira 20.779 gaixo; iaz, denboraldi berean, joan gabeko gaixoak 23.704 izan ziren


%12 gutxitu dira huts egindako hitzorduak 2017ko lehen seihilekoan.

Arreta Espezializatuan, gaixoak jarritako hitzordura ez joateagatik okupatu gabe geratzen diren kontsulta medikoak %12 jaitsi dira urtearen lehen sei hilabeteetan. Seihileko horretan, hitzordura joan gabe geratu dira 20.779 pertsona, iazko denboraldi bereko 23.704 pertsonaren aurrean. Jaitsiera nabarmenagoa da 2015eko lehen seihileko datuekin alderatuta, 29.509 hitzordu geratu baitziren hutsik, aztertutako azken denboraldian baino %30 gehiago.

Guztira, 6.796 gaixo ez dira joan lehen kontsultarako hitzordura urte honetan, eta 13.983 gaixo azterketa-kontsultara joan gabe geratu dira Nafarroako Ospitale Gunean, Tuterako "Sofia Erregina" Ospitalean edo Lizarrako "Garcia Orcoyen" Ospitalean. Balantzearen arabera, egunean huts egindako 166 hitzordu izan dira batez beste, urtearen lehen seihileko lan-egunetan (2016ko denboraldi berean 190 izan ziren eta 2015ean 242). Huts egindako hitzorduak lehen seihilekoan programaturiko 558.950 hitzorduren %3,7ra iritsi dira (iaz %4,1 eta duela bi urte %5,4).

Denboraldi honetan gaixoek huts egindako hitzorduen espezialitateak honako hauek izan dira: Dietetika (huts egindako hitzorduen %9,5), Errehabilitazioa (%5,4), Haurren Oftalmologia (%5,3) eta Alergologia (%4,9), lehen hitzorduen kasuan; eta Psikologia (%10,4), Dietetika (%7,3), Alergologia (%6,5) eta Sexu eta Erreprodukzio Osasuna Artatzeko Zentroak (%5,9), azterketa-kontsultei dagokienean.

Sentsibilizazio-kanpaina

Beheranzko joera bat dator Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbidea informazioa emateko eta sentsibilizatzeko egiten ari den jarduera ezberdinekin, era horretan, medikuen agendetan aprobetxatu gabeko zuloak egotea saihestu nahi baita. Hori itxaro-zerrenda murrizten laguntzeko aplikatzen ari diren neurrien artean aurkitzen da.

Iazko urtean, Osasun Departamentuak kanpainaren edizio berri bat egin zuen, kontsultara joaterik ez bada aurrez abisatzearen gainean biztanleria kontzientziatzeko. "Medikuaren hitzordura joaterik ez baduzu, abisatu. Zuri esker, beste pertsona batek gutxiago itxaron beharko du" leloa erabili zuten.

Kanpainan, 40.000 

liburuxka atera ziren euskaraz eta gazteleraz, jarraitu beharreko urratsekin eta hitzordua aldatzeko edo baliogabetzeko deitzeko telefonoen gida eguneratuarekin.
Liburuxkak honako hauetan banatu ziren: Lehen Arretako zentroen eta kontsultategien sarea, Nafarroako Ospitale Gunea, Osasun Mentaleko sarea, Tuterako "Sofia Erregina" Ospitalea eta Lizarrako "Garcia Orocoyen" Ospitalea. Halaber, sentsibilizatzeko mezuak zabaldu ziren prentsa idatzian , digitalean, irratietan eta autobus-geltokietako markesinetan nahiz sare sozialetan eta osasun-sarean jarrita jarraitzen duen karteldegian.

Hitzordua gogorarazteko 500.000 mezu bidali dira mugikorretara aurten

2015az geroztik, Arreta Espezializaturiko sarean, ekimen ezberdinak jarri dira abian huts egindako hitzorduak gutxiagotzeko; tartean, mugikorrera mezuak bidaltzea hitzordua duten eguna baino hiru egun lehenago gaixoei hitzordua gogorarazteko. SMSak bidaltzen hasi ziren Iruñeko Osasun Saileko biztanleei lehen kontsultak gogorarazteko, eta pixkanaka Lizarra eta Tuterara nahiz azterketa-kontsultetara zabaltzen joan da. Urte honetan, gogorarazteko 500.000 mezu bidali dira. Herritarrei gomendatzen zaie osasun datu-baseetan mugikorraren zenbakia eguneratuta izatea, zerbitzu hau jasotzearren.

Era berean, agendak ahalik eta gehien aprobetxatzeko helburuarekin, Osasun-zentro ezberdinetako Harrera taldeek ahalegin handia egiten dute azken orduko ezeztatzeak medio libre geratzen diren zuloak berriz okupatzeko. Gaur egun, Administrazioko langileek deiak egiten dituzte itxaro-zerrendan dauden beste gaixoei hitzordu horiek emateko, hitzordu-egunaren aurreko eguneko 20:00ak arte. Lan hori errazte aldera, herritarrei gogorarazi behar zaie garrantzitsua dela bisitak gutxienez 72 orduko aurrerapenarekin baliogabetzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa