(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Argitaratu da deialdia, helduendako euskararen irakaskuntza sustatzen duten entitate juridikoendako laguntzena osteguna, 2017.eko azaroak 9


Berritasunik handiena da aurtengo laguntzen deialdia urte anitzekoa izanen dela, ikasturtearen araberakoa izanen baita


Euskarabideak –Euskararen Nafar Institutuak– laguntzen deialdia egin du. Laguntza horien xedea da helduendako euskararen irakaskuntza finantzatzea 2017ko urritik 2018ko irailera arteko epean, eta zenbatekoa 700.000 eurokoa da guztira.

Deialdiaren oinarriak gaur argitaratuko dira, azaroaren 9an, ostegunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta laguntzak eskatzeko epea azaroaren 20an amaituko da. Berritasunik handiena da aurtengo laguntzen deialdia urte anitzekoa izanen dela. Helduendako euskararen irakaskuntza ikasturtearen arabera antolatzen denez, aurten exekutiboak inguruabar hori kontuan izan du eta 2017ko urritik 2018ko irailera bitarteko epea hartu du.

Beraz, aurrekontuko gastu osoa bitan zatitu da: 60.000 euro 2017ko urritik abendura arteko eperako eta 640.000 euro 2018ko urtarriletik irailera arteko eperako.

Aipa dezagun aurreko deialdian –2017ko urtarriletik irailera bitarteko epea hartzen zuenean– guztira 16 zentrok hartu zutela parte deialdian eta horiek 350 talde baino gehiago artatu zituztela ikasturte horretan, guztira 1893 ikasle zirela.

Goranzko joera

Azken ikasturteetan helduendako euskara ikastaroen matrikulazioak gora egin du. 2016-2017 ikasturtean osotara 6.559 ikaslek eman zuten izena, aurreko ikasturtean baino 275 ikasle gehiagok, zenbateko horretan sartuta zentro hauetako guztietako izen emateak: ekimen sozialeko euskaltegiak, hizkuntza eskola ofizialak –Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala barne–, enplegatu publikoendako euskaltegia eta Zubiarte euskaltegi publikoa.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa