(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Berrikuntza Sozialaren Unitateak Europako erreferente bihurtu nahi du ostirala, 2017.eko azaroak 10


Kalitateko enplegua sortzen duten eta eragin sozial positiboa duten enpresa-ekimenak sustatu nahi ditu organoak


Izaskun Goñi, Politika Ekonomiko eta Enpresarialeko eta Laneko zuzendari nagusia, eta Julen Etxebeste, Berrikuntza Sozialaren Unitateko koordinatzailea.

Izaskun Goñi, Politika Ekonomiko eta Enpresarialeko eta Laneko zuzendari nagusia, eta Julen Etxebeste, Berrikuntza Sozialaren Unitateko koordinatzailea. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Berrikuntza Sozialaren Unitatea aurkeztu du, berrikuntza soziala bultzatzeko eta Nafarroan jarduera ekonomikoa, kalitateko enplegua eta eragin sozial positiboa sortzen dituzten enpresa-ekimenak sustatzeko erreferentzia-organo gisa. Foru Komunitatea Europan berrikuntza sozialaren erreferente izatea da helburua.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialeko eta Laneko zuzendari nagusi Izaskun Goñik eta ADItech korporazio teknologikoan Nafarroako Berrikuntza Sozialaren Unitatea koordinatzen duen Julen Etxebestek unitatearen eginkizuna eta hura sortzeko arrazoiak azaldu dituzte, gaur, ostirala, Kondestablean eskaini den «Garapen ekonomikoko ostiralak» zikloko hitzaldian.

Orobat, Unitatearen webgunea ezagutarazi da saioan,

herritarrei informazioa helarazteko eta haiekin harremanetan egoteko tresna gisa.

Jakinarazi dutenez, Europako Batzordeak honela definitzen du berrikuntza soziala: «ideiak (produktu, zerbitzu eta ereduak) garatzea eta ezartzea, behar sozialei erantzuteko eta elkarlan edo harreman sozialak sortzeko».

Europako Eskualdeen Lantaldeak ere badio berrikuntza soziala tresna garrantzitsua dela gizarte-erronka guztiei aurre egiteko (hala nola gazteen langabezia, adinekoen zaintza eta autonomia, eta lan-merkatuan sartzeko zailtasun gehien dituzten pertsonen integrazioa), eta inguruko lurraldeak biziberritzeko, baita era guztietako erronka demografikoei aurre egin behar dieten eskualdeak eta gainbeheran dauden hirialdeak ere.

Horren harira, ekonomia sozialaren bidez ere susta daiteke berrikuntza, eta horrek kohesio soziala, ekonomikoa eta lurraldekoa handitzen du. Gainera, Europako Eskualdeen Lantaldeak esandakoari jarraikiz, berrikuntza soziala eta teknologia elkarren osagarri dira, eta, horri esker, lor daitezke emaitzak gizartearentzat.

Nafarroako Gobernuak ideia hori indartu nahi du, haren ustez berrikuntza sozialak sormena hobetzen duelako, enpresak eta lantaldeak indartzen dituelako, eta, azken batean, Nafarroa garatzen laguntzen duelako.

Pertsonentzat, pertsonekin eta pertsonena

Hortaz, Berrikuntza Sozialaren Unitateak aldaketa sistemikoak eta egiturazkoak sortu nahi ditu, garapen ekonomiko berritzailea, soziala eta jasangarria susta dezaten, eta, horrela, pertsonentzako, pertsonekiko eta pertsonen eredu ekonomiko bat ezartzen lagun dezaten.

Laster, 2020an, Nafarroako Berrikuntza Sozialaren Unitatea berrikuntza sozialari buruzko erreferentzia-organo finkatua izango da; arlo horretako ekosistema antolatuko du, nodo gisa, proiektu esanguratsuak sustatuko ditu, eta berrikuntza sozialari buruzko ezagutza baliotsua sortuko du.

Julen Etxebestek azaldu duenez, Unitateak balio hauekin egiten du lan: Partaidetza: «Pertsonekin batera sortzea, gorantz, betiere, aniztasuna eta aukera-askatasuna errespetatuz»; Ekintza: «Aldaketa esanguratsuak sortzen laguntzea, eta doitasunez eta konpromisoz lan egitea, benetako enplegua eta eragina sortzeko»; Talde-lana: «Talde zabala sortzea, ekosistemako gainerako eragileei balioa emanda, lankidetza sustatuz».

Etxebestek berak Nafarroan identifikatu diren berrikuntza sozialeko benetako zenbait kasuren berri eman du. Adibideak: nekazaritzako plastikoa berreskuratzeko proiektua, enplegu inklusiboa sortuta; adinekoek etxebizitza partekatzeko proiektu pilotua; landaguneetako ekonomia garatzea, elkarlanean oinarritutako metodologien bidez; energia berriztagarrien ekoizpenerako eta kontsumo banaturako gizarte-antolaketa; edo pertsonek hiri adimendunak diseinatzen eta garatzen parte hartzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
PresentacionUiS.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa