(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

CENIFERen coworkingak 23 lanpostu sortu ditu bere lehen urtean osteguna, 2017.eko azaroak 2


14 enpresa sortu dira eraginkortasun energetikoaren, energia berriztagarrien edo aholkularitzaren esparruan, eta oraindik proiektu berrietarako gaitasuna dago


Cenifer-en coworkingak 23 lanpostu sortu ditu

Nafar Lansareko zuzendari kudeatzaile Paz Fernández, ekintzaileen ondoan, eta ezkerraldean Ignacio Catalán (Nafar Lansare) eta Luis Orús (Energia Berriztagarriko Zentroko zuzendaria). ( irudia handitu )

Nafar Lansarek eta Nafarroako Industria Graduatu eta Ingeniari Teknikoen Elkargoak (CITI) Cenifer-en sortutako baterako lanerako guneak 23 lanpostu sortu ditu duela urtebete abian jarri zenetik. Hain zuzen energia berriztagarrien eta eraginkortasun energetiko eta enpresetarako zerbitzuen inguruko negozio-ideiak sustatzeko da.

Zehazki, 20 pertsona daude Langile Autonomoen Araubidean alta emanda eta 14 negozio-ideietan lan egiten dute. Arlo hauetan aritzen diren enpresak: industria-informatika, finantza-aholkularitza eta aholkularitza estrategikoa, tresnen garapena edo I+G eta produktu eta zerbitzuen komertzializazioa. Bi enpresak dagoeneko lehen kontratazioak egin dituzte (hiru pertsona guztira), eraginkortasun energetikoaren esparruan kontratu garrantzitsuak lortuta.

Lau emakume izan ezik, Cenifer-en coworkingaren gainerako ekintzaileak gizonak dira, 40 urtekoak batez beste, eta denek unibertsitateko titulua dute. Bederatzi enpresa pertsona bakarrekoak dira, baina bi, hiru eta lau langile dituztenak ere badaude.

Nafar Lansareko zuzendari kudeatzaile Paz Fernandez Cenifer-en coworkingean izan da, Imarkoainen (Elorz), proiektuak ezagutzeko. Haren batera Nafar Lansareko beste kide batzuk ere izan dira, CENIFERen mendekoa dena, eta CITIko kudeatzaile Antonio Rodriguez.

"Coworkingak autoenplegua sustatzen du, enplegua sortzen du eta enpresa berritzaileak eratzen dira, jarduera-hobi berrietakoak. Eremu honen balio erantsiari esker, ezagutzak trukatzen dira eta berrikuntza handiagoa eta jarduera gehiago daude", adierazi du Fernandezek.

"Behartutako edo aukera ikusi dutelako ekin duten pertsonak dira. Batzuk langabezian zeuden eta aldi horretaz baliatu dira dagoeneko zituzten ideiei itxura emateko. Eta beste batzuek hobi berrien alde egiteko utzi dituzte jarduerak. Beraien ideia garatzen hasi dira eta handik hilabete batzuetara autonomo egin dira", azaldu du Rodriguezek.

Zehazki, enpresak esparru hauekin lotuta daude:

- Energia berriztagarriak eta eraginkortasun energetikoa industria-esparruetan funtsean, aurrezkiari eta Nafarroako industria garatzeari bereziki arreta jarriz: ESIP , Estudios y proyectosAVIR eta Effective Energy.

- Finantza aholkularitza eta aholkularitza estrategikoa inbertsio lanak egiteko, enpresetarako kontrol mekanismoak, merkatua handitzeko planak eta abar. Aholkularitza-enpresak inbertsioa bilatzen lagunduko die profesionalei, eta harremanen sare berri bat sortzen finantza-munduan. Horrez gain, mota horretako proiektuek bezero berriak aurki ditzakete, eta Nafarroako sektorerik garrantzitsuenetako batean espezializatzeko aukera izango dute. Enpresa: Adastra Ventures.

- Industria-informatika bat garatzea, proiektuei big dataren ikuspegia eta gauzen Internet emateko: Javier Roig Garro, eta Dateando.

- Industria-aholkularitzak toki bat aurkitu du coworkingean I+G+b proiektuei laguntzeko, industria-espioitzaren prebentzioa kudeatzen, makinetarako kontratuak lortzen eta beste mota bateko industria-beharrak sortzen diren bitartean. Prestakuntza-ikastaroen antolaketa ere barne hartzen da ETEn aholkularitzan. Hauek dira enpresak: Eximia Consultores eta CW Consulting.

- Lan hauek: legeztatze orokorrak, izapideak, administrazioekin lankidetzan aritzea, aholkularitza industria-segurtasunean eta arau esparruetan dira beste proiektu baten arloan: In Situ Cerca de ti.

- Produktu eta zerbitzuen komertzializazioa: egin edo asmatzeaz gain, saldu eta ahalik eta interesdun gehien ere lortzeko helburuarekin, gunearen barruan web-posizionamenduan aditua den erakunde bat kokatu da: SEOtic.

UrdINNOVA elkarteko kideak ere badaude. Azkenak sartu direnak bi autonomo dira: bat, Giza Baliabideetan aditua, eta bestea, erreminten industria-diseinuan aritzen da. Bestalde, coworkingean jarduera hasi zuten pare bat proiektua ez dira finkatu azkenean.

Lau plaza libre

Coworkingak gaur egun lau eremu libre ditu. Nahi duenak hautaketa-prozesuari buruzko informazio gehiago lor dezake, info@citinavarra.com helbidearen edo 948 150 600 telefonoaren bidez.

Sortzen ari diren negozio-ideiak dituzten pertsonentzat dira. Coworking eremuak bulegoko lanpostuak eskaintzen ditu, 08:00etatik 20:00etara irekita daudenak, prezio sinboliko baten truke.

Lan-zentro bera partekatzeari esker, ekintzaileek irtenbideak aurkitzen dituzten zalantzei, harremanetan sarea handitzen dute (hornitzaileak, bezeroak eta abar) eta baterako proiektuak sortu eta ezagutzak handitu ditzakete. Izan ere, zenbait ekintzailek batera parte hartzen duten proiektuak sortu dira. Horrez gain, koordinazio-bilerak antolatzen dira jarduera eta ekimenak adosteko.

Zehazki, Elkargoak eremua koordinatzen du, gorabeherak kudeatzen ditu, harremanen sarea mugitzen du, proiektuen jarraipena egin eta beharrezkoa denean laguntzen du. Nafar Lansarek eremuarekin laguntzen du.

Coworkingak Nafar Lansareren "Iturrondo" zentroaren ekintzailetza-sailarekin lankidetzan jarduten dute. Hortik proiektuak heltzen dira eta CEINera ere deriba daitezke, gehiago garatzeko.

Bi proiektu Europako Greenpreneurs proiektutik sortu ziren, 14 langabe erabili zituena eraginkortasun energetikoaren esparruan lan egiteko. Cenifer erreferentziako zentroa da Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SEPE) Espainia osoan zehar enplegurako prestakuntza eta berrikuntza estrategietan aurrera egiteko sustatzen duen sarean.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa