(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako enpresak transformazio digitalerako laguntzak eskatzera animatu nahi ditu Foru Gobernuak

asteartea, 2017.eko irailak 5


AIN eta Zabala enpresek banako aholkularitzako 50 ordu eskainiko dizkiete industria onuradunei


Nafarroako AIN eta Zabala ABEE hautatu du EOI Fundazioak banako aholkularitza horiek burutzeko.

Nafarroako Gobernuaren Garapen Ekonomikorako Departamentuak Foru Komunitateko enpresak bultzatu nahi ditu Activa Industria 4.0 2017 Programako laguntzak eskatzera, Estatuarekin egindako hitzarmenari esker antolatuak, enpresen transformazio digitala errazteko, aholkularitza espezializatuaren bitartez. Nafarroako AIN eta Zabala ABEE hautatu du EOI Fundazioak banako aholkularitza-lan horiek egiteko.

Enpresa bakoitzeko aholkularitzaren prezioa 10.400 eurokoa da, eta zati berdinean ordainduko ditu Estatuak EOI Fundazioaren bitartez, Foru Komunitateak eta enpresak berak. Laguntza horiek eskatzeko epea irailaren 22an amaitzen da, eta EOI Fundazioaren bitartez eskaera egin daiteke honako esteka honetan.

Deialdi honen xehetasunak eta Activa Industria 4.0 Programak eskaintzen dituen zerbitzuak azaltzeko, prentsaurrekoan agertu dira Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia den Izaskun Goñi, AINgo Estrategia eta Berrikuntzako senior aholkularia den Silvia Diaz eta Zabalako Proiektu Estrategikoen zuzendaria den Jose Alberto de la Parte.

Aurreratu dutenaren arabera, aholkularitza eskaintzeko, banako bilerak egingo dira enpresa onuradunekin, eta gaikako tailerrak eta erakusleak egingo dira. Gutxienez 50 orduko banako aholkularitza eskainiko da.

Enpresa onuradunak, aholkularitzaren barnean, honako zerbitzu hauek jasoko ditu: enpresaren abiapuntuko egoera digitalaren aurretiko diagnostikoa eta erakundearen eta negozioaren barne-analisia; transformazio-plana, planaren jardueren definizioa, digitalizazio-aukeren kopurua eta lehenestea eta prestatzaileen "benchmarking" jasoko dituena. Zerbitzu horien barnean, enpresaren instalazioetarako beharrezko bisitak eta eduki praktikoko tailer demostratiboak sartzen dira, irtenbide digitalak gerturatzearren.

Edozein enpresak, tamaina edozein izanda ere, eska dezake espezializazio digitaleko aholkularitzaren kostuaren bi herenak finantzatzen dituen laguntza hau eta, era horretan, honako prozesu hauetarako bidea irekiko du: fabrikazio aditiboa, IKTen aplikazioa, konektibitatea, zibersegurtasuna, Bigdata, Errobotika, automatizazioa edo 4.0 logistika.  

Deialdi honetarako gastu osoa 138.700 eurokoa izango da, eta EOI Fundazioak eta Foru Komunitateak sinatutako lankidetza-hitzarmenaren gastuen aurrekontuaren kontura egingo da. Modu horretan, Nafarroak 69.300 euro jarriko ditu eta EOI Fundazioak 69.400 euro. Enpresa onuradunak zerbitzurako 3.465 euro ordaindu beharko ditu. Laguntza hauek eskuratu ahal izango dituzte gehienez hogei industria-enpresek.

Garapen Ekonomikorako Departamentuaren ekintza S3 Espezializazio Adimentsuaren Estrategian oinarritzen da, eta horren helburuetariko bat da enpresen hazkundea lortzea, alderdi ezberdinetan, tartean espezializazio digitalean edo 4.0 industrializazioan. Faktore hori nabarmendutako jarduera bezala jasotzen da, baita ere, Nafarroako 2020 Industria Planean.

ABEE aholkularia

ABEE aholkularia Industria, Ekonomia eta Lehiakortasuneko Ministerioak homologatutako Espainiako 15 enpresetako bat da, 4.0 Industriako aholkulari espezializatuak bezala. ABEEa AIN eta Zabala enpresek osatzen dute.

Industriaren Elkarteak (AIN) Transformazio Industrialaren Klusterra osatzen du, eta AEI bezala onartu du Industria, Ekonomia eta Lehiakortasuneko Ministerioak. Klusterrak Nafarroako industria-enpleguaren %36a hartzen du.

Zabala Innovation Consulting 5 herrialdetako 11 bulegotan zehar banatutako 220 profesionalek osatzen dute. Espainiako bezeroek Horizonte 2020 programaren Espainiako itzuleraren %12,5a eskuratu dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa