(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Simulatutako enpresen VIII. Azoka egin da gaur Tafallan asteazkena, 2017.eko azaroak 8


Hamaika ikastetxek erakutsi dituzte euren enpresa proiektuak 


Simulatutako enpresen Azoka

Lanbide Heziketako Zerbitzuko zuzendari Esther Monterrubio simulatutako enpresen VIII. Azokan. ( irudia handitu )

Tafallako Politeknikoan erakutsi dituzte gaur simulatutako enpresa proiektuak. Kudeaketa administratiboa eta Administrazioa eta Finantzak erdi eta goi mailako graduetako ikasleek landutako enpresa proiektuak dira. Lanbide Heziketako ikasle hauek “Enpresa ikasgelan” eta “Enpresa simulazioa” moduluetan lantzen dituzte era honetako ekimenak, non ikasleak langile bilakatzen diren eta eurek sortutako bulegoetan lan egiten duten.

Ikasketa modu erabat praktikoa da eta ikasleen gaitasunak ebaluatzeko eta formatzeko ingurune egokiak sortzen laguntzen du, bai lanpostuari lotutako gaitasun profesionalak, bai gaitasun sozialak lantzeko.

Gelan ikasitakoa praktikan jartzea, gainerako ikasleekin harremanetan egotea eta enpresa azoka batean parte hartzea formazioan laguntzeko moduak dira era honetako ikasketen kasuan, merkataritza akordioetatik eta merkataritza ekintzetatik irakaspenak lortzeko. Laburbilduz, enpresa simulazioak metodologia egokia dira lan eremuan hain beharrezkoa diren gaitasun tekniko, pertsonal eta sozialak garatzeko; horregatik sustatzen dira lanbide heziketa zentroetan.

Zortzigarren edizioa

Dagoeneko zortzigarrenez egin da Nafarroako enpresa simulatuen azoka; urtero ikastetxe batek hartzen du azoka eta salmenta eta esperientzia trukaketa erakus-mahaiak jartzen ditu.

Administrazio eta finantza ikasketak eskaintzen dituzten lanbide heziketa zentro publiko eta itunpekoak elkartzen dira urtero. Aurten Tafallan izan dira: Síndrome Down Elkartea, Mª Inmaculada Lanbide Heziketa ikastetxea, Cuatrovientos, Estella, Mariana Sanz, Donapea, ETI, Tafalla, Carlos III, Lekarotz-Elizondo eta EGA-San Adrián.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa