(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak memoriarekin erlazionatutako Administrazioaren politika publikoak kudeatuko dituen institutu bat izango du ostirala, 2017.eko azaroak 3


Memoriaren Nafarroako Institutuak memoria zabaldu eta zainduko du, funts dokumental baten eta jarduera dibulgatzaileen bidez


Transcripción textual del video

Nafarroak Memoriaren Institutua izango du, memoriarekin erlazionatutako Nafarroako Foru Administrazioaren politika publikoak kudeatuko dituen erakunde publikoa. Horrela adierazi du gaur, prentsaurreko batean, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok.

INMA

Institutu berriaren eginkizunak eta helburuak biltzen dituen grafikoa. ( irudia handitu )

Nafarroak Memoriaren Institutua izango du, memoriarekin erlazionatutako Nafarroako Foru Administrazioaren politika publikoak kudeatuko dituen erakunde publikoa. Horrela adierazi du gaur, prentsaurreko batean, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok.

Kontseilariak esan duenez, Institutua «oso tresna garrantzitsua izango da gizarte bidezkoagoa, etikoagoa eta demokratikoagoa eraikitzen lagunduko duten memoriarekin erlazionatutako politika publikoak sustatzeko».

Institutuak bi helburu nagusitan oinarrituta egingo du lan: memoria babestea, funts bibliografikoak, ahozko eta idatzizko lekukotzak, etab. bilduta; eta memoria zabaltzea, era guztietako lan dibulgatzaileen bidez.

Kontseilariaren arabera, Institutuak «memoria historikoa eta azken urteotako memoria landuko ditu, gizarte gisa memoria zaintzeko dugun betebehar etiko eta demokratikoari erantzunez, baita biktimek egia jakiteko, justizia izateko eta kaltearen ordaina jasotzeko duten eskubideari erantzunez ere.

Institutua

Kontseilariaz gain, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusi Álvaro Baraibar ere izan da bertan, eta azaldu du Institutuak memorian eta giza eskubideetan espezializatutako liburutegi bat izango duela. Liburutegi hori liburutegi publikoen sarean integratuta egongo da, eta interesa duten guztientzat irekita. Haren hitzetan, Institutuak «funts historikoak eta artxibategi-funtsak biltzea ere sustatuko du, baita protagonisten zuzeneko lekukotzak grabatzea ere».

Memoria zabaltzeari dagokionez, biltzarrak, erakusketak eta era guztietako jarduera dibulgatzaileak egingo ditu Institutuak, baita bilketa-lana egiteko martxan jartzen diren programak koordinatu ere, besteak beste, «Memoria duten eskolak, bakearen eta bizikidetzaren alde» programa, «Sinbologia frankista kentzeko programa» edo «Bakearen eta bizikidetzaren aldeko toki-erakundeen programa».


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa