(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ayerdi lehendakariordeak auto elektrikoan eta konektatuan aurrera egitea eskatu dio Nafarroako automobilgintza industriari ostirala, 2017.eko azaroak 10


Ibilgailu konektatuari buruzko "Telekomunikazioen gaua"ren 2017. edizioan parte hartu du


Ibilgailu konektatuari buruzko jardunaldiko parte-hartzaileak

Ezkerretik eskuinera: Institute edo Smart Cities zentroko doktorea, Carlos del Rio; Nafarroako Unibertsitateko doktore Francisco Falcone; Nafarroako Telekomunikazioetako Ingeniarien Elkarteko lehendakari Ainhoa Remirezek; Manu Ayerdi lehendakariordea; Volkswageneko proiektuaren kudeatzaile José Arreche eta Javier Bellarra Nafarroako automobilgintzako klusterrekoa. ( irudia handitu )

Manu Ayerdik, Garapen Ekonomikorako lehendakariak, konektibitateak, adimen artifizialak eta auto artifizialak ekartzen dituen erronka berrietan aitzindaria izatera eskatu dio Nafarroako automobilgintzako sektoreari, esparru honetako elkarte profesionalek antolatzen dituzten "Telekomunikazioen gauaren" barruan. Horrela, produktuaren balioa nabarmendu du, industria hau Nafarroan gera dadin.

Bere hitzaldian lehendakariordeak gogoratu du automobilgintzaren sektoreak Nafarroako ekonomian duen garrantzia, eta bere lehentasuna Foru Gobernuaren Espezializazio Adimenduko Estrategia dela esan du, bereziki ibilgailu elektrikoaren garapena, osagaiak eta karga-azpiegiturak. S3 estrategiak jasotzen duen beste erronka bat industriaren 4.0 aldaketaren aldeko apustua da, digitalizazioaren kultura hurbilduz eta "irtenbide mekatronikoen sektorea sortuz".

Garraio garbia

Ayerdi kontseilariak energia fosilaren kontsumoaren murrizketa nabarmendu du, Nafarroan klima aldaketaren aurka dagoen ibilbide-orriarekin bat. Eta gaur egungo berriei dagokienez, joan den asteazkenean Europako Batzordek CO2 igorpenen mugen % 30eko murrizketa proposatu zuela esan du, ibilgailuetarako eta furgonetetarako, 2021. urtean ezarritako helburuaren aldean, eta 2030ean beteko dutela adierazi du. Horrela, automobilgintzaren industriak garraio garbirako trantsizioa izango duela esan du.

Konektibitatea

Ibilgailu konektatuari dagokionez, lehendakariordeak esan du konektibitateari esker, ibilgailuaren autonomia handiagoa izango dela, eta garapen horretan ari direla lanean automobilgintzako konpainia handienak, teknologia-konpainiekin bat. Bilakaera horren emaitzaren araberakoa da sektorearen etorkizuna.

Horrela, Ayerdik gogoratu du konektibitatea dagoeneko automobilgintza-parkean dagoela: "nabigatzaileek trafikoaren datuak erabiltzen dituzte denbora errealean ibilbideak kalkulatzeko, baita eguraldiari edo errepideetako gorabeherei buruzkoa ere".

Horrez gain, adimen artifizialak eta konektibitateak ibilgailu autonomoa posiblea egingo dutela esan du. Lehenengoa, makinaren gaitasuna erabakiak hartzeko eta haiengandik ikasteko, eta bigarrena, informazio kopuru handia lortzeko eta berehala erantzuteko gaitasunarengatik. Bi alderdien garapenak etorkizuneko ibilgailuaren segurtasuna baldintzatuko du.

NAVEAC proiektua

Esparru honetan berrikuntzari laguntzeko ildoan, Ayerdik gogoratu du Nafarroako Gobernua SODENAren eta automobilgintzaren klusterraren bitartez buru den NAVEAC proiektua dutela, sektoreak ibilgailu elektrikoak, autonomoak eta konektatuak (VEAC) proposatutako erronka berrietara jotzen laguntzeko. Proiektu honen bidez, Nafarroaren xedea etorkizuneko aldaketei aurreratzea da.

NAVEAC proiektuak sektorearen joeren eta erronka estrategikoen gainean lan egingo du datozen urteetan, Nafarroako gaitasun industrial eta teknologikoekin lotuz, geroago, sektore publikoaren nahiz pribatuaren ekintzak konbinatzen dituen jarduera-plana definitzeko, Nafarroako kokapen lehiakorra indartzeko azken helburu gisa.

Lehendakariak Nafarroan Volkswagen sektorean liderra dela esan du: "funtsezkoa da aldaketa-bide hori arrakastaz egitea, merkatuaren erritmoari jarraitzeko", industria laguntzaileak euskarri ematen dion moduan.

Dibulgaziozko saioak

Ondoren, dibulgaziozko saioak hasi dira. Hor, Nafarroako Volkswagenen VW270 proiektuaren kudeatzaile José Arrechek hitzaldi bat eman du ("Etorkizuneko automobila"); Javier Belarrak, Nafarroako automobilgintzako klusterrekoak, "Ibilgailu konektatua eta munduko joerak automobilgintzan" hitzaldia; "Komunikazioak garraio adimenduneko sistemetan" hitzaldia Institute-ko edo Smart Cities, ISC erakundeko doktoreak eta Nafarroako Unibertsitateko doktore Francisco Falconek eman dute; Pedro Tomas Martinezek, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiko Mugikortasuna Kudeatzeko Arloko buruak hitzaldi hau eman du: "Mugikortasun konektatuko ikuspegia eta gidatze automatizatua Espainian". Nafarroako Telekomunikazioetako Ingeniarien Elkarteko lehendakari Ainhoa Remirezek jardunaldia bukatu du.

2017ko sariak

Telekomunikazioen Gauaren programa ostiral honetan amaituko da sari-banaketaren ekitaldiarekin Gorraizeko Gazteluan.

Ayerdi lehendakariordeak 2017ko edizioa amaituko du eta sari-banaketan parte hartuko du. Zehazki, ItelNa saria (Telekomunikazioei bultzatzea Nafarroan) VWek irabazi du, eta Urteko Ingeniariaren saria Javier San Agustinek irabazi du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa