(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak Lizarra, Zangoza, Tafalla eta Tuterako esleipenik gabeko tokiko TDTren zazpi lizentzien lehiaketarako deia egin du astelehena, 2017.eko azaroak 20


Eskaerak aurkezteko azken eguna abenduaren 29 izango da


Herritarrekiko eta Erakundeekiko Departamentuak Nafarroan esleipenik ez duten tokiko TDTrako ikus-entzunezko zerbitzuen zazpi lizentzia emateko lehiaketarako deia egin du. Lehiaketara ateratzen diren lizentziak Lizarran, Zangozan eta Tuteran daude, bi lizentzia daudela mugape horietako bakoitzean; eta zazpigarren lizentzia Tafallako mugapean. Nafarroako bosgarren multiplex lokala Iruñean dago, eta dagoeneko lau kanalak beteta ditu.

Gogoratu behar da Nafarroan gaur egun hiru operadore pribatu daudela lizentziarekin Iruñeko tokiko TDTren mugapean emateko (Xaloa TB, Hamaika TB eta Abian Komunikazioa) eta laugarren bat (Zona Media TV) Tafallatik emateko. Horrez gain, Nafarroako Gobernuak hiriburuko multiplex-en laugarren kanal bat erreserbatu zuen 2016ko uztailean ETB-2ren seinalea hedatzeko; eta beste bi kanal gainerako lau mugapeetan, merindadeko goiburu horien eragin-eremuetatik ETB-2 eta ETB-3 kanalen edukiak ikusteko.

Lehiaketa berriaren oinarriak navarra.es web-orrian kontsulta daitezke dagoeneko eta eskaerak aurkezteko epea azaroaren amaieran irekiko da, deialdia NAOn argitaratu eta gero, eta abenduaren 29ra arte egongo da irekita, 29a barne. Proposamenak teknikariz bakarrik osatuta dagoen balorazio-mahai batek baloratuko ditu. Gehieneko puntuazioa 100 puntu izango dira (90, Tuterako lizentzien kasuan, euskalduna ez den eremu batean dagoelako): 70 puntu programazioaren eskaintza baloratzeko (60, Tuteraren kasuan); 20 puntu eskaintza ekonomikorako eta enplegua sortzekoa; eta 10 puntu proiektuaren txosten teknikoaren kalitatearengatik.

Tokiko TDT lizentziak emateko deitutako azken deialdi publikoarekiko (2013koa) nobedade nagusia telebista-eskaintzaren balorazioaren zama % 40 arte handitu dela da (guztira 70 puntu, honela banatuta: 40 puntu tokiko programazioa; 10, Nafarroari buruzko programazioarengatik eta 20 puntu arte euskara sustatzeagatik), tokiko operadoreetan eskaintza osoan. Telebista-eskaintzak zama handiagoa du lizitatzaileen programazioaren beraren eskaintzaren balioa laukoiztu delako, eta gehieneko puntuazioa gaur egungo merkatura egokitutako eskaintzaren lortzen da, astero tokiko bederatzi orduko emanaldia egiten delako: lizentziara aurkezten direnek gehieneko puntuazio hori beste hamar punturekin osatu ahalko dute atal honetan beste hamar orduko emanaldia bermatzen badute astero Nafarroari buruz; besteren batek ekoiztutakoa ere izan daiteke.

Telebista-eskaintzaren balorazioetan euskarazko programazioaren zama ere eguneratzen da. Operadoreentzat boluntarioa izango da, puntuazioaren % 20 arteko zamarekin, goiburua eremu mistoan kokatuta dagoen kanalen kasuan (Lizarra, Zangoza eta Tafalla) eta gehieneko balorazioa programazioaren laurden bat euskaraz emanez lortzen da. Puntuazioaren % 10 artekoa izango da Tuterako mugapeko operadoreetarako, eta gehieneko balorazioa programazioaren % 10 arteko eskaintza euskaraz eginez lortzen da.

Azkenik, azpimarratu behar da telebista-eskaintzan aniztasuna bermatzeko neurri gisa Nafarroako Gobernuak operadore batek lehiaketa honetan aurkez dezakeen eskaera kopurua mugatu duela, bakar batera arte, eta dagoeneko Nafarroako tokiko TDTren esparruan aritzen diren pertsona fisiko edo juridikoek ezin dituztela aurkeztu berriro tokiko TDTko beste kanal batzuk.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa