Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutua Bruselan dago gaur, eta atzo, osteguna, gutxiengoen hizkuntzei buruzko konferentzia batean hartu zuen parte
Mikel Arregi, Euskarabidekoa, Xuntako ordezkariaren eta NPLDko karguen ondoan
(
irudia handitu
)
Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailea, Mikel Arregi, Bruselara joan da Nafarroako Gobernuaren ordezkaritza baten buru gisa, ostiral honetan parte hartzeko Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Europar Sarearen batzar nagusian (NPLD dira ingelesez erakundearen siglak). Gainera, han bertan, gutxiengoen hizkuntzei buruzko Konferentzian izan zen atzo, ostegunean.
NPLDaren helburua da Europan hizkuntza aniztasuna sustatzeko ahotsa izatea, maila guztietan informazioa eta esperientziak trukatuz, ulermena errazteko eta nazioartean aniztasun honen aitortza handiagoa lortzeko.
Nafarroa eskubide osoko kidea da eta Sarearen jardueretan parte hartzen du, Euskarabidearen bidez. Horregatik han dago gobernu nazionalekin, eskualdeetako gobernuekin eta hizkuntza plangintzako beste entitate batzuekin batera. Sare honetan, ondoko erakunde hauetako ordezkariak daude: Kataluniako Generalitatea, Valentziako Generalitatea, Eusko Jaurlaritza, Balear Uharteetako Gobernua eta Galiziako Xunta, Espainiako Estatukoak; badaude, gainera, Europa osoko beste gobernu eta eskualdeetakoak ere. Horiekin guztiekin batera, beste bazkide asko daude, eta horien artean aipa ditzakegu tokiko agintariak, gobernuz kanpoko erakundeak, ikerketa zentroak eta unibertsitateak.
Gutxiengoen hizkuntzei buruzko konferentzia
Nafarroaren ordezkaritza lan jardunaldi batean aritu da ostegun honetan, ostiraleko batzar nagusiaren aurretik. Jardunaldi hori NPLDk eta Centre Maurits Coppieters erakunde belgikarrak antolatu dute, eta xedea izan da gutxiengoen hizkuntzek gaurko testuinguruan duten egoera aztertzea.
Konferentzia honetan azpimarratu da “politika publikoek esku hartu beharra dutela hizkuntza hauen biziberritzea bermatzeko eta hiztunen erabilera indartzeko eguneroko jardueretan”. Gutxiengoen hizkuntzen gaurko egoera aztertzean, ardatzak izan dira –adierazi den legez– “migrazio eta mugigarritasun aldaketak, hizkuntzek ekonomiaren katalizatzaile gisa duten papera, eta hizkuntzak hezkuntzaren alorrean”. Horietan guztietan, erakunde publikoak eragile aktiboak dira eta leku garrantzitsua dute.
Euskarabidea 2009. urtean hasi zen NPLDren jardueretan parte hartzen, behatzaile gisa hasi ere, eta ondoko urtean kide izatea eskatu zuen. Orduz geroztik Nafarroako Gobernua eskubide osoko kidea da. Euskarabideak haren bi organo kudeatzailetan parte hartzen du: Zuzendaritza Batzordean eta Batzar Nagusian. Gainera, lanean aritzen da lantaldearen bilera eta jardueretan, Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Europako Sarearen baitan.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen