(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 556.572 euroko gastua onartu du Erdi Aroan Leitzan eraiki zen Iberoko dorrea zaharberritzeko asteazkena, 2017.eko azaroak 8


Eraikina XV. mendekoa da, eta burdinola bateko instalazio multzo batean dago 


Gaurko bilkuran, Nafarroako Gobernuak 556.572,19 euroko lizitazioa baimendu du, Erdi Aroan Leitzan eraiki zen Iberoko dorrea zaharberritzeko. Eraikina burdinola multzo batean dago. Multzo hori Leitzako Udalarena da 2011tik, eta, bertan, burdinola hidrauliko bat, baserri bat, Urumea ibaiaren gaineko zubi bat eta borda bat ere badaude.

Burdinola ugari izan ziren Nafarroako iparraldean Erdi Aroan, Aro Modernoan eta Aro Garaikidearen hasieran, inguru horretan bazeudelako minerala, ura eta zura. Iberoko burdinola kasu berezia da, eta ondasun inbentariatu gisa deklaratuta dago, Nafarroako kultur ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legeari jarraikiz, jarduera horri lotutako zenbait eraikinek bizirik iraun dutelako eta, horrela, Nafarroan dagoen Erdi Aroko konplexu industrial bakarra bihurtu delako.

Hala ere, elementu guztiek ez dute kontserbazio-egoera bera: dorrearen estalkia hondoratu egin da (hein batean 2006an, eta, are gehiago 2009an), eta horrek forjaketak hondoratzea eragin du; burdinola ere erortzeko zorian dago; baserria nahiko egoera onean dago; zubiak zenbait kalte ditu; eta borda kontserbazio-egoera txarrean dago.

Gaur egun zutik dirauten dorrearen hondarrak XIV. mendean eraiki ziren, Karlos II.a Evreuxkoaren (1349-1387) erregealdian zehar, burdinola Gaztelarekiko mugan gertatzen ziren etengabeko erasoetatik babesteko. Dorre angeluzuzena da; 14 metro luze da, 10 metro zabal, eta, batez beste, 12 metro garai, nahiz eta eraiki zenean metro batzuk gehiago izan. Erdi Aroko elementu hauek diraute: batetik, zortzi gezileiho fatxadan, baleztak hartuta defendatzaileek dorrearen zati bat babesteko erabiltzen zituztenak; eta, bestetik, arku erdizirkularreko atea, kareharrizko dobelez apaindua.

Aurreikuspenen arabera, 2018an egingo dira zaharberritze-lanak, eta 9 hilabete iraungo dute. Hala ere, aurretik kontratatuko dira, aurten, 556.572,19 euroren truke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa