(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Turkiako Hezkuntza Ministerioa bisitan izan da Energia berriztagarrien Goi mailako Imarcoain Zentroan larunbata, 2017.eko irailak 23


Imarcoain zentroak formazio eta laguntza ematea nahi du Turkiako ordezkaritzak, herrialdean duten energiaren erreferentziazko zentroa abiarazteko


Visita delegación turca a Imárcoain

Turkiako Hezkuntza Ministerioa bisitan izan da Energia berriztagarrien Goi mailako Imarcoain Zentroan. ( irudia handitu )

Turkiako Hezkuntza Ministerioaren Idazkariorde Muhterem Kurt eta Advanced Project EducationConsulting aholkularitzako Yildirim Özkaya eta Baris Özçelik unibertsitate-adituak izan dira Energia Berriztagarrien Erreferentziazko Zentroan, Hezkuntza departametuko Lanbide Heziketako zerbitzu-zuzendari Esther Monterrubiorekin eta Imarcoain zentroko zuzendari Luis Orusekin.

Bisitaren helburua izan da Turkiako irakasleek Imarcoain, Energia Berriztagarrien Erreferentziazko Zentron ikasteko aukera aztertzea, energia berriztagarrietan eta efizientzia energetikoan trebatzeko. Imarcoain zentroak euren beharrizanei erantzuteko soluzio-bideak eskaini diezaieke, bai formazio profesionalean, bai euren erreferentziazko zentroa sustatzen.

Turkiako delegaritzak Imarcoain zentroa ezagutzeko aukera izan dute zuzendariarekin eta Hezkuntza departamentuko ordezkariarekin, eta ondotik bilera izan dute Lanbide Heziketako zerbitzu-buruarekin. Izan ere, Turkiako hezkuntza ministerioren menpe diren 70.000 ikasleri eragiten dien kudeaketa energetikoa sustatzeko neurriak kudeatzeko ardura du Hezkuntza ministerioko idazariordeak.

Hango gobernuak eraiki duen energia berriztagarrien zentroa Imarcoainen ereduari jarraituz egin dute. Izan ere, ez da oraingoa Imarcoainen izan den lehenengo delegaritza; aurretik hainbat aditu izan dira energia berriztagariren zentroa ezagutzen. Hori dela eta, euren lurraldean antzeko hainbat zentro ezarri nahi dituztela eta, hori gauzatzeko Energia Berriztagarrien Goi Mailako Erreferentziazko Zentroaren laguntza eskatu dute oraingoan.

Bileran aztertutako bestelako gaien artean, eta lanbide heziketari dagokionez, bestelako ikasketa-proiektuak elkarrekin garatzeko aukeraz aritu dira, Eramus+ programaren baitan. Horren harira, agintari turkiarrak prest agertu dira Nafarroako irakasle eta ikasleak hartzeko, batez ere, sukaldaritza, haur hezkuntza eta oihal industriaren arloetan.

Laster hasiko dituzte harremanak nazioarteko mugikortasun proiektuak zehazten joateko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa