(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunak 500.000 euro inbertitu ditu lanetan Artaxoa, Aiegi, Cadreita, Larraun eta Mendabiako osasun-zentroak hobetzeko asteazkena, 2017.eko abuztuak 16


Horrela tokiko erakundeei emandako laguntzei berriko ekin diete


Artaxoa

Laguntza jaso duen herrietako bat den Artaxoako Udalaren irudia.

Osasunbideak 500.000 euroko laguntzak eman dizkie Artaxoa, Aiegi, Cadreita, Larraun eta Mendabiako udalei, 2017. urtean zehar tokiko kontsultategiei berrikuntza-lanak finantzatzeko. Horrela, mota horretako lanak egiteko tokiko erakundeei laguntza emateari ekin diete berriz, 2012. urtean emateari utzi eta gero.

Zehazki, Artaxoako Udalak 23.655 euro jasoko ditu dauden eremuak berrantolatzeko lanetarako, administrazio-harrera eremuan pribatutasun baldintzak hobetzeko pazienteen arretan, eta segurtasun handiagoa historia klinikoak gordetzean.

Aiegiko Udalak 149.908 euro lortu ditu kontsultategia handitzeko, pediatria zerbitzua ezartzea eta pediatra eta erizain bat lanean hastea aurreikusita dagoelako.

Cadreitako Udalari 14.329 euro eman dizkiote kontsultategia berritzeko, gaur egungo azalera ez delako nahikoa garatzen duen jarduerarako. Berrikuntzarekin beste kontsulta bat izango du.

Larraungo Udalak 300.459 euro izango ditu Larraungo kontsultategia handitzeko eta berritzeko, 2016an esleitutako biztanleriaren kupoa handitu zuena, plantillan beste mediku bat eta erizain bat kontratatuz. Horrez gain, Larraunen (Lekunberri) birgaitze-unitate periferiko berri bat aurreikusita dago, beraz, kontsultategiaren azalera handitu behar da, mediku errehabilitatzaileko eta fisioterapeutako kontsulta bat eta errehabilitazioko gimnasioa izateko.

Azkenik, Mendabiak 10.430 euroko laguntza izango du kontsultategia handitzeko proiektua idazteko, bere hiru kontsulta-areto izan ditzan.

Aurtengo martxoan deitutako laguntzak

Laguntzak aurtengo martxoan deitu ziren, bost urtetan etenda egonda, eta Nafarroako kontsultategi medikoen titularrak diren tokiko erakundeek izango dute aukera, gaur egun, 234 zentro direnak.

Laguntzak lan hauek finantzatzeko izango dira: kontsultategiak handitzeko lanak, hau da, kokatuta dauden eraikinean azalera berri bat eraikitzea ekartzen dutenak; dagoen azalera bat berritzeko edota egokitzeko lanak; handitzea eta berritzea jasotzen duten lanak, eta kontsultategiko eraikineko instalazioak egokitzeko edo hobetzeko jarduera txikiak, hala nola egiturazko segurtasunean eragiten dutenak, iturgintzakoak eta saneamendukoak, oztopo arkitektonikoak kentzea, estalkiak, fatxadak eta kanpoko arotzeria, betiere mantentze-jarduera gisa ez badaude sailkatuta.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa