(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak bere datuak hobetu ditu Europako eskualdeko berrikuntza indizean, eta azken urteetako beheranzko joera apurtu du
ostirala, 2017.eko irailak 8


2017. urtean adierazle askotan hobetu du, eta eskualde "berritzaile moderatu handia" maila lortu du


Aurrerapenik handiena I+G+b-n egindako gastu publikoan gertatu da, 2016ko indizea bikoiztu duena.

Nafarroak postu bat igo du Europako eskualdeko berrikuntza indizean. Horrela, eskualde "berritzaile moderatua" izatetik "berritzaile moderatu handia" izatera pasa da 2017ko adierazle askoren hobekuntzari esker 2016ko indizeen aldean. Portaera horrek, azken urteetako beheranzko joera apurtu du.

Horrela jasotzen da berriki argitaratutako Regional Innovation Scoreboard 2017 indizearen datuen arabera. Indize honek, Europako eskualdeen berritzeko gaitasuna neurtzen du, 18 adierazletan oinarrituta (12 adierazle 2016an). Horien artean daude hirugarren zikloko hezkuntzara sartzen diren biztanleen ehunekoa; nazioarteko argitalpenak; I+Gn egindako gastu publiko eta pribatua; proiektu berritzaileak produktuetan; prozesuak; marketin eta antolaketa; patente, marka eta diseinu kopurua; enplegua ezagutza-jarduera trinkoetan edo teknologia ertain eta handiko esportazioak.

Emaitza nagusiak

Aurrerapenik handiena I+G+b-n egindako gastu publikoan gertatu da, 2016ko indizea bikoiztu duena (0,210etik 0,470era). Horrez gain, garrantzitsua da marketinean eta antolaketan berrikuntzak sartzen dituzten ETEen kopuruan egondako hobekuntza (0,159tik 0,258ra), eta berrikuntzen salmentak enpresarako (0,380tik 0,480ra). Gora egin dute hirugarren zikloko hezkuntza duten biztanleen indizeek, enplegua ezagutzaren jarduera trinkoetan eta teknologia ertain eta handiko esportazioek edo ETE berritzaileen kopuruak. Horren aurrean, behera egin du I+G+b-n egindako gastu pribatuak, pateen eskaera kopuruak eta produktu edo prozesu berritzaileak sartzen dituzten ETEak.

Hobekuntza orokor horri esker, Nafarroak bere posizioa igo du gainerako autonomia-erkidegoen aldean. Horrela, esaterako, bigarren postuan dago I+G+b-n egindako gastu pribatu gisa, patenteen eskaeran edo bizitzan zehar egindako ikaskuntzan; hirugarren postua jarduera berritzaileen enpleguan, eta laugarrena beste lau adierazleetan: ETE berritzaileak, hirugarren zikloko hezkuntza, nazioarteko argitalpenak, aipatutako argitalpenak.

Horrela, 2017an beheranzko joera aldatu du eta 2012. urtetik Nafarroak rankingean izaten zuen postu galera eten du. Egoera horren aurrean, Nafarroako gaur egungo Gobernuak neurri berriak abian jarri zituen, hala nola S3 Espezializazio Adimentsuko Estrategia, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana, funts publikoen igoera I+Gra, eta enpresetarako, unibertsitateetarako eta teknologia-zentroetarako laguntza-deialdi berriak, bikaintasun ikertzailea eta lankidetza sustatzen dutenak, eta eraginak joera-aldaketan islatzen duena.

Industria, Energia eta Berrikuntzako zuzendari nagusiak, Yolanda Blancok, positibotzat jo ditu Europako eskualdeko berrikuntza indizearen datuak. Blancoren hitzen arabera, "hobekuntza bat hasi da indize hauetan, baina bide luzea geratzen da egiteko Europako eskualderik berritzaileenetara heltzeko eta lanean jarraitu behar da eskualde horietako adierazle guztietan hobetzeko: inbertsio publiko eta pribatu handia I+Gn, hirugarren zikloko hezkuntza duen biztanleria maila handia; nazioarteko argitalpen ugari; patente, diseinu eta marka ugari; enplegu-maila handia zerbitzu trinkoetan, ezagutzan eta goi-teknologiako fabrikazioan; enpresa-lankidetza eta beste batzuk".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa